euskal diaspora eta kultura
2017/10/27
Irailean Donostiako Zinemaldian estreinatutako dokumentala datorren astelehenean iritsiko da Boise eta San Frantziskora, AEBetan, bertako euskal etxeetan egingo diren saioak medio. Argentinan, bestalde, azaroaren 11an eskainiko da, San Nicolasen, Gure Esku Dago mugimenduaren erreferente Angel Oiarbideren eskutik, 2017ko Euskal Aste Nazionaleko ‘Gizakiak, herriak, eskubideak’ bilerako parte, ondoren ibilbidea hasteko herrialde osoko hainbat euskal elkartetan, Zine Ibiltaria ekimena tarteko.
2017/10/26
Musikari eta ikertzaile donostiarrak pianorako 25 doinu biltzen dituen "Xuxurlak' CDa aurkeztuko du zenbait herrialdetan. Okiñenak larunbat eta igande hauetan abiatuko du Buenos Airesen --hurrenez hurren Maimonides unibertsitatean eta La Usina del Arten-- ondoren besteak beste Tucuman, San Juan, Uruguaiko Punta del Este eta AEBetako Reno, Miami eta Chicagoraino eramango duen tour-a. Itziar Altunak El Diario Vascon sinatzen duen artikulua laburbildu dugu hona.
2017/10/26
Eta ez da margolariaren partaidetza hori batere kointzidentzia izan. Izan ere, jakindakoan San Nicolaseko Euskal Aste Nazionalera etorri behar zuela, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeko lagunak kontaktuan jarri ziren pintorearekin, bera izan baitzen Baionako 2016ko Urdaiazpiko Jaiko (Xingar Besta) pintore ofiziala. Festan parte hartzeaz gain, bi eguneko erakusketa egin zuen bertan artistak.
2017/10/25
EHAA-BOPV buletin ofizialak gaurko, urriaren 25eko dataz eman du argitara kanpoan diren euskal gizataldeetako parte diren pertsonen premia larriko egoerei eta laguntza-beharrei erantzuteko 2017ko laguntza deialdia. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bere atzoko bileran onartu zituen laguntza hauek 202,000 euroko zuzkidura izango dute eta bihartik aurrera eskatu ahal izango dira Euskal Etxeen bidez. Eskabideen azken eguna azaroaren 25a izango da.
2017/10/24
Iñigo Urkullu lehendakariak, Quebecera bidaiatuko du datorren astelehenetik aurrera, izaera ekonomikoa, instituzionala eta kulturala duen bidaia ofizialean. Lehendakariak Montreal, Quebec eta Ottawa hiriak bisitatuko ditu, eta harreman politikoak, historikoak eta kulturalak estutuko ditu. Urkulluk bilerak egingo ditu Quebeceko agintari eta erakundeekin, baita enpresa, hezkuntza eta kultura munduko ordezkariekin ere, eta bertako euskal kolektibitatearekin elkartuko da.
2017/10/24
Urte batzuk pasatu ditu Ongi Etorri Euskal Etxeak Gizataldeen Jaiaren deialdiari erantzun ezinik; aurten, ordea, eta erakundearen berpizteari ekiten ari zaizkion bitartean, euskal standa muntatu dute azkeneko partez Euskal Etxeko lagunek 2017ko edizioan. Gizataldeen Jaian, Cesar Arrondo irakasleak bat egin du sanpedrotarrekin eta Euskal Herriari buruzko hitzaldi baten emaile izan da. Berritzekotan ari den Euskal Etxeak deia zabaldu nahi die inguruko euskaldun eta euskal jatorrikoei ahaleginarekin bat egin eta partaide bilaka daitezen.
2017/10/23
Nork Argentinako euskal munduan, dantzarien esparruan dabilenik, ez du ezagutzen Aitor Alava. Hamahiru urte dira Zuhatza herriskako arabar honek Euskal Herri geografikoa utzi eta Argentinako Euskal Herrira aldatu zenetik. Izan ere, Argentinan baina euskal dantzez, euskal hitzorduz eta euskal giroan bizi da Aitor Alava. Bere kasuan, baina, euskal dantzetan batera, tangoan ere murgildu zen, eta tango irakasle titulua lortu zuen, geroago euskal-argentinat fusio lanak eginez.
2017/10/23
Hondamendi galanta utzi dute Kuban azkeneko haizerauntsiek eta kalteetako asko konpontzeak bere denbora hartuko du. Ez dugu berririk izan irlako euskal komunitatean makur pertsonalik gertatu izanaz, baina irudiak heldu zaizkigu Ciego de Avila herriko pilotalekuek jasandako kalteez. Bertan antolatu ohi dira nazio mailako txapelketa eta partidetako batzuk, eta Irma hurakanak gogor jo eta desegin ditu.
2017/10/23
Bi egoitza ditu Argentinan 1904ean sortutako Euskal Echea Institutuak, bata Buenos Aires hiriburuan eta bestea Buenos Aires probintziako Llavallol-en. Bakoitzak urteko bere Euskal Festa nagusia antolatzen urtero, urri-azaroan, udaberri aldera, ehundaka ikasle partaide. Festa bakoitzak bere eguna eta programa duen arren, aurtengoetan biak gai bat elkarbanatu dute euren ekitaldietan: Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurreneko urtea dela-eta, ikasle/dantzariek Bizkaiko herriak jasotako erasoa gogoratu dute.
2017/10/20
Aurkezpen eta dastaketek balio dute eta Euskal Herrira joandako estatubatuarrek, bertan ikusi eta dastatutakoa maite eta euren herrikideei ere gustatuko zaielakoan egindako apustuak ere hor daude. Azken urteotan, txakolina eta euskal sagardoa bezalako produktuek aurrerakada nabaria egin dute AEBetan. Gero eta gehiago ematen da, baina, estatubatuar ez-euskaldunek "Basque" marka daukaten sukaldaritza eta ostalaritza proiektuetan sartzea. Sagardoari dagokionez, esaterako, Peter Yi-k euskal estiloko sagardoa egiten du gaur egun Brooklynen, eta sagardoleku bat zabaldu nahi du aurten bertan. Gaurko hasiko da New Yorken Sagardoaren Astea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus