euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Diru-laguntzak nola eskatu’ izango da uztailean Bahia Blancan FEVAk eskainiko dituen tailerretako baten gaia

2017/07/12

FEVAren 2016ko “Haztearren, gogoeta” jardunaldietako aktibitate bat

Mota askotako aktibitateak burutuko ditu datozen hilabeteotan Argentinako euskal federazioak euskal etxeen lana bideratu eta bultzatzeko. Euskal Etxeen topaketa uztailaren 15 eta 16an izango da Bahia Blancan eta, nobedadeen artean, Eusko Jaurlaritzari diru laguntzak eskatzeko gomendioak eskainiko dira tailer batean. 15etik 23ra, berriz, Euskara Munduan programako Neguko Barnetegia eta Irakasleentzako trebakuntza garatuko dira, hauek ere Bahiako Union Vasca Euskal Etxean.

Gehiago irakurri...


Washington Smithsonian urteurrena: duela urtebeteko euskal ekitaldien azken bideo kronika (eta III)

2017/07/12

Dantza emanaldia Washingtongo National Mall-en eraikitako pilota plazan

Gaurko honekin bukatuko dugu duela urtebete Washington hirian euskaldunen erakuslehio izan zen Smithsonian 2016 Folklife Festival-a gogora ekarriz azken egunetan egin dugun kronika. Euskal Herriko eta Estatu Batuetako hainbat euskaldunentzat data bereziak izan ziren, honelako antolaketa bat ez baita eguneroko gauza, eta ez baita erraz epe laburrean errepikatuko honelako ekitaldirik. honelako leku hain hautu eta esanguratsuan. Hona hirugarren bideo sorta.

Gehiago irakurri...


Euskal eta Nafar Etxeen eskutik mundu osoraino iristen dira sanferminetako koloreak, kantuak, alaitasuna… (I)

2017/07/11

Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak 2017ko sanferminetako txupinazoa bota zuen hiriko San Nicolas oinezkoen kalean

Sanferminak oso ezagunak dira mundu osoan Pamplona edo Iruñeko festak izateagatik. Hala ere, Diasporako euskal eta nafar etxeek lan ederra egiten dute Nafarroatik milaka kilometrora jaiaren giroa sortzeko. Ahaleginek euren emaitza onak izaten dituzte eta gaur egun Iruñean ez ezik, Argentinako hainbat herritan ere ospatzen da patroi nafarraren omenezko jaia. Gaurko artikuluan, argazki galeria (lehenengo zatia).

Gehiago irakurri...


AEBetako kongresukide John Garamendiren hitzak, duela urtebete, Gernikako Arbola landatzen Kapitolioan (II)

2017/07/10

John Garamendi kongresukide kaliforniarra anfitrioi izan zen Gernikako Arbola Washingtongo Kapitolioan landatzeko ekitaldian (irudia EuskalKultura.com)

Seguru bertan izan ziren euskal politikariek ere, baina bereziki bertaratu ziren euskal-amerikarrek ongi gogoan daukaten ekitaldia izan zen orain urtebete Washingtongo Kapitolioko lorategietan egin zena, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuz. Bereziak eta esanguratsuak, Estatu Batuetako kongresukide John Garamendiren hitzak, bere euskal jatorria eta bere euskal erro eta sentimenduen indarra agertuz. Hona hitz horiek eta landaketa-ekitaldiko une nagusia islatzen dituen bideoa.

Gehiago irakurri...


Baskos de la Confluencia EEak ekoiztutako ‘Txalaparta’ saioa egunero entzungo da Cipollettiko Confluencia FM 94.5 irratian

2017/07/10

'Txalaparta' irratsaioaren aurkezle eta produktorea

Gero eta jende gehiagorengana iristeko asmoz, irratsaio labur bat ari dira ekoizten Neuquen eta Cipolletti hirietako Baskos de la Confluencia elkarteko lagunak. Saio bakoitzean euskal gai bat jorratzeko asmoa daukate, tartean, euskal jaiak, musika, ohiturak, euskal etxeetako aktibitateak eta baita euskal diasporako erreferenteei egindako elkarrizketak ere. ‘Txalaparta’ irratsaioa Cipollettiko Confluencia FM 94.5 irratian emititzen da, egunero, txandakako ordutegian.

Gehiago irakurri...


Urtebete da Washington euskaldunen erakuslehio bihurtu zela eurei eskainitako Smithsonian Folklife Festivalarekin

2017/07/07

Washington DC hiriburuko 'National Mall' delakoa, Kapitolioa atzean, euskaldunei eskainitako Folk Life Festivalen (irudiak EuskalKultura.com)

Ekainaren 29an hasi eta uztailaren 10ean bukatu, bi zatitan, eta "4th of July" tartean. Horiek izan ziren datak. Oraintxe urtebete Euskal Herritik zein Estatu Batuetako hainbat estatutatik etorritako euskaldunek eurentzat hartu zuten Washington hiriburuko erdigunea, Kapitolioaren aurre-aurrean eraikiz kanpamendu moduko bat, Euskal Herriaren, euskaldunen eta euskal kulturaren erakuslehio bat ezartzeko bisitatu nahi zuten guztientzat.  Hura izan zenaren oroigarri, bideo hautaketa bat egin dugu. Hauxe.

Gehiago irakurri...


Zutarriak talde euskal argentinarrak ikus-entzunezko "Bagare" proiektua aurkeztuko du abuztuan Buenos Airesen

2017/07/07

'Zutarriak' taldea "Bagare" ikus-entzunezko irudi batean

Errepertorioa handitzeko abesti berriak ari dira entseatzen egun hauetan ‘Zutarriak’ taldeko kideak; baina bitartean, esku artean dituzten proiektuak laster hasiko dira gauzatzen: esaterako, ‘Bagare’ ikus-entzunezko proiektua (bideoklipa) abuztuan aurkeztuko du Ignacio Esquiroz buru duen laukoteak, Majo Staffolani de Amorizak zuzendari eta Laurak Bat-en instalazioetan filmatuta. Taldearen lehenengo diskoa, berriz, 2018 erdialdean atera nahiko lukete.

Gehiago irakurri...


Tres Arroyos-ko Euskal Plazaren buru behar duen monumentua ezarri dute dagoeneko, inaugurazioa bihar

2017/07/07

Garabia baten beharra izan da oroitarri pisua geldituko den lekuan ezartzeko (arg. Lu24 - Tres Arroyos Irratia)

Ia guztia prest da Argentinako Tres Arroyos herrian, Buenos Aires probintzia hego-mendebaldean, bihar larunbata Euskal Enparantza inauguratzeko. Azkeneko pausoetako bat eman berria da, garabia handi batekin ezarria baitute parke edo plazaren buruan egongo den monumentua, Euskal Herriaren zilueta edo tankerarekin, lauburu bat erdian. Lehenago orri hauetan azaldu izan dugun legez, hiriko hiru lagunen lana da, Euskal Etxeko kide diren Horacio Jaureguibehere, Francisco Urbieta era Alejandro Cordirena. Zorionak!

Gehiago irakurri...


Segi ezazu zuzenean txupinazioa eta Iruñeko San Fermin festaren hasiera ETBez (ikus artikulu hau)

2017/07/06

Iruñetik kanpo ere, jarraipen handia daukate Sanferminek, besteak beste munduko nafar etxe eta euskal etxeetan

Euskal Telebistaren seinalea saiatu gara sartzen albiste honen gorputzean. Ea teknikak laguntzen duen eta klik egin eta segi dezakezun Iruñeko Sanferminen hasiera eta hori dela eta ETB zuzenean ematen ari den programa zure ordenagailuan. Esan digute baietz, arazo berezirik gabe ikusi ahal izango dela. Hortxe, bada. Aupa Sanfermin eta aipa Diaspora osoan hemen bertan balira bezala jarraitu eta bakoitzak bere etxean, euskal etxean edo lagunartean ospatuko duten diasporakideak! Aupa San Fermin!

Gehiago irakurri...


2017ko Euskal Asteko lehen gonbidatuak aurreratu ditu San Nicolaseko EEak, bere ekimen solidarioekin segitzen duela

2017/07/06

Etxe Nasaia programaren barruan ekainean Euskal Etxea bisitatu zuten ikasleak

Bertako Euzkal Etxea (sic) elkarteak aurreratu egin ditu San Nicolasen azaroaren 6tik 12ra egingo den 2017ko Euskal Argentinar Aste Nazionalera etorriko diren lehenengo gonbidatuen izenak. Euskal Asterako prestakizunek ez dute, ordea, erakundearen eguneroko martxa moteltzen. Argi dago hori, esaterako, EEko sukaldari taldearen lan solidarioari dagokionean, uztailaren 2an herriko Karitasek, euskaldunak deitu baitzituen bere 50. urteurrenaren karietara antolatutako bazkari erraldoiaz arduratzeko.

 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia