euskal diaspora eta kultura
2017/09/01
Kaliforniako Chino herriak asteburu honetan ospatuko du bere urteroko euskal jaia. Eta Chinon dabiltza 2017ko Museko Mundu-Txapelketako partaideak. Txapelketa joan den asteburuan San Frantziskon hasi bazuten ere, asteazken gauetik Chinora etorriak dira, antolaketa San Frantzisko eta Chinoko komunitateen artean partekatu baitute. Hiri batean zein bestean, partidak jokatzearekin batera bertako euskal jaietan hartu dute parte. Txapela gaur erabakita, bihar eta etzi Chinoko Euskal Besten Programara bilduko dira.
2017/09/01
Erabakia egun hauetan Kalifornian, Estatu Batuetan, garatzen ari den Txapelketaren 40. edizioaren baitan hartu da. La Pampako Euzko Alkartasuna Euskal Etxetik adierazi digutenez, Nazioarteko Mus Elkarteak baietza eman dio Euzko Alkartasunari, datorren urteko irail aldean mundu osoko Euskal Gizataldeetako muslarien bilgune izateko. Macachingo euskaldunek ongi frogatu dute euren antolatzeko gaitasuna, 2015ean arrakasta handiz izan baitziren maila nazionaleko Euskal Astearen eratzaile.
2017/08/04
Abuztuan gaude eta azken urteotan bezala, EuskalKultura.com-ek egun batzuk hartuko ditu emititu gabe, irailean indarberrituta itzultzeko. Ohi bezala, buletina ez emititu arren, etxe barruan lanean segituko dugu, handia baita gurea bezalako ekimen batean egin behar diren eta ikusten ez diren gauzek kentzen diguten denbora. Abuztuan, baina, munduan --geldoago Ipar Hemisferioan, uda baita, eta Hego Hemisferioan ere neguko oporraldia ere hor dela-- segituko dute euskal ekitaldi eta jarduerek Diaspora osoan...
2017/08/03
Asko dira munduan San Inazio bere zaindari gisa ohoratuz urtero uztailaren 31ko eguna modu berezian ospatzen duten euskal etxe eta komunitateak. Horien artean badira mende pasatxoko tradizioa jasotzen dutenak, Argentinan-eta, ahaztu gabe konparazio Mexiko Hiriko Colegio de las Vizcaínas, 1732an sortutako eskola euskal mexikarra. egiazki eta ofizialki Colegio de San Ignacio de Loyola izena duen erakundea. Gaurkoan, baina, Estatu Batuetara, Boise aldera joko dugu, bertako San Inazio (sic) festak hemen islatzeko.
2017/08/03
Hona Ipar Ameriketako 2017ko euskal festa nagusiaren kronika iruditan. Lehenengo partearen ondoren, bigarren eta azken emanaldia da gaurkoa. Gogoratu elkarretaratzea uztailaren 20-24an egin zela Wyoming estatuko Buffalo herrian. NABOren urteko Biltzar Nagusiaz gain, asteburuak Estatu Batuko hainbat herri eta estatutako euskaldunak bildu zituen, partaide gisa, baita artista, musikari, dantzari eta kirolariak, euskal kulturaren arlo desberdinen erakusgarri. Arrakasta polita.
2017/08/03
Ez zen besterik espero, eta halaxe atera da pasa den uztailean NABOren 2017ko Biltzar Nagusi eta Euskal Festa: gogoangarri, Estatu Batuetako gainerako herri eta estatuetako euskaldunek ondo gogoan baitzeukaten duela sei urte Buffalon bertan egin zen 2011eko Biltzar Nagusia, eta orduan ere buffalotarrek --euskaldunek zein ez-euskaldunek-- bisitari eta partaide guztiei eman zieten ongietorri eta harrera bero eta arras abegikorra.
2017/08/03
Michel Etcheverry kantari heletarra Argentinara ari da helduden azaroan eta, beteak beste, aurten San Nicolas herrian egingo den Euskal Aste Nazionalean hartuko du parte. Bidaia berean, Buenos Aires hiriburuan eta General Las Herasen ere kantatuko du. Beste euskal etxeren bat interesatua bada, kontaktatzen ahal du kantariarekin, bi asteko bidaia argentinarrean egunen bat adosteko aukerarik balego. Jean-Louis Bergara akordeoilaria eta Beñat Chaubadindeguy atabalariarekin arituko da kantari baxenabartarra.
2017/08/03
Ingeles eta Alemaniar filologian lizentziatua eta filologia modernoan doktorea den Garbiñe Iztueta Goizuetak (Tolosa, 1972) EHUko irakasle lanak hein handi batean albo batera utzi, eta erronka berri bati heldu zion martxoan. Etxepare Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria da. Honako elkarrizketa Olatz Artolak egina dio eta Tolosaldeko Atarian izan da argitaratua.
2017/08/02
Elkarretaratzea urriaren 14-15eko asteburuan izango da, Victorian kokatu eta bere familia bertan sortu baitzuen Bergaratik Argentinara 1860 urtean etorri zen Francisco Eguiazu Ibarzabalek. Bileraren bultzatzaile nagusia, Franciscoren herenilobetako bat den Sergio Eguiazu da. “Lehenengo topaketa honetan konfiantza hartzen hasi nahi dugu; uste baino Eguiazu gehiago daude Argentinan eta elkar ezagutu nahi dugu; eta gure arbasoen memoria ohoratu”, adierazi dio Sergio Eguiazuk EuskalKultura.com-i.
2017/08/02
Lurigancho-n (Peru) 3 eta 5 urte bitarteko neska-mutilak mugitzeko trebetasunak estimulatzen dituzte. “Hainbat lan giro eta egoeratara egokitu behar dugu”, diote euskal gazteek. Euskadiko Gazteak Lankidetzan programa Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak sustatua da. Jaurlaritzak emaniko datuen arabera, ehun euskal gazte ari dira aurtengo udan parte hartzen Ertamerikan, Asian, Hego Amerikan eta Afrikan garapenerako lankidetza eginkizunetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus