euskal diaspora eta kultura
2017/05/30
Urtero Nafarroako Gobernuak, Nafar Etxeen Federazio Nazionalarekin eta egoitza izateko hautatzen den nafar herriarekin batera antolatzen duten jai-egun hau bere 29.ediziora heldu da aurten eta ospatu ere, Cascanten ospatuko da, Nafarroa utzi eta kanpora atera behar izan duten nafarrak eta euren ondorengoak gogoan izan eta omenaldi txiki bat egiteko ohiko helburuarekin.
2017/05/30
Berri itxaropentsuak iritsi zaizkigu egun hauetan Roldango Euskal Etxetik, Santa Fe probintzia argentinarrean. Larunbatean, Urteroko Batzar Nagusia burutuko dute euren Batzordearen zati bat berrizteko eta ondoren ‘Euskaldunak atez ate’ proiektuarekin jarraituko dute. Azken ekimen honi esker, 30etik gora kideko dantza talde bat dauka gaur euskal etxeak eta beste hainbat lagun ari dira euskara ikasten, Euskaltzaleak-en online ikastaroaren baitan eta aurrez aurreko elkarretaratzeetan.
2017/05/29
Estatu Batuetako Mendebaldekoak dira, bertako euskal komunitateetan jaio eta hazitako 'Amerikanuak'. Utah-ko Jean Flesher akordeojolea dute taldeburu; nork, Kalifornia, Utah, Nevada, Idaho edo Wyoming-eko euskal jaietan ibilia denik, ez du dantzatu Jean-ek jotako jota-fandango eta bestelako euskal-amerikar aireekin? Oraingoan, bere musikarikide finenak lagun, euskal-amerikar dantzaldietako aire horietako batzuk hautatu eta diskoratu egin ditu. Berehala jarriko da salgai. Erreserbatu zeure alea.
2017/05/29
Europa eta Ameriketako bost unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko lau irakurle hautatzeko prozesua martxan jarri berri du Etxepare Euskal Institutuak. Unibertsitateak, Pariseko Sorbona (Frantzia), Moskuko Lomonosov (Errusia), Los Angeleseko UCLA (AEB), eta Txileko Txileko Unibertsitatea zein Txileko Unibertsitate Pontifizioa dira. Eskaerak aurkezteko epea ekainaren 5ean bukatuko da.
2017/05/29
Maiatzaren 25a euskaldunen Aberri Egunaren pareko ospakizuna da Argentinan. Egun horretan Argentina osoko herrietan jaiak, kabalkadak, azoka eta bestelako ospakizunak antolatzen dira, etorkinen komunitateak ere partaide. Argentinari euskaldunek eginiko ekarpena ere nabarmentzeko, ikurriñak parte hartzen du desfile eta ekitaldi zibikoetan. Aurten ere, hainbat euskal etxe partaide izan dira herrialde osoan zehar. Adibide gisa, lau aipamen labur ekarri ditugu: Arrecifes, Chacabuco, Chivilcoy eta Pergamino.
2017/05/26
Argentinan sortu eta ekoitzitako euskal ikuskizuna da. "Made in Argentina", baina euskalduna, eta izenean bertan argitzen duenez --EKIL du izena-- "Euskal Kantuen Ibilbide Luzea" (EKIL) eskaintzeko asmoz sortua da, sortua du Rosana Entizne musikari, euskaltzale, kantari eta irakasle euskal-argentinarrak. Zer den? Zerbait desberdina, kontzertu didaktiko bat, zuzeneko hitza, musika eta kantua uztartzen dituena, bidaia eskaintzeko euskal kantuan zehar: Aita Donostia eta Madinarekin batera 'Ez dok Amairu' edo Urkoren 'Guk euskaraz' bezalako ekarpenek lekua daukaten ekimena.
2017/05/26
Luzaroan erreferentziazko liburua izan zen Adrian Gachiteguy-ren “Les Basques dans l’ouest américain” liburua Estatu Batuetara 20. mendean zehar joandako euskaldunez eta euren errealitatez jakiteko. Frantsesez idatzia, lekukotasun ederra ematen du argitaratua izan zen garaian bizi-bizia zen AEB Mendebalde alderako euskal emigrazioaren fenomenoaz. Urte askotan agortua egon ondoren, argitaraldi berri bat izan du eta berriz ere dago kalean, Iru Errege argitaletxeak plazaratua.
2017/05/25
1936ko euskal erbesteari buruzko ikerketa eta zabalkundea helburu dituen Hamaikabide Elkarteak "Zientzia eta Erbestea" hartu du 2017ko bere Batzarrerako gaia --azaroaren 7tik 11ra Donostian-- eta indarrean dauka dagoeneko bertan lanak aurkeztu nahi dituztenentzako epea, horretarako muga uztailaren lehena ezarrita. Parte hartzeko interesa daukatenek edota informazio gehiago eskatu edo galderarik luzatu nahi dutenek hamaikabide@gmail.com-era idatz dezakete.
2017/05/25
Pilar Lopez Virgili txikitandik izan da Rosarioko Nafar Etxeko dantzaria eta bertan ezagutu, eta ikasi zuen jota eta pasodobleak abesten. Nafar Etxeko lagunek bultzatuta Nafarroako jota eskolekin kontaktuan jarri eta aurtengo Sanferminetan parte hartzeko gonbitea jaso du, Iruñea bertako jota abeslariekin batera aritzeko. Bere aldetik, Rosario hiriak ere lagundu nahi du hamabost urte neska honen talentu nabaria eta diploma bat emango dio ekainaren 9an Udaletxean egingo den ekitaldi batean.
2017/05/24
Ostiral honetan hasi eta hurrengo asteko igandean bukatuko den programa antolatu du Bordaleko Euskal Etxeak bere elkartearen 70 urteak ospatzeko. Akitania Berria erregioaren hiriburuan ongi errotua den euskal erakundeak bat egingo du, gainera, hirian data hauetan ospatuko den "Boreaux Fête le Fleuve" jaialdiarekin, eta txosna bat ezarriko du Munich Plazan, beste hainbat ekitaldi bere egoitzan egingo dituela. Programan, Txotx Sagardotegi bat, erakustaldi eta ikastaroak, musika, kantu, gastronomia...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus