euskal diaspora eta kultura
2017/11/06
32 urteren ondoren, erretiroa hartu berria du Joxe Ramon Iruretagoiena, Ieta II.ak. 150 txapeletik gora irabazi ditu, eta 40 marka baino gehiago ezarri. Azkena, orain hamar egun. «Pozik eta hunkituta» dago egin dioten agurrarekin. Diasporan ere, Estatu Batuetako euskal jaietan harriak jaso eta erakustaldiak egiten ikusia dugun Izeta Bigarrenari elkarrizketa egin dio Berrian Ainara Arratibel Gascon-ek.
2017/11/03
Herriaren 150. urteurrena ospatzeko ekitaldietan egin dute. Mezuak ‘denboraren kutxa’ batean sartu dituzte, 50 urte barru, herriaren 200. urteurrenean, kolektibitateetako orduango ordezkari eta belaunaldi berriek, irakur ditzaten. ‘Denboraren kutxa’ gizataldeen omenezko oroitarri berrian ezarri dute eta 150. urteurreneko programa barruan inauguratu. Planen arabera, 2067. urtean irekiko dute kutxa Euskal Juarezek eta herriko gainerako kolektibitateen ondorengoek.
2017/11/03
Francisco Eguiazu Ibarzabal bergararraren laurogei bat ondorengo argentinar bildu ziren urri erdialdean Victoria herrian, Entre Rios probintzian, Franciscoren herenilobetako bat den Sergio Eguiazuk bultzatutako topaketan parte hartzeko. Egun osoan zehar, pasadizo eta argazkiak partekatu zituzten, zuhaitz genealogikoa osatu eta jadanik ez daudenak gogoan izateko, uso askatze hunkigarri bat egin zuten lehengusuek.
2017/11/02
Euskal jantzi tradizionalen bilduma euskal etxez euskal etxe ibili da Argentinan 2011 geroztik, Magdalena Mignaburu bere egilearen eskutik. Orain erakusketak bidaia luzeena egin du Atlantikoaren beste aldeko herri batera bertan geratzearren. Bizkaiko Karrantza herriari utzi dizkio dohaintzan Mignaburuk bere jantziak eta herriak propio egokituko dituen Turismo Bulegoko bi aretotan egongo dira ikusgai, oraingoan Euskal Herriko publikoarentzat.
2017/11/02
Kalifornia eta Ipar Ameriketako euskal diasporan oso ezaguna bada ere --kantari zein pilotari gisa--, Argentinarako lehenengo bidaia du eta bera eta bere anfitrioiak ilusioz eta bozkarioz ekin diote. General Las Herasko Zazpirak Bat Euskal Etxeko buru Luis Alberto Echegarayk hartu du bere gain artista baxenabartarraren biraren antolakuntza eta emanaldi sorta bat antolatu du. Hona Michel Etcheverryren Argentinako egonaldiaren egitaraua, San Nicolaseko Euskal Asteko kontzertuak barne.
2017/10/31
Astearte honetan, urriaren 31ean, eginiko Gobernu Kontseiluan Kanpoko Euskal Gizataldeen eta Etxeen eremuan lan egiteko lau bekadun lekurako deialdia onartu du Eusko Jaurlaritzak. Horietarik bi, Gasteizen aritzeko dira, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian; beste bat Buenos Airesen, Euskadiren Argentina eta Mercosurrerako Ordezkaritzan; etabeste bat Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzan.
2017/10/31
“Hipólito Yrigoyen, primer centenario de la soberanía popular (1916-2016)” (Hipolito Yrygoyen, herri burujabetasunaren lehenengo mendeurrena) du izena Cesar Arrondoren liburu berriak eta La Platako Unibertsitatean aurkeztu ondoren hiriburuan jendaurreratuko du historialariak bihar, asteazkena, azaroaren 1ean, Buenos Airesko Union Civica Radical alderdiaren batzorde batean, eta astebete geroago, 8an, hiriko Iparraldeko Euskal Etxean. Testuan, Yrigoyenen euskal sustraiak eta Argentinako presidentziara iristeko egin zuen bidea jorratzen ditu irakasle euskal-argentinarrak.
2017/10/31
Jennifer eta David Willis New Yorken jaiotakoak dira. Ameriketako Estatu Batuetan, baina, ez da batere ohikoa jaioterrian bizitzen geratzea . Elkarrekin 20 urte inguru egin dituzte Ipar Karolinako gazteentzako kanpaleku batean lanean. Jenniferrek musika ikasketak ditu eta David artzain ebanjelikoa da. Aurreko urteko San Joan egunaren bueltan iritsi ziren Euskal Herrira; David Beasaingo eliza ebanjelikoan lan egitera zetorren. Goiberri aldizkariak argitara emaniko idazlana.
2017/10/30
Bartzelonako Udalak 3.300 euroko isuna ipini dizkio EH Sona dela-eta hiriko Euskal Etxeari, eta honentzat ezustean jasotako neurri hau zulo handia bat da bere kontuetan, erakundearen lan eta ekimen osoa baldintza dezakeen zuloa. Egoera gainditzeko, eta diru hori ez daukanez, herritarrengana jo du Euskal Etxeak, elkartasun eske. Hiru egun falta dira dirua biltzeko finkatutako epea bukatzeko eta %69 bildu du, 2085 euro. Datozen 3 egunetan, 1.000 bildu beharko lituzke. Ez da hainbeste, lagun askoren artean partekatzen bada. Laguntzeko prest?
2017/10/30
Gaur astelehen goizean Erradikalizazioari aurrea hartzeko Zentroari goizeko bederatzietan egingo dion bisitarekin hasiko du Urkullu lehendakariak datozen bost egunetan Quebec-era egingo duen bidaia ofiziala. Hainbat alorreko buruzagi eta eragileekin biltzeaz gain, bertako euskal komunitateko kideekin eta hirian egoitza duen Euskaldunak Quebec Euskal Etxeko kide eta buruzagiekin bilduko da Lehendakaria, gaur bertan arratsaldeko seietan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus