euskal diaspora eta kultura
2017/12/29
Data berezi hauetan gaude eta Urte Berria ere hemen da eta urtero sasoi honetan bezala, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuako buruek agiantza oneko mezuak atera dituzte, idatzian zein bideo moduan kaleratuak. Artikulu honetara aipatu bi gobernuburuen mezuak bildu ditugu, bideoan, hasteko. Ez zaigu Iparraldeko Euskal Elkargoko lehendakari Jean Rene Etchegarayren pareko mezurik iritsi eta geuk ere ez dugu topatu.
2017/12/29
Udako oporrak hartu aurretik, etxeko lanak egin ditu Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Eusketxe erakundeak. Euskararen Eguna ospatu eta elkartearen Batzar Nagusia egin, dagoeneko hemen aipatua dugun ipuin lehiaketako saridunak adierazi, Kultur Ibilbideen saio berriak burutu, eta lasai abiatu dira bazkideak ongi merezitako oporrak hartzera. Eusketxek jakitera eman du martxoa bitartean egoitza itxia egongo dela eta ondoren euskara eskolen ikasturte berriari ekingo zaiola.
2017/12/29
Urte amaierako jaian urte berrirako plangintza aurkeztu du Marcos Paz herriko Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzordeak. Ekintzak martxoan hasiko dira eta urtero bezala elkartearen ekitaldi nagusia irail aldera izango da, Gizataldeen Jaialdiaren inguruan. Erronka ederra ere izango dute marcospaztarrek 2018an: Udaletik jasotako ‘komodato’ bati esker erakundearen egoitza hasiko dira eraikitzen.
2017/12/28
Lehenbailehen topatu nahiko lukete eta pilotari lotutako formakuntza emango lieke ume, gazte eta helduei, euskal kirolak irakatsiko lituzke, txapelketak antolatu eta bertan urtero abuztuan antolatzen den Euskal Bestaren antolakuntza jardun beharko luke. Kirol eta euskal animatzaile lana egingo luke. Zenbait gauza hautagaiaren eta kontratatzaileen artean adostu beharko lituzkete, baina erreferentzi moduan apiriletik irailera arituko litzateke, kontratuz, 35 ordu astean, 1,600 bat euroko soldatarekin. Titulua beharko luke edo lortze bidean egon.
2017/12/28
Jose C. Paz-eko Euskal Etxeak 'Euskaldunak y retoños en Toki Eder' (Euskaldunak eta kimuak Toki Eder-en) izenburupeko liburuaren aurkezpenarekin amaitu ditu 2017ko ekitaldiak. Maria del Pilar Uribeondo y Ruiz-en lanak “elkartearen historia jasotzen du, dokumentazio sakona eta argazki esanguratsuak tarteko”. Mikel Ezkerroren hitzaurrearekin, Jose C. Pazeko Udaleko Kultura zuzendari Jose Carlos Narvaezek aurkeztu zuen Uribeondoren bigarren liburu hau.
2017/12/27
Sasoi honetarako beste bi opari proposamen bidali dizkigute --kasu honetan AEBetatik-- bertako Diasporako lagunek. Lehenengoaz hitz egin izan dugu, CDa bat da, 'Amerikanuak', izen bereko taldearen grabaketa. Jean Flesher euskal-amerikarraren eta bere bandako lagunek grabatu dute aurten eta erosgai dago, etekinak NABOren Aita Tillous haur-fondoarentzat. Bigarrena, Nevadako Elkon urtarril-otsailean egingo den Cowboy Poetry jaialdian salduko da eta zapi bat da, lauburuduna, txuribeltzean zein koloretan.
2017/12/27
2017ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrenena gogoratzeko programa berezia antolatu zuen Uruguaiko hiriburuko Euskal Erria Euskal Etxeak. Nevada-Renoko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari Xabier Irujo historialaria gonbidatu nagusi, Gernikako Bonbardaketari buruzko erakusketa aurkeztu zuen Elkarteak Uruguaiko Ordezkarien Ganberan eta omenaldi bat burutu Gernika Plazan. Programaren baitan plaka oroigarri bat desestali zuen euskal kolektibitateak Floridan.
2017/12/26
Abenduaren 31an, datorren igande gauerdian, bukatuko da Eusko Jaurlaritzak Diasporaren Egunari buruz zabaldutako inkesta edo proposamen bilketara iradokizunak aurkezteko epea. Gogora dezagun, lehenengo fase honetan datari buruzko proposamenak eskatu direla, urteko zein datan egin daitekeen, eta data horretan ospatzeko arrazoiak. Emailak datorren igande gauerdiaren aurretik bidali behar zaizkio Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzari, euskaletxeak@euskadi.eus helbidera.
2017/12/26
Berri bikaina dute Chubut probintzia argentinarreko Puerto Madryngo Euskal Etxeko lagunek euskal komunitatearekin konpartitzeko: datorren urteko ekintzak –dantza eta euskara klaseak eta sukaldaritza aktibitateak– lortu berria duten egoitza berrian garatuko dituzte. Lokala hiriaren erdigunean dago eta dagoeneko ‘preestreinatu’ dute etxeko kideek urte amaierako afaria bertan egiten. Inaugurazio formala, ordea, urtarrilaren amaieran gauzatzea espero dute, eskualdeko gainerako euskal etxeetako ordezkariak lagun.
2017/12/23
Urteko sasoi berezi honetan sartu gara. Urtearen bukaera ere gertu dago eta asteburu luze honetan andana izango dira Euskal Herrian eta bere diasporan bildu eta elkarretaratuko diren familia eta lagunak. Munduko euskal etxe gehienetan ere egin dituzte Eguberri/ikasturte amaiera/urte amaiera festak. EuskalKultura.com-etik bat egin nahi dugu egun hauetako elkarretaratze eta bozkario izpiritu horrekin, gure besarkada zintzoena eta agiantza onenak bidaliz gure irakurle, lagun eta ingurukoei oro har. Zorionak!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus