euskal diaspora eta kultura
2017/02/13
Nevada-Renoko Unibertsitatean egoitza duen University of Nevada Press (Nevadako Unibertsitateko Argitaletxea) argitaldariak iragarri berria du bere webgune berritua. Argitaletxe hau Robert Laxalt euskal-amerikar idazle ezagunak sortu zuen 1961an eta garai hartan eta urte askotan baliabide bakarra izan zen euskal liburuak edo euskal gaiko liburuak ingelesez irakurri ahal izateko. Gaur egun segitzen du euskal gaiko liburuak plazaratzen, Nevadari buruzko eta bestelako gaiei buruzko beste hainbat izenbururekin batera.
2017/02/13
Villa Maria eta Villa Nuevako Kolektibitateen Foroak partaidetza nabarmena izan zuen Alta Graciako Gizatalde Jaiaren 30. edizioan. Foroko kide den Euzko Etxea elkarteak, Festako desfilean ez ezik, taula gainean ere Euskal Herria eta euskaldunen ordezkari jardun zuen, Euskal Herriko dantzak, musika eta jantzi tradizionalak erakutsiz.
2017/02/10
UNESCOren mundu mailako ondare izendatuak diren Kanadako bost leku agertzen dira herrialde honetako Posta Zerbitzuak kaleratu dituen zigiluetan eta horietako bat da Red Bayko Euskal Baleazale Estazioa islatzen duena, Labradorreko hego kostaldean.
2017/02/10
San Nicolas hiri argentinarra izan da aurten HABEk kudeatzen duen Euskara Munduan proiektuaren Udako Barnetegiaren egoitza, bertako Euzkal Etxea eta FEVA antolatzaile. Europara itzuli aurretik, ekitaldiaren balantzea eta Hego Amerikako euskal etxe eta federakuntzekin sinatutako akordioen berri partekatu du gurekin Kinku Zinkunegi Euskara Munduan programaren arduradunak.
2017/02/09
Euskal Etxeak eskatutako dokumentazioa aurkeztu bezain laster, Udalak komodatoa utziko dio tokia instituzioari. Lokala, Euskal Etxeak garatzen dituen aktibitateetarako egokia da eta bigarren hezkuntzako ikastetxe baten inguruan dago kokatuta. “Hori ere baliatuko dugu jende berria erakartzeko”, adierazi dio ‘San Joseko Euskaldunak Taldea’ko erreferente Angel Cametok EuskalKultura.com-i.
2017/02/09
Urteko egitarauan euskal zinea sartu nahi duten euskal etxeei dago zuzenduta eskaintza. Proiekzioarekin batera, filme bakoitzari buruzko informazioa eta emanaldiaren ondoko debatea sortzeko aukera ere proposatzen du proiektuaren arduradun Carlos Gabilondok. Aktibitatea musutruke da euskal etxeentzat eta gauden momentuan egonda, eskatzen den gauza bakarra lehenbailehen kontaktatzea da, datak eta izenburuak egoki zehaztu ahal izateko.
2017/02/08
Hamabost bat urte dira Rosarioko entzuleek euskal irratsaio bat segitzeko aukera lortu zutela, 'Palabra de Vasco' edo 'Euskaldun hitza' saioa medio. Urte hauetan aldaketak izan dira, baina irratsaioak egun sendo segitzen du, Luis Maria Barrandeguy eta Cristina Arregui saioko mikroan. Urteak dira gainera, Rosario eta Santa Fe probintziakoek ezezik, munduko edozein lekutako entzuleek ere entzuteko aukera lortu zutela, internet bidez, zuzenean ala nahieran.
2017/02/08
Urtero legez eta Euzko Etxeak antolaturik, Necocheak ere izan zuen bere San Sebastian Eguna, danborrada eta guzti, hiriko lagunak eta beste hainbat euskal etxetako ordezkariak partaide. Aurten, gainera, haurrek Donostiatik bidalitako jazki orijinalak soinean. Urteko lehenengo hilabeteko jai giroa, ordea, urtarrilaren 13an piztu zen Necocheako Euzko Etxeko lagunen artean, Gizataldeen Azokan euskaldunen ordezkari aritu zirenean.
2017/02/07
William A. Douglass Nevada-Reno Unibertsitateko irakasle emeritua da eta goi ikasketetxe horretako Euskal Ikasketa Zentruko fundatzaile. Aste honetan Boisen izango da, bihar eta etzi zenbait ekitaldi eskaintzeko Idahoko hiriburuan. Ostegunean, izan ere, "Elorriaga Basque Culture Series" ekimen kulturala inauguratuko du, Boise State Unibertsitateko (BSU) Euskal Ikasketen babesle fin den John Elorriaga amerikar euskaldunaren ohoretan.
2017/02/07
Aberri Eguna ospatzeko Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Dantzari Topaketa apirilaren 8 eta 9an izango da aurten. Nobedadeen artean, gazte batzuek Euskal Etxeko familien etxeetan hartu ahal izango dutela ostatua voucherren prezioa apaldu ahal izateko. Berri honekin batera, Denak Batetik jakinarazte digute hiriaren urteurren egunean euskal stand bat jarri zutela herriko plazan, bertako euskal gizataldearen ordezkari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus