euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Espazio publikoetako eskulturgintza aztertuko du Eduardo Chillida Katedrako programa akademikoak Frankfurten

2016/10/19

Ein Haus für Goethe 1986, Eduardo Chillida, Frankfurt (argazkia Jose Antonio Abad)

Etxepare Euskal Institutuak aste honetan abiatu du Johann Wolfgang Goethe Universität Frakfurteko unibertsitatean sortutako Eduardo Chillida Katedrako 2017ko programa, eta espazio publikoetako eskulturgintza izango du ardatz ("Politics of Sculpture in Public Space"). Nina Schallenberg eskultura arloko adituak gidatuko du aurtengo kurtsoa, urriaren 16tik otsailaren 27ra bitartean. Gainera, 2017ko hasieran lantegi bat ere antolatuko dute.

Gehiago irakurri...


Donostiako Gero Axular taldeko bi dantzari Txetxeniako Kultura Ministeritzaren Sariaren irabazle Grozny-n

2016/10/19

Donostiako Gero Axularko Onintza Unzurrunzaga eta Jon Egurretxea dantzariak. Taldeko zuzendari Juan Luis Unzurrunzagarekin txetxeniaratu ziren.

Hiriburu txetxeniarrean egin da joan den asteburuan “Mahmoud Esambaev” 8. Nazioarteko Dantza Lehiaketa eta bertan aritu dira Donostiako Gero Axular dantza taldeko Onintza Unzurrunzaga eta Jon Egurretxea, euren zuzendari Juan Luis Unzurrunzagak lagundurik. Txetxeniako Kultura Ministeritzaren Saria eskuratu dute eta Donostian ilusio handiz jaso dute Gero Axular taldeko gainerako kideek hori zioen whatsappa. Izan ere, euskal ordezkariak gaur gauean iritsiko dira Loiura, eta harrera-ekitaldia antolatu diete taldekideek aireportuan bertan, 22:40etan hegaldiak lurra hartzen duenean.

Gehiago irakurri...


Coronel Pringles-ko prentsak hiriko Euskal Etxeko abesbatzak Necocheako Coraliada-n eginiko lana nabarmendu du

2016/10/19

El Orden de Pringles kazetak azpimarratu du jende multzo polita lagun egin zela Necocheako Santa Maria del Carmen Elizan 'Coraliada' Abesbatzen 20. Nazioarteko Topaketa, eta partaideen artean aritu zela Coronel Pringles-ko Eusko Alaia besbatza, "txalo zaparrada lortu zuena, bis-a ere eskatu ziola publikoak oihuka".

Gehiago irakurri...


Hitzaldia eskainiko du bihar Renon Pedro Oiarzabalek, 'Ondare Bizia' AEBetako Ahozko Historia Bilkuran aurkeztu ostean

2016/10/18

Pedro Oiarzabal iazko urriko Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarrean, NABOko (AEB) eta FEVAko (Argentina) euskal etxeen federazioetako lehendakariekin (argazkia EuskalKultura.com)

Renoko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroko Jon Bilbao Katedrako titularra eta ber denboran Deustuko Unibertsitateko ikertzaile den historialariak hitzaldia eskainiko du bihar Nevada-Renoko Unibertsitatean "Euskal soldaduen proiektua: Nevadako euskaldunak Bigarren Mundu Gerlan" izenpean. Oiarzabal partaide izan zen joan den ostiralean Kaliforniako Long Beach-en, Estatu Batuetako Ahozko Historia Elkartearen Urteroko Konferentzian eta 'Ondare Bizia' aurketu zuen bertan, Euskal Herrira itzuli den euskal migrazioaz.

Gehiago irakurri...


Euskadik irabazi du Euskal Gizataldeen XXXIX. Munduko Mus Txapelketa; Venezuela, txapeldunorde

2016/10/18

XXXIX. Munduko Mus Txapelketako irabazleak eta txapeldunordeak, antolatzaileekin (argazkia C.T.M.E.)

Hamabi herrialdetako partaideak izan ditu iragan larunbatean Donostian amaitu zen Euskal Gizataldeen XXXIX. Munduko Mus Txapelketak. Euskadiko bikotea izan zen garaile, Ezkioko Juan Carlos Korta eta Zumarragako Eusebio Zabalak osatua. Bigarren postuan Venezuelako ordezakari José Luis Ramos eta Mariano Larrañaga sailkatu ziren. Zorionak denoi!

Gehiago irakurri...


‘Baskos de la confluencia’ (sic) jaio da Patagonian, Neuquen eta Rio Negro probintzia argentinarretako euskal etxe berria

2016/10/18

‘Baskos de la confluencia’ Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordea

Lehenengo Zuzendaritza Batzordea osatu bezain laster topaketa gastronomiko bat hasi dira prestatzen, berri berria den Neuquen eta Cipollettiko ‘Baskos de la confluencia’ Euskal Etxeko kideak, hilabetearen amaierako. Hori ez da izango, ordea, taldearen lehenengo ekintza. Izan ere, azken bolada honetan astero elkartzen dira talde sustatzaileko lagunak prestaketa bileretan. Ondorioz, dagoeneko bideratuta daukate elkarte berriaren Izaera Juridikoa; eta erakundearen logotipoa hautatzeko lehiaketa bat antolatu dute.

Gehiago irakurri...


Kepa Junkera eta Chango Spasiuk argentinarraren "Mar de fuelles" entzun nahi? Hona aurrerapen txiki bat

2016/10/17

Chango Spasiuk eta Kepa Junkera (argazkia Chango Spasiuk Facebook)

Urriaren hasieran aurkeztu dute Kepa Junkera eta Chango Spasiuk musikariek "Mar de fuelles" ikuskizuna, Manresan, Madrilen eta Bartzelonan. Makina bat proiektutan sartuta daude biak, baina lankidetza honek sortu duen jakinmina ikusita, saio gehiago egingo dituztela aurreratu dute, horietako batzuk, espero dute, Argentina aldean ere. Bien bitartean, eta gure irakurleen eskariei erantzunez, hona ikuskizunaren bideo-aurrerapen bat.

Gehiago irakurri...


San Juan probintziako gobernuak bertako Eusko Etxea saritu du euskal kulturaren alde egindako lanagatik

2016/10/17

San Juango Eusko Etxeak sari bat jaso zuen 2016ko Immigrantearen Egunean

Immigrantearen Eguna dela eta San Juanen egindako ekintzen artean, probintziako gobernuak, Migrazio Zuzendaritzak eta Kolektibitateen Federazioak, Argentinan euren jatorriko kultura mantentzen duten etorkinen erakunde batzuk saritu zituzten, tartean San Juango Eusko Etxea. Berri honekin batera Eusko Etxeko lagunek Euskadiko ordezkaria Sara Pagolaren bisitaren berri ere jakinarazi digute.

Gehiago irakurri...


FEVAko ordezkariak eta hiri askotatik propio bildutako dantzari ohiak Maipuko Anaitasunaren 40. Urteurren Taskan

2016/10/17

Anaitasuna Euskal Etxearen 40. urteurren Taska urriaren 8an izan zen

Urte osoko luzera duen programa ari da garatzen Maipuko Euskal Etxea bere 40. urtemuga ospatzeko. Azken ekintza Urteurren Taska izan da, aurreko proposamenak bezain arrakastatsua: 200 bat gonbidatu bildu ziren, tartean, Arantxa Anitua FEVAko lehendakariordea, hiriburuko Laurak Bateko kideak eta jaian dantzatzeko, La Plata, Tandil, Olavarria eta Dolores hirietatik Maipura propio bidaiatutako Maipúko dantzari ohiak.

Gehiago irakurri...


Parte har ezazu Gaztezulo VII. Bideo Lehiaketan, 1.200 euroko saria irabaz dezakezu!

2016/10/14

Gaztezulo VII. Bideo Lehiaketaren gaia Charles Chaplinen "The Kid" filma da

Gaztezulo aldizkariak eta Azkue Fundazioak abian jarri dute Gaztezulo VII. Bideo Lehiaketa, gazteen artean euskararen erabilera ikus-entzunezkoen arloan sustatzeko asmoz. Munduko edozein gazte taldek parte har dezake, baina bideoak euskaraz eginak izan behar dira. Euskal Etxeetako euskara ikasleentzako ez da esperientzia berria, eta hemendik lehiaketan parte hartzera animatzen ditugu. Irabazleak 1.200 euroko sari potoloa jasoko du!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia