euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Washington: Garapenerako Amerika arteko Bankoak bi euskal proiektu hautatu ditu Berdintasun arloko jarduera egoki gisa

2017/04/28

Emakundeko eta EUDELeko ordezkaritza atzo Washingtonen Euskadiko AEBetako ordezkari Ander Caballerorekin

Euskadiko bi proiektu daude Banco Interamericano de Desarrollo erakundeak Berdintasunaren arloko jardunbide egoki gisa hautatutako Europako lau proiektuen artean. Proiektuak dira: Euskadiko administrazio publikoen kontratazioetan berdintasuna ezartzeko prozedura eta emakume politikariak ahalduntzeko Virginia Wolk Basqueskola espazioa. Biak aurkeztu zituzten atzo Washington DCn Emakundek (Emakunearen Euskal Institutua) eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteak.

Gehiago irakurri...


Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak laguntza eskainiko die 2017ko Ferroforma Azokan parte hartu nahi duten enpresei

2017/04/28

FERROFORMA Azokako afixa

Burdineria, Brikolajea eta Hornidura Industrialaren Nazioarteko Azoka Bizkaiko hiriburuan egingo da, ekainaren 6tik 8ra, Bilbao Exhibition Centre (BEC) antolatzaile. Burdingintzan aritzen diren Argentinako enpresen partaidetza bultzatzeko, Euskal Argentinar Ganberak eta BEC Guneak abantailak emango dizkiete Azoka bisitatu nahi dute sektoreko ordezkariei, Diasporako euskaldunei lotutako elkarte honetatik adierazi zaionez EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Atlanta Euskal Etxeak eguraldi txarrari aurre egin eta arrakastaz egin du bere lehenengo elkarretaratzea

2017/04/27

Atlanta Euskal Etxearen "Udaberri Jaia" elkarretaratzeko mahaietako bat, joan den igandean

Euriak gogor astindu zuen eguna, baina Atlantako Euskal Etxeak (AEE) --aldez aurretik adierazia zuten eguraldia edozein izanda ere hitzorduak aurrera jarraituko zuela-- arrakastaz gainditu zuen joan den igandea bere lehenengo galbahea, eta aurrera darrai AEBetako Georgia estatuan euskal elkarte bat sendotzeko helburuan. 35 pertsona lotu zitzaikion "Udaberri Jaia" deitu zuten lehenengo deialdi honi. Bileran euskal musika, janaria, solasa eta batez ere gogoa partekatu zuten, datozen urratsak prestatzeko bidean.

Gehiago irakurri...


‘Bertso-Pilota’ Argentinan: oso balantze ona egiten dute gazteek eta ez dute baztertzen errepikatzea

2017/04/27

Oihana Iguaran, Beñat Gaztelumendi, Iker Urmeneta, Iñaki Lizaso, Arkaitz Esnaola, Eneko Aizpitarte eta Ekain Ormazabal Viedman

Bi astetan zehar, Euskal Herritik iritsitako zazpi laguneko bertsolari eta pilotari talde honek Argentinan zehar pasearazi du 'Bertso-Pilota' ikuskizuna. Herri eta hiri bakoitzean bertako euskal etxe eta komunitateak egin die harrera eta gazteak, zekarkiten ikuskizuna eskaintzeaz gain, euren pertsona eta gaitasunak ipini dituzte euskal etxe bakoitzaren esanetara, hartan edo honetan laguntzeko, kulturaren atal batean eta bestean. Hona euren ibilaldiaren argazki-galeria eta kronika.

Gehiago irakurri...


Gaur Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurren eguna den honetan, aho batez egin du euskal diasporak Bakearen aldeko aldarria

2017/04/26

Montevideon inauguratutako ‘Gernika oroituz, 80 urte: euskal begirada bat Uruguaitik’ erakusketa

Mezuak hainbat tankera eta adierazpide hartuko ditu: hitzaldiak, erakusketak, olerki irakurketak, ekitaldi zeremoniatsuak... Hainbat lekutan dokumentalak erakutsiko dira 1937ko apirilaren 26an hGernikak jasandako erasoaren irudi eta lekukotasunez. Munduko euskal etxe batzuetan ekitaldia iragan asteburuan egin dute; beste batzuetan gaur egingo dute eta badago hitzordua gehiago atzeratu duenik. Artikulu honetara Argentina eta Uruguaitik iritsi zaizkigun deialdi esanguratsuenak bildu ditugu.

Gehiago irakurri...


Eusko gudari gisa faxismoaren kontra borrokatu zuen irlandar bat ekarri dute gogora Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenean

2017/04/26

Bernadette McAliskeyren hitzaldia Gernikaz joan den igandean Dublinen

Irlandar bakarra izan omen zen Euzko Gudarosteko kide gisa borrokatu zuena --kapitain izatera iritsi zen-- eta urtetan bere oroitzapena ezkutuan egon da. Joan den asteburuan, Gernikako Bonbardaketaren 80, urteurrena gogoratzeko egitarauan, bere izena mahai gainera ekarri zuten Dublinen, "Gernika, Then and Now (Gernika, orduan eta gaur) aldizkaria aurkezten ai zirela. Segidako artikulua iragan igandean argitaratu zuen The Irish Times egunkariak, Barry Roche-k sinaturik.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman dio 2017ko Gaztemunduri, euskal instrumentu tradizionalei eskainia

2017/04/25

Iazko Gaztemunduko Mauro Funes partaidea eta bere partaidetzak bere herriko pentsan izan zuen oihartzuna

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio gaur astearte goizean 2017ko Gaztemundu programari, aurtengoan euskal soinu tresna tradizionalei eskainia. Programan munduko euskal etxeetako 18 eta 35 urte arteko gazteek har dezakete parte eta honakoan irailaren 2tik 17ra egingo da. Eskabideak Deialdia EHAA buletin ofizialean datozen egunean argitaratu ondoren aurkeztu ahal izango dira. Argitaratu bezain pronto ekarriko dugu orrialde honetara, baina, interesatua bazaude, egon erne!

Gehiago irakurri...


Arrakastaz eta ehun pertsona bildurik egin zen joan den larunbatean urteroko Euskal-Venezuelar Elkarretaratzea

2017/04/25

Errekonozimendua Joxean Elgezabali, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururen eskutik (argazkia Juan Rekarte-EuskalKultura.com)

Ehun bat pertsona bildu ziren joan den larunbatean Galdakaon, aurten hogeita bigarrenez egiten den Euskal-Venezuelar Elkarretaratzean. Urtero egiten den elkarretaratze hau, Amaya Zenarutzabeitia buru duen Simon Bolivar elkarte euskal-venezuelarrak antolatzen du eta jatorri hori duten edo nolabait komunitate euskal-venezuelarrarekin harremana daukaten lagunen urteroko bilgarri da. Aurtengo saria Joxean Elgezabal Garciari eman zitzaion, bere 89 urtetan (ikus argazki sorta)

Gehiago irakurri...


Ostegunetik aurrera bisitatu ahal izango da Juan de Garay Fundazioaren standa Buenos Airesko 43. Liburu Azokan

2017/04/25

Euskal standa Buenos Airesko Liburu Azokan

Urtero bezala, euskal standa muntatuko du Juan de Garay Fundazioak Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokan. Gaur bertan hasiko diren Azokako Prestakuntza Jardunaldietan elkarteko ordezkari batek ere hartu du parte. Standa, berriz, apirilaren 27tik maiatzaren 15era bisitatu ahal izango da Pabilioi Horiko 1900. zenbakian. Ekitaldi bat ere antolatuko dute Fundazioko arduradunek nobedadeak aurkezteko, maiatzaren 2an, arratsaldeko 6:30etan, Domingo Sarmiento Aretoan.

Gehiago irakurri...


Bonbardaketaren 80. urteurrenean ‘Bat eta mila Gernika’ erakusketa inauguratuko du Rosario Hiriko Museoak

2017/04/24

‘Uno y mil Gernikas’ (‘Bat eta mila Gernika’) erakusketaren afixa (argazkia Yannis Behrakis/Reuters)

Zenbait ekitaldi Argentinako Rosarion Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena dela eta: bihar lore-eskaintza hiriko Gernika Plazan, etzi hitzaldia... Rosarioko Euskal Etxea antolatzaile. Ondotik, ordea, maiatzaren 7tik uztailaren 2ra Rosario Hiriko Museoak erakusketa antolatu du "Bat eta mila Gernika" izenpean gerrek populazio zibilarengan daukaten eragina mahaigaineratzeko, Gernikatik hasita gaurdaino, Gernikako Bakearen Museoko materiala eta baita ere Yannis Behrakis eta Harry Chun argazkilariek egungo errefuxiatuen egoera salatuz egindako argazki eta materialaz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia