euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Puerto Iguazuko agintari eta herritarrek 'Eskorgako Euskalduna' oroituko duen eskultura inauguratuko dute bihar

2017/06/14

Guillermo Larregiren omenean Puerto Iguazuko hilerrian desestaliko den eskultura

Hogeita bi mila kilometrotik gora egin zituen oinez, eskorga bati bultzaka, Guillermo Larregui nafarrak (1885-1964). Iruñean jaioa, Puerto Iguazu-n hil zen, izan ere auzo zeuzkan Iguazuko urjauzien ondoan. Bere heriotzaren urteurreneko hilabetean omenaldi bat egingo dio bizileku izan zuen herriak ‘Eskorgako Euskalduna’ ezizenaz ezaguna egin zen Larreguiri, eta bere eskultura bat desestaliko dute Puerto Iguazuko ‘El Salvador’ hilerrian dagoen bere hilobian.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak argi berdea eman dio Euskal Etxeentzako dirulaguntza deialdiari: 900.000 eurotik gora 2017an

2017/06/14

Jaurlaritzak eta Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeek maiatzean Parisen egindako bileraren irudia (arg. EuskalKultura.com)

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak atzo eginiko bileran, Euskal Etxeentzako 2017rako dirulaguntza deialdi nagusia onartu zuen, aurtengoan 902.307 euroko kopurua banatuko dituena, iaz baino 40.000 euro gehiago. Atzoko pausoaren ondotik, deialdia EHAA buletinean argitaratzen denean --ekainaren 21ean seguruenik-- sartuko da indarrean. Erne, beraz, euskal etxe eta federazioak, egun horren biharamunetik aurrera hilabeteko epea izango baitute euren proposamen eta eskabideak aurkezteko.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleak-en Triki-Poteo jendetsua Buenos Airesen, Cañuelas, Las Heras, San Nicolas eta Arrecifesko lagunak ere partaide

2017/06/13

Euskaltzaleak-en 6. Triki-Poteoa

Seigarren edizioa bete du, eta Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak antolatzen duen Triki-Poteoa, publikoak gehien eskatzen duen aktibitatea da, batez ere publiko gazteak eta ez euskal etxekoek soilik. Argentinan bizi diren Euskal Herrikoek ere eskatzen dute. Aurreko edizioetan bezala, aurtengoan ere beste hiri batzuetako euskal etxeetako kide eta lagunek ere hartu dute parte. Eta musikarien artean, Laurak Batekoek ere, EEko trikitilariak eta albokariak hain zuzen.

Gehiago irakurri...


Zorionak zuri kantatu diote Bordeleko Euskal Etxeari Eusko Jaurlaritzak eta Pariseko Euskal Etxeak

2017/06/13

Opariak Bordeleko Euskal Etxeari bere 70, urtebetetzean (David Mugica hartzaile) Eusko Jaurlaritzak (Gorka Alvarez Aranbururen eskutik) eta Pariseko Euskal Etxeak (Sebastien Daguerreren eskutik) emanak (argazkiak EuskalKultura.com)

Maiatzeko azken asteburua eta ekaineko lehenengo asteburu arteko egunak ospakizun --eta lan-- garaia izan ditu Bordeleko Euskal Etxeak, Garona ondoko euskal etxe akitaniarrak bere 70. urtebetetzea ospatu baitu, horretarako bazkide eta lagunak deiturik. Ekaineko lehenengo asteburuan, izan ere, Bordeleko euskal lagunekin bat egitera bertaratu ziren, besteak beste, Pariseko Euskal Etxeko lehendakari Sebastien Dagerre eta Gorka Alvarez Aranburu Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria. Zorionak zuri kantatu eta opariak trukatu zituzten elkarrekin. BEEak, bestalde, ia prest dauka bere historia biltzen duen liburua.

 

Gehiago irakurri...


Euskal erakundeek 'Basque Consortium' sortu dute nazioartekotzea eta kanpo merkataritza areagotzeko

2017/06/12

Munduari Begira Biltzarra, 2017ko ekainean, aurkezteko prentsaurrekoa (arg. Irekia)

Ekimena asteazken honetan aurkeztuko da Donostiako Kursaal-en Munduari Begira Biltzarraren bigarren edizioan. Elkarretaratzera 300dik gora euskal enpresek baieztatu dute dagoeneko partaidetza. Eusko Jaurlaritzak, EAEko hiru Foru Aldundiek eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hiru merkataritza ganberek partzuergo hau helburu jakin batekin sortu dute: bakoitzak enpresen nazioartekotzea sustatzeko dauzkan politikak batzea, euskal konpainiek errazago izan dezaten kanpoan jardutea eta kanpo aktibtate hori abiatu, garatu edo areagotzea.

Gehiago irakurri...


Iparraldeko Euskal Etxea festaz festa: Herri Urrats Jaian esku markak utzi ondoren Sorgin Afaria egingo dute ekainaren 24an

2017/06/12

Iparraldeko Euskal Etxeko lagunek ez zioten zikintzeari beldurrik izan eta euren esku markak utzi zituzten

Urtero legez, Hego Hemisferioko neguko eta Ipar Hemisferioko udako solstizioa ospatuko dute Iparraldeko Euskal Etxeko lagunek ekainaren 24an euren ohiko 'Sorgin Afaria'rekin. Buenos Airesen bihotzean, benetako 'akelarre' bat egingo dute, sorgin eta guzti, ongi jan-edan, dantzatu eta kantatuz. Gonbite honekin batera, euren Herri Urrats jaiaren argazkiak helarazi dizkigute Iparraldeko Etxeko Kultur Azpibatzordeko kideek, eta galeria batera bildu ditugu.

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko EEak 2017ko Argentinar, Euskal eta Mbya-Guaraní Kultur Jaiaren egitaraua jakinarazi du

2017/06/09

Corpus Christiko Eusko Etxea-ko neska-mutilak Kultur Tailerran

Corpuseko Eusko Etxeak uztailaren 22 eta 23an ospatuko du aurten seigarren ediziora iritsiko den bere Jai Kulturala. Bi egunetan zehar mota askotako ekintzak egingo dira Eusko Etxearen egoitzan eta herrian, tartean euskal zine emanaldiak, hitzaldiak eta ikuskizunak. ‘Kontaketa Harrigarriak’ Literatur Lehiaketaren sariak ere banatuko dira Jaialdian. Berri honekin bateraEuso Etxeak igande honetarako antolatu duen Bingora gonbidatu ditu corpustarrak, etekinak jarduerak gauzatzeko.

Gehiago irakurri...


Diasporako euskaldunak ere partaide gaur Bilboko Arriagan egingo den %100 Basque-ren irakurraldi jarraituan

2017/06/08

Irakurraldiaren aurkezpena, Itxaro Borda ere tartean (arg. Bilbao.eus)

Gaur egun osoan Bilboko Arriaga Antzokitik egingo den Klasikoen Irakurketa Jarraituak Itxaro Borda baxenabartarraren %100 Basque eleberria hautatu du ehundaka jendeek zatika eta atalka ozen irakurri beharreko testu gisa. Aurtengoarekin hamargarren ediziora iritsi den ekimen honetatik makina bat euskal herritar pasatuko da fisikoki Arriagatik bere zatia irakurtzera. Urtero legez, baina, Diasporako euskaldunak ere partaide izango dira pantailen bidez, munduko 34 euskal etxe eta lekuetatik irakurle.

Gehiago irakurri...


Euzko Etxeak itunak sinatu ditu beste elkarte batzuekin, bihar paella lehiaketa egingo du eta berehala musika tailerra

2017/06/08

Euzko Etxeak egingo dituen hurrengo ekintzen gonbitea

La Platako Euzko Etxeak bere azken proposamen eta mugimenduen berri pasatu digu, tartean bere inguruko zenbait erakunderekin sinatutako akordioak, hala nola Herrialde Katalaneko Etxearekin sinatutakoa, UNLP eta UE unibertsitateekin edota bere auzo bereko haur eskolekin. Bihar bertan Paella Lehiaketa bat egingo du eta ekainean baita ere, Euskal Herriko musika tradizionala jotzen ikasteko tailerra jarriko da martxan. Euskal Etxeak Javier Clua berrautatu berria du lehendakari.

Gehiago irakurri...


Euskal Sukaldaritza Jaialdia ongi bukatuta, Haize Hegoa elkartea San Juan bezperako sua ari da prestatzen Montevideon

2017/06/07

Haize Hegoa Euskal Etxeko dantzariak Euskal Jaialdi Gastronomikoan

2017ko San Juan eguna bi ekitaldi medio ospatuko du aurten Uruguaiko hiriburuko Haize Hegoa euskal etxeak. Joan den ostiralean San Juan jaiari buruzko hitzaldi bat eskaini zuen Enrique Poittevinek elkartearen egoitzan; ekainaren 23a, berriz, San Juan bezpera, kalean ospatuko dute gauez montevideotarrek, ohiko sua piztuz. Sua Haize Hegoaren egoitzaren aurrean piztuko dute, urtero bezala, eta komunitate osoari luzatu diote gonbitea gaiztakeria eta gauza txarrak erre eta uxatzeko zeremonian. Gogoratu, azkenik, Montevideok Euskal Sukaldaritza jaialdi batekin bukatu zuela maiatza, hiriko Cottage hotelean, oraingoan ere Haize Hegoa partaide.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia