euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak Manolo Arriolaren omenezko Mus Txapelketa gauzatu du

2017/05/05

Manolo Arriolari egindako omenaldia

Argentinako Mus Federazioko buruzagi nagusietako bat izandako Manuel Arriola izan zuten gogoan Macachin hirian bildu ziren hamar euskal etxetako muslariek. Euzko Alkartasuna elkarteak antolatutako Txapelketa Argentinan eta musean jokatzen den beste zenbait herrialdetan ikurra izan den ‘Manolo’ Arriolaren omenez egin zen eta bere alarguna lagun, plaka oroigarri bat desestali zen.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak

2017/05/05

Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat-en 2017ko Zuzendaritza Batzordea, apirilaren 22an hautatua

Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak, Buenos Aires probintzian, bere Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzeko hauteskundeak egin ditu, 2017ko Urteroko Batzar Nagusiaren baitan. Apirilaren 22an elkartearen egoitzan egindako bilkuraren ondotik hona nola geratzen den Arrecifesko Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzordea:

Gehiago irakurri...


EHAA Buletin Ofizialak gaur argitaratu du Gaztemundu 2017 deialdia: epeak bihar hasiko dira korritzen

2017/05/04

Apirilaren 23ko Ebazpena gaur Maiatzaren 4a eman du argitara EHAA Buletin Ofizialak. 15 egonaldi eskaintzen dizkie munduko euskal etxeetako 18 eta 35 urte arteko gazteei, aurtengo gaia "erro tradizionaleko musika tresnen ingurukoa" izanik, eta beraz musika ezaupideak adierazi behar direlarik bideo baten bidez.  Alboka, atabala edo gaita danborra, gaita nafarra, panderoa, trikitixa, txalaparta, txirula eta txistua hartzen dira haintzakotzat. Bihar hasiko da korritzen eskabideak aurkezteko hilabeteko epea, ekainaren 5ean amaitzeko. Ez utzi azken unerako!

Gehiago irakurri...


Neuquenek Viedmari pasatuko dio lekukoa eta Aberri Etxea izango da irailean Patagoniako EEen 4. Topaketako anfitrioi

2017/05/04

Patagoniako Euskal Etxeen 3. Topaketan parte hartu zuten lagunak

Loturak sendotzeko aukera eman die eskualdeko sei hiritako ordezkaritzei, Neuquen hirian egindako Patagoniako Euskal Etxeen 3. Topaketak. Bi egunetan zehar, sei euskal etxeetako ordezkariek hitzaldi, txango eta zine emanaldietan hartu zuten parte, baita dantzariek animatu zuten despedida afarian ere. Iaz bezala, aurten ere bi bilera egiteko asmoa daukate euskal etxe patagoniarrek. Hurrengoa, Viedma eta Carmen de Patagones-ko Aberri Etxeak antolatuko du, iraileko azkeneko asteburuan.

Gehiago irakurri...


Boiseko BSU emakume fubol taldeak euskal kulturan murgiltze saioa egin du datorren astean Donostiara bidaiatu aurretik

2017/05/03

Idahoko hiriburuko Boise State University (BSU) Bronco emakume fubol taldeak euskal kulturan murgiltze saioa egin du datorren astean Donostiara etorri aurretik, Boiseko Basque Block delakoan dauden Euskal Museoa, Jacobs-Uberuaga euskal ostatu zaharra eta Anduiza pilotalekua bisitatuz. Argia Beristain euskal-amerikar komunitateko partaide eta eragile ezaguna izan dute horretarako gidari, Athletic-i buruz ere ikasiz.

Gehiago irakurri...


Miren Arzalluz, Etxepare Institutuko zuzendaria: «Gaur egun, fragmentazio eta ikusgarritasun arazo bat dugu»

2017/05/03

Miren Arzalluz, 2017ko urtarriletik aurrera Etxepare Institutuko zuzendaria (argazkia Gorka Rubio, Argazki Press - Berria)

2000. urtean sortu zenetik, Etxepare institutuak euskal kultura eta euskara munduratzea izan du erronka nagusia. Orain, «herri proiekzioa» lantzea du helburu Miren Arzalluz zuzendariak. Institutuak bere gain hartuko du orain arte HABE barnean zebilen "Euskara Munduan" programa eta Kinku Zinkunegi eta berak koordinatzen duen lana Etxepareren baitara pasatuko dira. Mikel Lizarralderen elkarrizketa hau Berria egunkariak eman du argitara gaur bertan.

Gehiago irakurri...


Getarian egingo den burujabetzaren inguruko galdeketan Diasporako bi kidek hartuko dute parte ikuskari

2017/05/03

Galdeketa bultzatzeko afixa

Gure Esku Dago dinamikak bultzatuta, burujabetzaren inguruko galdeketak egiten ari dira Euskal Herriko herrietan. Herri bakoitzeko taldeek antolatzen dituzte eta parte hartu ahal izateko herrian erroldatua egon beharra dago. Diasporako kideek, beraz, ezin dute bozkatu tokian erroldatuta ez daudelako. Getariako galdeketaren antolatzaile den Brankan taldeak, ordea, aukera eman nahi izan dio Diasporari parte hartzeko eta Euskal Herrian bizi diren argentinar bat eta kanadiar bat gonbidatu ditu ikuskari aritzeko.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritzaren zati bat berritu du FEVAk oso partaidetza gutxi izan zuen Federazioaren Urteko Biltzarrean

2017/05/02

Javier Ederra idazkaria, Hugo Andiazabal lehendakaria eta Arantxa Anitua lehendakariordea 2016ko Euskal Asteko FEVAko bileran

Urteko Ohiko Biltzar Nagusia egin du FEVAk, besteak beste berritzea tokatzen zitzaizkion Federazioaren Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritzeko. Orotara, botoa emateko eskubidea zuten 60 euskal etxeetatik, 16 baino ez ziren bertaratu. Aurkeztutako zerrenda bakarra, ofiziala, 15 botorekin atera zen irabazle, egungo lehendakari Hugo Andiazabal buru duen gestioari jarraipena emanez. Biltzarraren ostean Sara Pagolaren bisita jaso zuten euskal etxeetako ordezkariek.

Gehiago irakurri...


Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena bizi-bizi bizitu dute Diasporan: argazki kronika

2017/05/02

Montevideoko ‘Gernika gogoratuz, 80 años: una mirada vasca desde Uruguay’ erakusketak koadroaren atzean dagoen herria erakutsi nahi izan du

Ekitaldi sorta ederra antolatu da munduko euskal etxeetan Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrenaren karietara, eta pixkanaka horren berri ari zaigu heltzen Diasporatik. Hegazkin nazi eta italiarrek Gernika bonbardatu izanaren urteurrena apirilaren 26an bete zen eta sarraskia gogoratzeko andana bat ekintza antolatu izan dira, besteak beste, Argentina eta Uruguaiko euskal etxeetan. Hona ekitaldi horien aurreneko argazki kronika.

Gehiago irakurri...


Ikertzaile kanadatar bat balearen euskal ehiza gaitzat hartzen duen opera bat ari da idazten doktoretza lan legez

2017/04/28

Aiden Hartery Red Bayn, Boney Shore-ko bidexkan (argazkia Aiden Hartery / The Aurora)

Aiden Hartery du izena unibertsitari kanadatarrak eta Ontarioko Londongo Western University unibertsitatean aurkeztu behar du Red Bay eta bertan euskal baleazaleak 16. mendean garatu zuten jarduerari buruzko bere opera edo tesia. Hartery lizentziatua da Musikan eta masterra dauka Musikagintzan, eta Juan Martinez de Larrume itsaslari oriotarraren azken borondatea, Ipar Ameriketako lege dokumentu zaharrenetako dena hartuko du oinarri.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia