euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko UNAMeko euskara eta katalan irakasleek "Euskal Kataluniar Jardunaldi Ludikoa" antolatu dute etzi

2018/03/19

"Euskal Kataluniar Jardunaldi Ludikoa" kartel edo afixa

"Inguratu zaitez jolasean kultura hauetara!" leloarekin antolatu dute asteazken honetan Mexikoko Unibertsitate Autonomoak (UNAM) eta bere baitango euskara eta katalan irakurlegoek --hurrenez hurren Etxepare Euskal Institutua eta Kataluniako Ramon Llull Institut sustatzaile-- "Euskal Kataluniar Jardunaldi Ludikoa". Proposamen irekia da, publiko orokorrari zabaldua, doanik eta aurre-ezagutzarik eskatzen ez duena. Inguruan bazabiltza, zergatik ez hurbildu. Edo interesa izan dezakeen lagunen bati informazioa pasa?

Gehiago irakurri...


Viedma eta Carmen de Patagonesko EEak euskal standa muntatu du lehen aldiz eskualdeko ‘Burujabetza Jaian’

2018/03/19

Aberri Etxea-k euskal standa muntatu du, lehen aldiz, Patagoniako Burujabetza Jaian

Urteak daramatza Viedma eta Carmen de Patagonesko euskal gizataldeak jaialdi herrikoi honetan parte hartzen, zehatzago esateko bere baitango kabalkada zibiko militarrean. Baina aurten gora jo nahi izan du bere apustuan eta bertako euskal etxeak stand bat muntatu du Festaren gunean, euskaldunei eta  Euskal Herriko kulturari agerikotasun handiagoa emate aldera. Eta baita lortu ere, Aberri Etxeak bere proposamenak ongi sustatu eta zabaldu baititu 2018 ikasturteko ekimenak abiatzeko prest dituen une honetan.

Gehiago irakurri...


EuskarAbentura: Uda honetan 16-17 urte inguruko 120 euskal gaztek Euskal Herria zeharkatuko dute, Diasporakoak ere partaide

2018/03/17

EuskarAbenturak osagai guztiak dauzka esperientzia aparta izateko zazpi probintzietako eta Diasporako 120 gazterentzat. Ibilbidea uztailean egingo da, Donejakue bidea eginez eta aukera emanez 120 gazte euskalduni euren herria ezagutu eta hainbat ekimenetan parte hartzeko, hala nola aisialdi eta kultur bisita, hitzaldi, tailer, kirol ekintzetan... Diasporaren kasuan, gutxienez bi partaide babestuko dituzte, Diasporako gazteek ere urririk parte har dezaten. Interesatuta bazaude, garaiz zaude, eman izena lehenbailehen!

Gehiago irakurri...


Alicia Itcea euskara irakaslea Gral. Rodriguezko Udalak ohoratutakoen artean Emakumearen Nazioarteko Egunean

2018/03/16

Alicia Itcea, Gral. Rodriguezko 2018ko Emakume Nabarmenetako bat

Emakumearen Egunean hiriko emakume nabarienak ohoratu nahi izan zituen General Rodriguezko Udalak. Euskal kolektibitateari dagokionez, Alicia Itceak izan du aurten errekonozimendua jasotzeko ohorea. Aliciak urteak daramatza euskara ikasten, irakasten eta zabaltzen bere herrian. Gogora dezagun, bestalde, Euskal Etxearen datozen ekintzei dagokienez, euskal musika tresnei buruzko hitzaldi bat iragarri duela Eusko Aterpeak biharko eta hurrengo astean, Ostiral Santuan, euren txibi salmenta ezaguna gauzatuko dutela, etekinak EEren ekimenentzat.

Gehiago irakurri...


Madrilgo Hizkuntz Eskola Ofizialak euskara irakasle lanpostu baterako oposizioak plazaratu ditu

2018/03/15

Euskara irakasle lanpostu baterako oposizioa deitzen duen Madrilgo Erkidegoko Buletin Ofiziala

Madrilgo Euskal Etxetik pasatu digute abisua esanez hiriburu horretako Hizkuntz Eskola Ofizialak euskara irakasle lanpostu baterako oposizioak plazaratu dituela. Deialdia Madrilgo Komunitateko Buletin Ofizialak argitaratu du martxoaren 13ko, alegia joan den astearteko, zenbakian, 79. orrialdean, hezkuntza alorreko beste hainbat irakasle deialdirekin batera. Deialdia lizentziatuentzat da, telematikoki aurkez daiteke eta interesatuek 15 eguneko epea daukate Buletin Ofizialean argitaratua izan eta ondoko egunetik kontatzen hasita. 

Gehiago irakurri...


Ekin Kultur Taldeak larunbatean egingo du urteko lehenengo 'Dantza Plazan', Pergaminon, Lagun Onak-ekin batera

2018/03/15

Ekin Kultur Taldea SanNicolaseko Euskal Astean

Buenos Airesko Ekin Kultur Taldeak ez du momentuz egoitza propiorik; hala ere, Aitor Alava zuzendariaren esanetan, “hori ez da oztopoa, areto, etxe edota parke batzuk entseguak egin eta biltzeko toki ederrak izan baitaitezke gogoa dagoenean”. Urteko bere plangintzari hasiera emateko Pergaminon egingo du Elkarteak 2018ko lehenengo 'Dantza Plazan', bertako Lagun Onak Euskal Etxea antolatzaile. Taldearen entseguak, bestalde, apirilean hasiko dira hiriburuko ‘Las Mil y un Artes’ kultur etxean.

Gehiago irakurri...


New Yorkeko Eusko Etxearekin eta Garamendi kongresukidearekin egon da AEBetan bisitan den Legebiltzarreko Mahaia

2018/03/15

Euskal ordezkaritza Jon Garamendi kongresukide kaliforniar demokrataren bulegoan Kapitolioan

Euskal ordezkaritza instituzionala Nazio Batuen egoitzan izan da New Yorken Emakumearen Egoera Juridiko eta Sozialaren 62 Batzordearen irekieran eta aste osoan zehar bisitak eta kontaktuak izan ditu han-hemenka, Ander Caballero Euskadiren Estatu Batuetako ordezkaria lagun. Bertako euskaldunekin ere bildu dira euskal hautetsiak, hala nola New Yorkeko Eusko Etxeko Zuzendaritzarekin eta Washingtonera jauzi laburra emanez, Kapitolioan, John Garamendi kongresukide kaliforniar demokratarekin.

Gehiago irakurri...


"Oroimena eta emozioa, emakumeen istorioak" Konferentzia Boisen, BSUko Eloise Garmendia Bieter Katedra antolatzaile

2018/03/14

"Memory and Emotion, Women's Stories: Constructing Meaning from Memory" Konferentzia bihar hasiko da Boiseko BSUn

Bihartik aurrera eta lau egunez --martxoaren 15etik 18ra-- Idahoko hiriburuko Boise State University (BSU) Estatu Batu barne eta kanpoko hamarnaka irakasle eta ikertzaileren bilgune izango da, BSUko Munduko Hizkuntzen Departamentuak eta Eloise Garmendia Bieter Euskal Ikasketa Katedrak antolatutako "Oroimena eta emozioa, emakumeen istorioak: oroimenetik esangura eraikitzen" izenburua hartu duen 1. Nazioarteko Kultur Ikasketa Konferentzia tarteko.

Gehiago irakurri...


Oxfordeko Unibertsitateko St Antony's Collegen ikertzaile bisitari izateko laguntzak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak

2018/03/14

Oxfordeko Unibertsitatea

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, atzoko saioan onartu zuen 2018-19 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony`s Collegen egonaldia egingo duten ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza deitzen duen agindua. Aurtengoan 50.036 euroko kopurua duen dirulaguntza 2007an Hezkuntza Sailak eta Oxford-eko Unibertsitateak sinaturiko lankidetza hitzarmenaren emaitza da.

Gehiago irakurri...


"Estatu Batuetatik Bilbora etorri naiz ikastera: Nire lehenengo astea etxetik kanpo, Bilbon ikasle"

2018/03/13

Ikasle estatubatuar bat kanpoan ikasten - Hailee Brown-en lehenengo astea Bilbon

Hailee Brown ikasle estatubatuar bat da, Ohioko Mount Union Unibertsitatean. 2018ko udaberri sasoian atzerrira atera nahi izan du ikastera eta Bilbora etortzea erabaki du, Renon egoitza duen University Studies Abroad Consortium (USAC, Kanpoan Unibertsitate Ikasketak egiteko Partzuergoa) medio. USACek 35 urte daramatza ikasle estatubatuarrak Euskal Herrira bidaltzen bertan ikastaldiak egitera. Hauxe da Hailee-k idatzi duena, Bilbon bere lehenengo astea pasa eta gero.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia