euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bozkak Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean: Roberto Plorutti da lehendakari berria

2017/05/17

Iparraldeko Euskal Etxearen sargia, Moreno kalean, Buenos Aires hirian (argazkia EuskalKultura.com)

Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin du joan den asteartean, Maiatzaren 16an, Iparraldeko Euskal Etxeak, Moreno kaleko bere egoitzan, Buenos Airesen. Bileraren baitan, Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin dira eta Roberto Plorutti hautatu dute erakundeko lehendakari berri. Lagun izango ditu, besteak beste, Federico Sergio Baldoy, lehendakariorde; Norma Rios, idazkari; eta Alberto Sosa Montepagano, diruzain.

Gehiago irakurri...


Europa, Asia eta Ozeaniako euskal etxeen ordezkariek bilera egin dute Pariseko Eskual Etxean (argazkiak)

2017/05/17

Bileraren ikuspegia joan den igandean, konklusioak ateratzeko egunean (argazkia EuskalKultura.com)

Asteburu emankorra izan da joan den hau euskal diaspora alorrean, Europa, Asia eta Ozeaniako euskal etxeen hogei bat ordezkari bildu baitira Parisen, bertako Eskual Etxea eta Eusko Jaurlaritza antolatzaile. Jaurlaritzaren izenean, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza eta Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu izan dira partaide. Ostiraletik igandera hainbat gai jorratu dituzte, amankomuneko arazoak, finantziamendua, gazteak, teknologia berriak eta euskara tarteko.

Gehiago irakurri...


'Euskera', izenean jatorria omenduz Argentinako Misiones-en Urreaga familia nafarrak eginiko artisau garagardoa

2017/05/16

'Euskera' garagardoa

Ekimen familiarra da ‘Euskera’ garagardoa, "Made in Argentina", Misiones probintzia argentinarreko Apostoles herriko Urreaga sendiak sortua. Ekoizpen masibokoa ez bezala, etxeko produktuen zapore eta kalitatea aipatzen ditu 'Euskera'k berezko ezaugarri gisa. Aukeratutako izenarekin, jatorriari eta 19. mendean Nafarroa utzi behar izan zuten Urreagatarrak nahi izan dituzte gogoratu eta omenaldia egin Argentinako euren ondorengoek.

Gehiago irakurri...


Argentinako Mus Txapelketa, ekainaren 16tik 18ra, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea antolatzaile

2017/05/16

Mus Txapelketaren afixan 'El Vasco de la Carretilla'ren (Eskorgaren Euskalduna) irudia ikusi ahal da

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea izango da Argentinako Mus Txapelketaren 39. edizioko egoitza, ekainaren 16tik 18ra. Irabazleak Argentinako ordezkari izango dira abuztu amaieran Kalifornian jokatuko den Mundu Txapelketan. Parte hartzeko U$S 700 voucher bat ordaindu behar da (otorduak eta ostatua barne) eta izena emateko epea ekainaren 13an bukatuko da. Txapelketa Nazionalarekin batera, laguntzaileentzako Lehiaketa Paraleloa ere egingo da.

Gehiago irakurri...


Maria Julia Ercorecaren ekarria gogoan ospatu zuten Puerto Madryngo Euskal Etxekoek elkartearen 6. urteurrena

2017/05/15

Etorritakoengatik Euskal Etxearen 6. urteurrena

Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxearen bultzatzaile nagusia eta sortzaileetako bat izan zen Maria Julia Ercoreca, lehenengo lehendakaria eta pertsona gakoa elkartea zein elkarteko dantza taldea arimaduna eta sustrai sendoduna sortzen. Tupustean eta gazterik joan zen, eta erakundea nola jaio zen gogoratzean, Maritaren alde egin zuten topa Puerto Madryngo Euskal Etxeko lagunek brindis hunkigarri batean.

Gehiago irakurri...


Neuquengo ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak Limay ibaiaren ertzean ospatu zuen Aberri Eguna

2017/05/15

 ‘Baskos de la Confluencia’ elkartearen Aberri Eguna

Egun osoko txangoa antolatu zuten 2017ko Aberri Eguna ospatzeko ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeko kideek. Ateraldia Limay ibaiaren ertzean dagoen China Muerta parajera izan zen eta bertako baserri batean euskal herritarren eta argentinarren ohitura kutunenak partekatu zituzten bildutakoek, esan nahi baita bazkari eder bat eta bazkalosteko kantaldia.

Gehiago irakurri...


Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeek Eskualde Bilera egingo dute asteburu honetan Parisen

2017/05/12

Gaur hasiko dira heltzen eta arratsaldeko 6etan egingo zaie ongietorria Pariseko Eskual Etxean, ondoren igande eguerdira arte luzatuko den egitarau bati eusteko. Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeek Eskualde Bilera egingo dute asteburu honetan Parisen, Eusko Jaurlaritza eta Pariseko Euskal Etxea antolatzaile. Gizataldeen Mundu Batzarrak hala erabakita bi urtero, Kongresu arteko bilera hauek egiten dira eskualdeka. Europa, Asia eta Ozeanikoen azkeneko bilera orain lau urte egin zen Bartzelonan.

Gehiago irakurri...


Udalak gonbidaturik, ‘Garapen’ euskal elkarteak Obera-n eskainitako hitzaldietan partaide izan da Posadasko Euskal Etxea

2017/05/12

‘Garapen’ Euskal Elkarteko Fernando Nebreda Dias de Espada Oberako alkatearekin (argazkia Obera on line)

Euskal Herritik etorrita, 'Garapen' garapen-agentziako presidente Fernando Nebreda Dias de Espada Argentina iparraldean da bilera-programa batekin, eta azken egunotan Misiones probintziako Obera hirira heldua da. Posadas probintziako hiriburutik, Euskal Jatorri Euskal Etxeko ordezkaritza bat hurbildu zaio bertan emaniko hitzaldira, herriko Udalak deiturik. Posadasko Euskal Etxeak Zuzendaritza Batzordea berritu duela ere adierazi digu.

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakaria Bruselako euskal komunitatearekin bildu zen europar hiriburura egindako bidaian

2017/05/11

Urkullu atzo Bruselako euskal komunitateari eskainitako harrera-ekitaldian, Josu Juaristi eta Ramon Jauregi eurodiputatuekin hizketan (irudia Irekia)

Bidaia egin zuen atzo Urkullu lehendakariak Bruselara, europar hiriburuan zenbait instituzioetako ordezkariekin bildu eta, besteak beste, Europar Batzordeko presidente Jean-Claude Juncker, Gai Ekonomiko eta Finantziero, Fiskalitate eta Aduana komisario Pierre Moscovici eta Europar Parlamentuko Brexit negoziazioen koordinatzaile Guy Verhofstadt-ekin solasteko. Hitzordu horien aurretik, eguerdi aldean, harrera-ekitaldi bat eskaini zion Bruselan bizi den euskal komunitateari.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Batek deia luzatu dio oro har euskal komunitateari bere euskal liburutegiarentzat izen bat topatzeko

2017/05/11

Rosarioko Zazpirak Bat

1954ean inauguratu bazen ere, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen baitan funtzionatzen duen euskal liburutegiak ez dauka izen berezirik bere lana eta nortasuna identifikatzeko. Horretaz ohartuta, erakundeko Zuzendaritza Batzordeak gonbitea luzatu dio Rosario barne eta kanpoko euskal gizataldeari, Liburutegiari nortasun sendoagoa emango dion izen bat aukeratzeko. Proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 31an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia