euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Geroa Bai Argentina’ taldeko bi kidek Nafarroa bisitatu dute eta koalizioko eta Gobernuko ordezkariekin bildu dira

2016/11/09

Fernando Lizarbek eta Alejo Contik Geroa Bai Argentina delako ekimena aurkeztu zuten Iruñeko Geroa Bai-ren egoitzan

‘Geroa Bai Argentina’ko kide diren Fernando Lizarbe eta Alejo Conti rosariotarrek lau eguneko bira egin zuten Nafarroan. Bisitaren baitan Geroa Bai Koalizioko ordezkariekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernuko mandatariekin elkartu ziren argentinarrak, tartean Uxue Barkos lehendakariarekin. ‘Geroa Bai Argentina’ ekimenari buruzko hitzaldi bat ere eman zuten Lizarbek eta Contik eta Nafarroa Oinez jaialdian hartu zuten parte.

Gehiago irakurri...


Ekimen ugari La Platako Euzko Etxean, tartean Zutarriak-en kontzertua bihar Matxin Burdinen 40. urteurrena ospatzeko

2016/11/09

Zutarriak taldearen kontzertura joateko gonbitea

Bihar joko du La Platako euskal etxean Zutarriak talde hiriburutarrak, bertako Matxin Burdin Liburutegiaren 40. urteurreneko ospakizun programa barruan. Emanaldia iluntzeko 8etan izango da, sarrera doakoa. Gonbitea luzatzeaz gain, kultur eta kirol arloan azaroan egindako ekintzak partekatu nahi izan ditu gurekin La Platako Euzko Etxeak.

 

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en azaroko zozketa zabalik da: sariak, bira Donostian, bi liburu, CD bat eta koaderno bat

2016/11/08

Azaroko zozketako sariak

Azaroan gaude eta abiatu da EuskalKultura.com-en zozketa berri bat. Hauek dira oraingoan sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua; Kalakan-en "Elementuak" CDa; "Mahai inguruko kantuak II" CDa; "Euskaraz bizi nahi dut" sortako ohar liburu bat; eta Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua. Parte hartzeko muga, azaroaren 22a. Ez utzi gerorako eta eman izena gaur bertan!

Gehiago irakurri...


Pergaminotarrek haritza landatu dute Lagun Onak Euskal Etxearen 65. urteurrena ospatzeko

2016/11/08

Lagun Onak Euskal Etxeak haritza landatuz ospatu du bere 65. urtebetetzea

Berpizte polita ari da bizitzen azkenaldian Lagun Onak Euskal Etxe pergaminotarra, batez ere etxeko dantzari eta gazteen eskutik. Testuinguru horretan, alaitasun handiz ospatu zuten bertako bazkide eta lagunek erakundearen 65. urteurrena, haritz bat landatuz, danborrada bat kaleratuz eta urtebetetze afaria ere bildu zuen programa koloretsu batekin.

Gehiago irakurri...


Euskal enpresa eta erakundeek Kubarekin lankidetza sendotu dute Habanako Fihav 2016 azokan

2016/11/08

Euskal ordezkaritza azokako Euskal Pabilioiaren inaugurazioan (argazkia Gipuzkoako Foru Aldundia)

Iragan ostiralean amaitu zen Kuban Habanako Nazioarteko Azoka - FIHAV 2016, eta azken urteetan bezala euskal partehartze nabarmena izan du topaketak. Euskal Herriko 32 enpresa eta Jaurlaritzako ordezkaritza bat izan dira Habanan, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Merkataritza Ganbarekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikorako diputatu Ainhoa Aizpuru ere bertan izan zen. Bidaiak Euskal Herria eta Kubaren arteko merkataritza eta enpresa harremanak sustatzeko helburua zuen.

Gehiago irakurri...


Euskarazko app gehiago: umeei zenbakiak erakusteko, euskara ikasteko, Euskal Herriko turismo gida, errezetak...

2016/11/07

Jakina! euskal tribiala da Azkue Fundazioaren webgunean topako duzun aplikazioetako bat

Etengabe hazten ari da euskarazko aplikazioen aukera, eta Azkue Fundazioak sortzen diren app berriak eta aurretik dauden beste guztiak biltzen ditu bere webgunean. Denetarik eta denetarako aukerak daude: Euskal Herriko mendiei buruzkoa, herriz bakoitzeko informazioa eskaintzen dutenak, ipuinak eta jolasak euskaraz, umeentzeko matematikak, euskara ikasteko aplikazioak eta baita kuadrilarentzako pote-erronda eskatzeko aplikazio bat! Sartu eta aukeratu zure aplikazioa? 

Gehiago irakurri...


Bask in Motion Argentinan da Euskal Astean eta euskal etxeak bisitatzen: "Zure anfitrioiak izan nahi dugu Euskal Herrian"

2016/11/07

Diasporaren zerbitzuko Bask in Motion bidai agentzia sortu zuten hiru lagunak Argentinan dira eta datozen bi asteetan Necocheako Euskal Astea eta zenbait euskal etxe bisitatuko dituzte bertan euren eskaintza aurkezteko. Bisitan datozenei Euskal Herriaren muina dastarazi eta sentiaraztea ezarri du helburu Errenterian egoitza duen Bask in Motion-ek. Bi bidaia antolatu dituzte dagoeneko, Saladilloko Euskal Etxearekin eta Juan de Garay Fundazioarekin, eta "primeran" joan dira. "Zatoz guregana eta zure neurrirako bidaia prestatuko dizugu, lagungarri izango gatzaizkizu", baitesten dute irria ezpainetan.

Gehiago irakurri...


Comahueko Euskal Etxe berriak lehenengo aldiz hartu du parte Neuquengo Gizataldeen Jaian

2016/11/07

Neuquengo Gizataldeen Jaia azaroaren 4tik 6ra egin zen, Duam izeneko konbentzioen Aretoan

Joan den ostiralean hasita bart gauera arte luzatu da Neuquen hirian bertako Gizataldeen Jaia. Hamabost kolektibitate partaide, festak gastronomia eta ikuskizun tipikoak eskaini ditu eta arrakastaz garatu da izen bereko probintzia argentinarraren hiriburuan. Euskal kolektibitateari dagokionez, kabalkadan parte hartu eta stand kultural bat aurkeztu zuen Comahueko Euskal Etxeak.

Gehiago irakurri...


Txitxiburduntzia egingo dute Belgikan Bedaronako Olabe baserria biziberritzeko dirua biltzeko

2016/11/04

Belgikan hil honetan egingo de Txitxiburduntziaren afitxa

Azaroaren 19an Txitxiburduntzi festa oso berezia egingo da Belgikako Lendelede herrian. Manu Behaeghe euskal jatorridun belgiarra da antolatzailea; helburua, euskal kultura eta gastronomia ezagutarazteaz gain, Olabe proiektuarentzako dirua biltzea. Olabe, Bizkaiko Bedarona herriko 400 urteko baserri bat da eta berau berritu eta kulturgune bihurtzeko egitasmoa abiatu berria da. 

Gehiago irakurri...


Astelehenean hasiko da 2016ko Euskal Astea hasteko Necochean: Macachingo 2015ko irudiak datozkigu gogora

2016/11/04

2015eko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko ostiraleko irudia (argazkia EuskalKultura.com)

Datorren astelehenean hasiko da Necochean 2016ko Euskal Argentinar Aste Nazionala, urtero bezala egun trinkoenak asteburuari dagozkionak izango badira ere, ostiraletik igandera bitartekoak. Ostiralean bertan Euskal Herriko Kalakan arituko da Paris Antzokian. Aurtengoa hastear, iazko Euskal Asteko irudirik adierazgarrienak ekarri nahi izan ditugu hona, batzuk argitaragabeak gainera. Macachinek Necocheari eskuratuko dio lekukoa. Mila esker EE bietako lagunei!

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia