euskal diaspora eta kultura
2016/11/14
Jazoera albiste buletin digitala 2011n jarri zen abian, eta harrezkero Venezuelako euskal komunitatearen berri zabaldu du munduan. Pedro Javier Arriaga, Caracaseko Eusko Etxea elkarteko kide eta presidente ohia izan zen sortzailea. Orain, Arriagak beste pauso bat eman du egitasmo horretan eta, Yunior Loborekin batera, Jazoera TV You Tubeko kanala jarri du abian. Zorionak ekimen berriarengatik eta ongi etorri Jazoera TV!
2016/11/14
Epea datorren asteko asteartean, azaroaren 22an, itxiko da. Hauek dira oraingoan sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua; Kalakan-en "Elementuak" CDa; "Mahai inguruko kantuak II" CDa; "Euskaraz bizi nahi dut" sortako ohar liburu bat; eta Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua. Parte Ez utzi gerorako eta eman izena gaur bertan!
2016/11/11
Eusko Jaurlaritzak azaroaren 11ko EHAA buletin ofizialean eman du argitara 2016ko urriaren 27ko Ebazpena, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, euskal etxeei diru-laguntzak emanez atzerrian dauden euskal gizataldeetako partaideak diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonak laguntzeko. orotara 202.000 euro banatu dira, Argentinan (23 onuradun). Txile (18), Kuba (64), Uruguai (6) eta Venezuelan (10).
2016/11/11
Hasiera ofiziala astelehenean eman bazioten ere, gaur arratsaldeko ekitaldiekin jauzia eman eta goitituko da gori-gorian ipiniz Necochean Euskal Argentinar Aste Nazionalaren 2016ko edizioa. Euskal Herriko bisitariak hemen dira, oinezkoak zein artistak, eta bart Euskal Etxean euskal eta argentinar osagaiak ederki uztartu eta biziarazi ziren, asteburu zinez ederra iragarriz. Kalakanen kontzertuak, Gure Esku Dagoren hitzaldiak eta Emon-ek erromeriak larunbat eta iganderatuko den sentimentu eta emozio leherketa markatuko dute. Hemen guztia prest!
2016/11/11
Aquitaine.eus egitasmoak euskal aireak dakartza Bordele eta Pau aldera, Etxepare Institutuak eta Euskal Kultur Erakundearen eskutik. Bordelen ikusgai da Donostiako Jazzaldiari buruzko erakusketa, eta hilaren 22 eta 23an euskal musika lantegia egingo dute Garikoitz Mendizabal txistulariak eta Aitor Furundarena soinujoleak. Pauen, aldiz, Lons herrian ikusgai da Soka, euskal dantza munduari buruzko multimedia erakusketa.
2016/11/11
Gizataldeen Festa azaroaren 4tik 15era ari da garatzen Rosarion, Banderaren Parke Nazionala izeneko berdegunean, bertako Turismo Erakundea eta Kolektibitate Atzerritarren Elkartea antolatzaile. Hamar egunetan zehar 50tik gora kolektibitatetako taldeak hartuko dute parte stand eta ikuskizunekin, tartean Rosarioko Nafar Etxeak eta Zazpirak Bat Euskal Etxeak. Ikuskizunen arloan, Euskal Etxeko dantzari txikiak joan den larunbatean aurkeztu ziren. Helduen txanda, astelehenean helduko da. Dantzari nafarrek, berriz, larunbatean egin zuten lehenengo saioa eta bihar dantzatuko dute berriro.
2016/11/10
Sydneyko Gure Txokok 50 urte egin ditu eta elkarte australiarreko kideak buru belarri ibili dira urtebetetzea behar den moduan ospatzeko. Halarik, bihar hasi eta 10 eguneko luzera izango duen egitarau zabala prestatu dute. Ezta gutxiagorako, izan ere, elkarteak mendde erdia egin baitu Euskal Herritik 17.000 kilometrotara bizi diren euskaldun hauen topagune izaten. Etxea, etxetik urrun. Jarraian, egitarau osoa.
2016/11/10
Boiseko Euskal Museoa bere oroigarri eta materialen dendarako arduradun baten bila ari da. Inork ezingo du bete Wendyk utzitako hutsunea, baina Museoko dendak bere ohiko abiada hartu behar du eta Boiseko erakunde euskaltzaleak lanpostu baterako deia zabaldu du, jendetasuna ezaugarri duen, jendearekiko tratua gogoko duen eta negozio bat eta denda bat kudeatzen eta gobernatzen eskarmentua izan dezakeen pertsona baten bila. Izena emateko epea azaroaren 18ra arte --datorren asteko ostirala-- dago zabalik.
2016/11/10
Barilocheko Europar-Argentinar Gizataldeen Festa joan den asteburuan hasi eta datorrenean bukatuko da, ohi bezala Dina Huapi Klub Danimarkarraren instalazioetan. Urtean zehar antolatzen diren gainerako hitzoduetan bezala, Mendiko Euzko Etxea ari da euskaldunen ordezkari. Euskal Etxetik gazteen jaiarekiko engaiamendua azpimarratu nahi izan digute, “lagungarri direlako oso, eta hori gaur egun harro sentitzeko modukoa delako”, azpimarratu dio EuskalKultura.com-i elkarteko lehendakari Hector Grañak.
2016/11/09
Wyomingo Worlds of Music jaialdiak euskal immigranteei omenaldia egingo die, euren musikaren bitartez. Ospa taldea da aurtengo jaialdiko gonbidatua, David Romtvedt soinujole eta Wyomingo euskal dantza taldeen musikaria buru. Jaialdia bihar bertan hasiko da eta kontzertuez gain musika lantegiak ere egingo dira. Bertan jasotzen den dirua datorren urteko uztailean bertan egingo den NABO Euskal Jaialdia antolatzeko baliatuko da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus