euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arestiren "Maldan behera" eta "Harri eta Herri" eman dituzte argitara ingelez, "Downhill" eta "Rock & Core" izenburupean

2017/04/18

Chicagon bizi den Amaia Gabantxo itzultzaileak itzuli ditu Maldan Behera (1959) eta Harri eta Herri (1964), "Downhill" y "Rock & Core" izenburuz hurrenez hurren, liburuki batera bilduak, Nevada-Renoko Unibertsitateko (UNR) Euskal Ikasketa Zerbitzuko (CBS) Argitalpen Zerbitzuaren eskutik, Bizkaiko Foru Aldundia izan delarik itzulpen lanen babesle. Arestiren lanez gain, Renoko euskal argitalpen zerbitzu honek Oteizaren Lan Hautatuen ingelesezko bertsioa, Joseba Zulaika editore, azpimarratu du bere berripaperaren azen alean.

Gehiago irakurri...


34. Idazleen Biltzarreko bigarren Eguna gaur Saran, EuskalKultura.com-en stand-a eta guzti

2017/04/17

EuskalKultura.com-en standa 34. Sarako Idazleen Biltzarrean

Bigarren Eguna izango du gaur Lapurdiko Saran bertan 34. aldiz egiten den urteroko Idazleen Biltzarrak. Jakina denez, Ipar Euskal Herrian euskal idazleen eta literatura arloko elkarretaratze erreferentzia nagusia da aurten 34.ez egiten den euskal liburu eta material azoka hau, orain arte beti Bazko astelehenez egiten zena, egun bakar batez, eta aurtengo edizioan lehenengoz bi egunez egiten ari dena. EuskalKultura.com-ek stand batekin hartzen du parte.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com, partaide stand batekin Sarako 34. Idazleen Biltzarrean datorren igande eta astelehenean

2017/04/13

EuskalKultura.com, eta euskal kultura eta diasporaren aldeko proiektu hori sostengatzen duen Basque Heritage Elkartea, partaide izango dira stand batekin datorren igande eta astelehenez Sarako 34. Idazleen Biltzarrean. Ipar Euskal Herrian euskal alorrean egiten den idazle eta literatura/kultur bilkurarik garrantzitsuena da Sarako Idazleen Biltzarra, aurten lehenengo urtez ohiko Bazko astelehenean egitetik, bi egunez, Bazko igande eta astelehenez, egitera pasatu dena.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Batzar Nagusiek Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute Auschwitzen

2017/04/12

Auschwitz-eko Konzentrazio eta Suntsiketa Esparrua, Polonian (argazkia Cracovia.net)

Iñigo Urkullu lehendakaria buru, ordezkaritzak Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari Ana Otaduiren partaidetza ere izango du eta datorren aste erdialdean iritsiko da Auschwitzera, Konzentrazio eta Suntsiketa gune izan zen Auschwitz-Birkenau inguruan Gernikako Arbolaren kimu bat landatu eta Gernika eta Auschwitz bezalako bi ikonoen arteko harremana estutzearren, Gernikako eta beste euskal herri batzuen bonbaketen 80. urteurrena betetzen den urte honetan.

Gehiago irakurri...


Necocheak Aberri Eguna eta Korrika ospatuko ditu igandean, baita bere 72. urteurrena ere, dei eginez EHko gazteei

2017/04/12

'Hator Hona' programaren afixa

‘Hator Hona’ truke programaren 2017ko edizioan parte hartzeko deia zabaldu du Necocheako Euzko Etxeak. Gonbitea 18 eta 30 urte bitarteko Euskal Herriko gazteei dago zuzenduta, egonaldia uztailaren 14tik abuztuaren 4raino egiteko. Izen-emate epea apirilaren 30eraino da. Aldi berean, bereziki lanpetua izango duen datorren asteburu honetan, bere 72. urtebetetzea ospatuko du instituzioak, Korrika eta Aberri Eguna antolatzearekin batera.

Gehiago irakurri...


Kubako Euskal Etxea Aberri Eguna ari da ospatzen atzotik iganderaino, 140 betetzen ari den urtearen baitan

2017/04/11

Habanako Aberri Eguneko partaide talde bat azken urteotako edizio batean

Ofizialki 1877an abiatua, 140 urte ari da betetzen aurten Kubako Euskal Etxea, berez Habanako Asociacion Vasco Navarra de Beneficencia izenpean sortua. Elkarteak Aberri Egunekoa du urteroko elkarretaratze jendetsu eta oihartzuntsuena eta aurten ere igandez ospatuko badu ere, atzotik hasita eta bihar segituta, eta larunbatean ere ekitaldiak eginik jendaurretuko du. Besteak beste  proiekzioak, hitzaldiak eta bestelakoak antolatu ditu elkartearen behin-behineko egoitzan. Igandekoa, berriz, La Cecilia turismo gunean gauzatuko du.

Gehiago irakurri...


Urteko lehenengo afarian, tupustean hildako Mabel Robiani etxeko kidea gogoratu zuten Chivilcoyko Beti Aurrerakoek

2017/04/11

Chivilcoyko urteko lehenengo afarian 170 lagun bildu ziren

Iragan larunbatean burututako aurtengo lehenengo afarian une alaiak zein hunkiduraz beteak ere bizi izan zituzten Chivilcoyko Euskal Etxeko lagunek. Izan ere 170 bat kide bildu eta Jorge Zunino soinujolearen zuzeneko musikarekin dantzan jarri zituzten. Afariaren baitan, ordea, etxeko dantza taldeko sortzaileetako bat izan zen Mabel Robiani, duela pare bat hilabete zendua, gogoratu zuten, Mabelen ahaideak ere ekitaldiko partaide.

Gehiago irakurri...


Ostiralean itxiko da epea iragarkiak sartzeko NABOren 2017ko Buffaloko Festa eta Biltzar Nagusiko aldizkarian

2017/04/10

NABOk bere Biltzar Nagusia azkeneko aldiz Buffalon egin zuen urteko aldizkaria

Wyoming-eko Buffalo izango da uda honetan, uztailaren 21etik 24ra, NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Federazioak bere 2017ko Elkarretaratze eta Biltzar Nagusia egiteko hautatu duen lekua. Aurrekoetan ohi bezala, herriko 'Buffalo Bulletin' kazetak eta 'Big Horn Basque Club' euskal etxeak, jaialdi handi honetako aldizkaria plazaratuko dute, hitzorduari buruzko egitaraua eta xehetasun guztiak bildurik. Ostiral honetan, apirilaren 14an, bukatuko da bertan iragarki, ohar, abisu edo agurrak lotzeko epea.

Gehiago irakurri...


"Ni ez naiz izan" izan da Madrilgo Euskara Ikasleen 5. Laburmetrai Lehiaketako lan irabazlea

2017/04/07

Madrilgo euskara irakasleak (Esti, Ane eta Lander), pelikularik onena irabazi zuten taldeko bi kide eta Kinku Zinkunegi eta Itziar Urretabizkaia

Madrilgo euskara ikasleek egindako laburmetraia onena saritzen duen lehiaketa joan den astean gauzatu zen hiriko Euskal Etxean. Ekitaldira bertaratutakoek 10 laburmetraia ikusteko aukera izan zuten eta, ondoren, laburmetraiarik onena aukeratzeaz gain, gizonezko eta emakumezko aktore onenek ere izan zuten saria. Bertan izan ziren Kinku Zinkunegi, Euskara Munduan-en arduraduna eta, Itziar Urretabizkaia, aktorea (ikusi lan irabazlea!)

Gehiago irakurri...


Zuzendaritzaren zati bat berrituko du FEVAk apirilaren 22an, berriro ere zerrenda bakarra aurkeztu delarik

2017/04/07

Javier Ederra idazkaria, Hugo Andiazabal lehendakaria eta Arantxa Anitua lehendakari-ordea 2016ko Euskal Asteko FEVAren bileran

Zuzendaritza batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egingo ditu bi aste barru, apirilaren 22an, Argentinako euskal erakundeen federazioak. Berrituko diren karguak: bi lehendakariordetza, lau batzordekide –eta batzordekide ordezko– postu, hiru kont-ikuskari eta ohorezko epaimahaikideak eta epaimahaikide ordezkoak. Kargu horietarako guztietarako zerrenda bakarra aurkeztu eta ofizialdu da, Juan Jose Olasagastia eta Arantxa Anitua lehendakariorde lehena eta bigarrena postuetarako hautagaiburu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia