euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

John Camino 2017ko NABO Biltzar Nagusiko 'co-chair' Buffalon, Jason Camino Big Horn Euskal Etxeko lehendakari berri

2017/02/06

Orain arteko Euskal Etxeko lehendakari, uztailean Buffalon egingo den NABO Biltzar Nagusiko ekitaldien burukide John Camino euskal buffalotarra (arg. EE)

Wyoming-eko Buffalo izango da 2017ko uztailean NABOko Biltzar Nagusiari ongi etorria emateko ardura izango duen herria eta, gertaera hori gogoan, bertako Big Horn Basque Club euskal etxeak urteko lehenengo bilera egin zuen urtarrilaren 29an, hitzordu horri hobekien eusteko planak garatzen jarraitzeko. Aurreikusitakoaren arabera, klubak lehendakari berria hautatu zuen, Jason Camino, eta orain artekoa, John Camino, NABO ekitaldietako 'arduradunkide' izango da.

Gehiago irakurri...


‘Paperezko Ametsak’ alkartasun proiektuaren lehenengo bidalketak liburuak igorriko ditu Oiartzundik Argentinako Humahuaca-ra

2017/02/06

'Paperezko Ametsak' Oiartzun sortutako proiektu bat da

Programa errefuxiatu zelai saharatarretara eta Argentinako euskal etxeren batera ere iritsiko da. Humahuacako eskolaren kasuan, Necocheako 'Hator Hona'ren bidez ezagutu zuten beharra. Izan ere, ‘Paperezko Ametsak’ elkartearen helburua liburuak biltzea da, eta beharra dagoen lekuetara bidaltzea. Lehenengo bidalketak datozen asteetan egingo dira, eta bidalketen atzean Gipuzkoako Oiartzungo eskola-umeak daude, alkartasuna lantzeko euren ekimenak bultzatuta.

Gehiago irakurri...


Lan eskaintza: Boiseko Euskal Museoa "Hezkuntza Programa Aditu" baten bila dabil bere lana dinamizatzeko

2017/02/03

Boiseko Euskal Museoko zuzendari Annie Gavica Museoaren aurrean, Boiseko Basque Block-en (argazkia EuskalKultura.com)

Boiseko Euskal Museo eta Kultura Zentroa "Hezkuntza Programa Aditu" baten bila dabil eta zabaldu berria du hautatze-prozesua. Pertsona honen lana eskolekin lan egitea eta oro har Museora jendea erakartzeko egitarauak antolatzea litzateke, publiko gazte zein heldua gogoan. Haremanetan egon beharko du, beraz, eskolekin eta Museoa bisitatuko duten elkarte eta erakundeekin, birak antolatu, ikustaldiak sustatu... Epea hautagaiak aurkezteko otsailaren 15a da.

Gehiago irakurri...


Nafarroako Parlamentuko buru Ainhoa Aznarez-ek Valentziako Laurak Bat bisitatu zuen

2017/02/03

Ainhoa Aznarez Valentziako Laurak Bat-eko presidente Alberto Artiedarekin opari truke

Bisita joan den urtarrilaren 13an suertatu zen, estatuko legebiltzarretako buruek bilera egin zutela-eta Valentzian. Valentziako Laurak Bat inguruko euskal etxerik zaharrena da eta ia 70 urte dauzka. Elkarteak bere burua Nafarroako Gobernuaren zein Eusko Jaurlaritzaren aurrean dauka erregistratuta eta euskal etxea zein centro vasco-navarro deiturak erabiltzen ditu. 50 bat familia dauzka bazkide eta Alberto Artieda etxarriarra da elkarteko gaurregungo buru.

Gehiago irakurri...


Argentina: Chascomuseko EEak antolatutako Udalekuak, iaz izandako partaide kopurua bikoiztu egin du aurten

2017/02/03

2017ko parte-hartzaile eta laguntzaileak igerilekuan

Zingirako Euskaldunak euskal etxe chascomustarra antolatzaile, 44 nerabe bildu ditu iragan urtarrilean udaleku argentinarraren 7. edizioak, Maipu, Mar del Plata, Cañuelas, Bahia Blanca, Rosario, Posadas eta Chascomus bertatik etorriak. Euskal Etxeak balantze ezin hobea egiten du eta datorren urteari begira animatu nahi ditu euskal etxeak oro Udalekuaren partaidetza lehenbailehen antolatzen hastera.

Gehiago irakurri...


John Etchemendyk Stanford Unibertsitateko errektore izateari utziko dio hamazazpi urte eta gero

2017/02/02

John Etchemendy Stanford Unibertsitateko provost-a (argazkia Arts.stanford.edu)

Stanford Unibertsitate kaliforniar ospetsuko 'provost' (presidente, errektore moduko edo arduradun gorenetarik; kargu baliokiderik ez dago gure unibertsitateetan) izateari utzko dio John Etchemendyk kargu horretan hamazazpi urtez aritu ondoren. Aurten 65 urte beteko dituen arbaso euskalduneko navadatarrak guztiek txalotzen duten lan handia garatu Stanford-en eta ia urtebetez segituko du Unibertsitatean txanda hartuko diotenei laguntzen.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak La Platako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletza betetzeko deia zabaldu du

2017/02/02

Joan den asteartean argitara emaniko Ebazpena

Etxepare Euskal Institutuak La Platako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletza betetzeko deia argitaratu berria du urtarrilaren 31ean. Ebazpena urtarrilaren 2ari dagokio eta presako deialdia da. Baldintzen artean, lizentziatura bat eskatzen da eta PL3 titulua. La Platan apirilaren 17an lanean hasteko da, urte bukatu arte, luzatzeko aukerarekin. Hamabost egun naturaleko epea dago gaurtik aurrera eskabideak aurkezteko.

Gehiago irakurri...


San Nicolaseko Euskal Etxearen alkartasun ekintza berria, uholdeetan kaltetutakoentzat sukaldatuz

2017/02/02

San Nicolaseko Euzkal Etxea-ko lagunak uholdeetako kaltetutakoen alde lan egiten

San Nicolaseko Euskal Etxekoen alkartasun mugimendu berria, bertako sukaldari taldeak, hainbat kide lagun, azkar baino azkarrago erantzun baitzion urtarril erdialdean San Nicolas partiduak pairatu zuen uholde egoera larriari, ia bostehun paella anoa prestatuz urpean geratu ziren La Emilia herriko jendeentzat. Berriro ere, laguntzen eta talde-lanean aritzen ederki moldatzen dela ongi frogatu zuen 2017ko Euskal Aste Nazionalaren antolatzaile izango den San Nicolaseko Euskal Etxeak.

Gehiago irakurri...


Jesus Lopategui eta Ramon Zugazaga nabarmendu ditu Elkoko prentsak hiri navadatarraren Mendeurrena dela-eta

2017/02/01

Jesus Lopategui eta Ramon Zugazaga (argazkiak Ondare Bizia)

Aspaldi bihurtu zuten biek Elko euren bizileku eta sortu zuten bertan familia. Orain, Elkok hiri bezala Mendeurrena betetzen duela-eta, Elko Daily Free Press egunkariak artikulu-sorta bat argitaratzeari ekin dio, herritar esanguratsuenak nabarmenduz eta hor sartu ditu Jesus eta Ramon. Seguru datozen asteetan euskal jatorriko elkotar gehiago agertuko direla, baina egia esan, ongi merezitako ohorea dute hau hurrenez hurren Bizkaiko Muxikan eta Gernikan jaiotako bi lagunok. Zorionak Jesus eta Ramon!

Gehiago irakurri...


Euskal kantuaren errepasoa egiten duen ikuskizuna proposatzen diete Bahia Blancatik, interesatutako euskal etxee eta zentroei

2017/02/01

"EKIL-Euskal Kantuen Ibilbide Luzea" du izena ikuskizunak. Bere atzean Victoria Roldan eta Cristian Carrero abeslari eta produktoreak daude, eta Bahia Blanca bertako euskara irakasle eta musikari Rosana Entizne, eurek sortua. Kontzertuan, abestu ez ezik, euskal kantugintzaren historia ere azalduko dute. Ikuskizuna taularatzeko baldintzak errazak dira. Beraz, zeure euskal etxe, elkarte edo kulturetxera ekarri nahi baduzu, harremandu zaitez lehenbailehen ekoizleekin, 2017ko egitarauan leku egin ahal izateko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia