euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Illes Balears-en eguna ospatu ostean, Mallorcako Euskal Etxea buru belarri sartuko da Korrikarekin bat eginez

2024/03/11

Martxoaren 1ean Illes Balears Egunean ipini zuen txoznaren ostean, martxoaren 15, 16 eta 17an Korrika egingo Mallorcako Artea EEak Mallorcako Artea Euskal Etxea partaide izan da aurten ere Les Illes Balears-en Eguneko ospakizunetan Palman eta ohi duen txozna muntatu du martxoaren 1ean Euskal Herriaren ordezkari eta presentzia emaile izan zedin bertan jai-programa oihartzuntsua den egun berezi honetan. Arrakasta ahalerazi eta proposamena berriro ere polito ateratzearen atzean, euskal elkarteko berrogei bat kideko bolondres taldea, bi ...

Gehiago irakurri...


Partaidetza politaz egin zen larunbatean San Frantziskon NABO Bertsolari Saioa 2024: hona emanaldiaren bideoa

2024/03/11

San Frantzisko, 2024ko NABO Bertsolari Saioko irudi bat: ezkerretik eskuinera, Mikaela Goicoechea, Todor Azurtza, Nerea Eceiza, Oier Pastor, Nerea Ibarzabal, Maddalen Arzallus, Johnny Curutchet eta Martin Goicoechea Partaidetza politaz egin zen larunbatean, martxoaren 9an,San Frantziskon NABO Bertsolari Saioa 2024. Hasieran iragarrita zeuden sei bertsolariei —esan nahi baita Europatik gonbidatu iritsitako Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Maddalen Arzallus (Hendaia) eta eurekin batera programan zeuden Estatu Batuetako Johnny Curutchet (San Frantzisko), Martin Goicoechea (Rock Springs, Wyoming), ...

Gehiago irakurri...


Diasporan ere, “Zuetaz harro”, euskal etxe askotan Emakumeon Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldi ugari

2024/03/08

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, ospatzeko zenbait euskal etxek antolatutako ekitaldietako irudiak Martxoaren 8a, oroitzapen, aldarrikapen, omenaldi, borroka, ikusarazte, salaketa eta ospakizun-eguna da. Azken urteotan gertatu ohi den bezala, Emakumeen Nazioarteko Egunaren karietara Argentinako euskal etxe ugarik modu desberdinetan egingo dute bat ospakizunarekin. Jarraian, hitzorduetako batzuk partekatzen ditugu:

Gehiago irakurri...


Bertso saio ederra larunbat honetan San Frantziskon Europako eta bertako bertsolariekin: segi ezazu online

2024/03/08

Larunbat honetan, martxoaren 9an, NABO Bertsolari saioa San Frantziskoko Gure Euskal Etxean, online segitzeko aukerarekin Estatu Batuetako bertsozaleek egun handia ospatuko dute San Frantziskon larunbat honetan, martxoaren 9an, bertako Gure Euskal Etxeak abegia emango baitio 2024ko NABO Bertsolari Saioari. Euskal Herriko gonbidatuak Nerea Ibarzabal (Markina-Xemein) eta Maddalen Arzallus (Hendaia) izango dira, eta eurekin batera arituko direla Estatu Batuetako Johnny Curutchet (San Frantzisko), Martin ...

Gehiago irakurri...


Montevideo: bere 36. urteak ospatuz ekin die Haize Hegoak 2024ko saioei; ondotik, Emakumearen Eguna eta Korrika

2024/03/08

Berrogei bat lagun bildu ziren joan den igandean, martxoaren 3an, Haize Hegoa-ren egoitzan, erakundearen 36. urtebetetzea ospatzeko. Urteko lehenengo elkarretaratzea izan zen eta Montevideo bertako bazkide eta lagunek ez ezik, barnealdeko Florida herriko ‘Vasconia Florida’ taldekoek ere hartu zuten parte. Bazkari ederra partekatu eta gero, eta Marcos Tiscornia trikitilariaren eskutik, euskal ...

Gehiago irakurri...


16-18 urteko Diasporako gazte euskalduna zara? Aste hau EuskarAbentura 2024n parte hartzeko azken epea, doan da

2024/03/07

Martxoaren 8ra arte dago zabalik Euskal Herriko eta Diasporako gazte euskaldunek EuskarAbentura 2024an izena emateko epea Marka uzten duten proposamen horietakoa da EuskarAbentura. Aurten bere 7. ediziora iritsiko da eta aukera eskainiko die gure gazteei —izena emateko epea martxoaren 8ra arte zabalik du Diasporako eta EH Iparraldeko 2007, 2008 eta 2009an jaioak diren gazteentzat— uda honetan, uztailaren 1etik 31era 125 espediziokide izango dituen ibilaldi bateko parte izan eta Euskal Herri osoa oinez zeharkatzeko, ...

Gehiago irakurri...


Euskal zinema iruzkinak: '20.000 especies de abejas' Primeran, nola ikusi hau eta beste euskal titulu batzuk Diasporatik

2024/03/07

Aste batzuk baino ez dira pasa Goya Sarien 38. ediziotik eta iaz bezala aurten ere izan zuen euskal zinemak merezitako errekonozimendurik. Sei Goya Sari jaso zituzten euskal jatorriko artistek, tartean Estibaliz Urresola Solaguren zuzendaria arabarrak, ‘20.000 especies de abejas’ bere pelikulagatik. Filma joan den urtean estreinatu zen baina iritsi berria da Primeran plataformara eta hilabete batean ...

Gehiago irakurri...


Macachingo Euzko Alkartasunak, dantzak, afaria eta kirolekin ospatuko du bere 65. urteurrena asteburu honetan

2024/03/07

Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak hotela eta hipodromoa dauzka Macachinen eta era guztietako kultur, kirol eta jolas jarduerak eskaintzen ditu Datorren asteburua berezia izango da Macachinen. Unión Baska "Euzko Alkartasuna" Elkarteak, 1959an sortuak, 65 urte bete ditu eta ostiraletik igandera arteko hiru egunetan, ekitaldi ugarirekin ospatuko du. Horietako bat, Euskal Etxeen arteko Mus Topaketa, martxoaren 8tik, ostiraletik igande 10era arte luzatuko da. Larunbatean, martxoaren 9an, Pilota Txapelketa jokatuko dute eta ...

Gehiago irakurri...


'Unidad Alavesa' talde ataundarrak omenaldia egiten dio herrialde hegoamerikarrari, ‘Morir en Argentina’ abestiarekin

2024/03/06

‘Motoki, zakurreki, egurreki…’ diskaren azala Aita Barandiaranen jaioterritik bertatik dator Argentinari omenaldi polit eta hunkigarria egiten dion abesti hau. Unidad Alavesa-ren ‘Morir en Argentina’ (Argentinan hil) kanta ‘Motoki, zakurreki, egurreki…’ izeneko beren azken diskoan dator eta otsailaren lehenengo egunetan kaleratu zuten. Abestiak topiko ezagunenak gainditzen ditu; hau da, ez da tangoan edo futbolean geratzen ...

Gehiago irakurri...


Euskal Selekzioak eta Uruguaikoak euren indarrak neurtuko dituzte martxoaren 23an, San Mames futbol zelaian

2024/03/05

Euskadiko eta Uruguaiko selekzioen hirugarren partidua, martxoaren 23an Oraindik ez dakienarentzat, bisitari berezi bat jasoko du Euskal Selekzioak datorren martxoaren 23an, larunbata, Bilboko Katedralean. Hau ez da izango Euskal Selekzioak Uruguaikoa aurkari duen lehen aldia. Lagunarteko lehenengo partida 1998ko abenduan izan zen, Donostiako Anoetan, eta euskaldunak irten ziren garaile. Bigarren aldia, irabazleak baita ere euskaldunak, 2003ko abenduan izan zen, San ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia