euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Apirilaren 21ean hautatuko du FEVAk bere lehendakari berria: aurkeztuko den zerrenda bakarrak Javier Ederra du buru

2018/04/13

Javier Ederra lehendakaria izateko hautagaia eta Hugo Andiazabal lehendakaria

Javier Ederrak FEVAren idazkaritza utziko du Federazioaren lehendakaritza bereganatzeko. Izan ere, zerrenda bakarra aurkeztu da apirilaren 21ean egingo diren hauteskundeetan parte hartzeko eta gauzak pentsatu bezala gertatzen badira bahiatarra izango da erakundeko presidente berria 2018-2020 epean. Ederrarekin batera, Carlos Miguelenak (idazkari) eta Elba Mocoroak (diruzain) osatzen dute FEVArako kargu gorenen zerrenda.

Gehiago irakurri...


Aberri Eguna dela-eta Argentinan zehar egindako ekitaldiek irudi ederrak utzi dizkigute aurten ere

2018/04/12

2018ko Aberri Eguna 75 urte betetzen ari den Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean

Apirilaren 1ean ospatu da aurten Aberri Eguna Euskal Herrian; euskal diasporako herri eta erakunde askotan Bazko Igandean bertan egin ziren ekitaldiak; beste anitzetan, ordea, apirilean zehar egin dira eta egiten ari dira. EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluan, 2018ko Aberri Eguneko argazki galeria, gure erredakziora iristen joan diren argazki eta irudietako batzuekin.

Gehiago irakurri...


Endika Izquierdoren ‘Basajaun’ ikuskizun unipertsonala igande honetan estreinatuko da Buenos Airesen

2018/04/12

'Basajaun' apirilaren 15ean estreinatuko da Buenos Airesen

Antzezlana El Bolson herri argentinarreko Nazioarteko Clown Jaialdian aurkeztu zen otsailean eta datorren igandetik aurrera Buenos Aires hiriburuan ikusi ahal izango da. Endika Izquierdo bilbotarra da eta bakarka taularatzen duen ikukizun honetan euskal jatorriko zerbitzari baten errutina eta euskal mitologiaren pertsonaia elkartzen ditu. ‘Basajaun. Bestia. Bruto’ hiriburu argentinarreko Pan y Arte aretoan eskainiko da, sarrera, borondatea.

Gehiago irakurri...


Epea maiatzaren 5eraino zabalik Euskara eta Euskal Kultura irakasteko Europako zazpi unibertsitatetan

2018/04/11

Etxepare Euskal Institutuaren deialdia EHAA-BOPV buletin ofizialean argitaratua

Europako zazpi unibertsitatetan Euskara eta Euskal Kultura irakasteko sei irakurle berri hautatzeko prozesua abiarazi du Etxepare Institutuak, Parisko Sorbonne Nouvelle Unibertsitatean (Frantzia), Université de Pau et des Pays de l’ Adour (Baiona eta Paue, Frantzia), Brnoko Masaryik (Txekiar Errepublika), Poznaneko Adam Mickiewicz (Polonia), Budapesteko Eötvös Lorand eta Szeged (Hungaria) eta Konstanzeko Unibertsitatean (Alemania). Eskolak 2018-2019 ikasturtean emango dira. Hungariako kasuan, pertsona berak emango ditu klaseak bi unibertsitateetan.

Gehiago irakurri...


"Athletic uko egin ezin duzun grina da: Berpizkundea Madrilgo Euskal Etxean"

2018/04/11

Athletic-en Madrilgo Euskal Etxeko Peñaren webgunea eta Alejandra Herranz blogger kazetari athleticzalea

Izenburu honekin sinatu zuen atzo post edo artikulua ElDesmarque-Bizkaia kirol atarian Alejandra Herranza kazetariak.Testuarekin, Diasporako peña batetik nola bizi den talde zurigorriaren partida bat ezagutzearren egindako proposamen bati erantzuten ari zen blogger athleticzale ezaguna. Hona beraz kronika, Madrilgo Euskal Etxeko Athletic-en Peñatik iritsitako lekukotasuna. Athletic-ek 16 peña ofizial dauzka Madrilgo komunitatean, eta 21 dira, berriz, Euskal Herria eta Espainiatik kanpo dituenak.

Gehiago irakurri...


'Euskal Astea' aste honetan Berlingo Freie Unibertsitatean: euskal kultur ekitaldiak Alemaniako unibertsitateetan

2018/04/10

Berlingo Freie Unibertsitatea, Unibertsitatea askea

Etxepare Euskal Institutuak Berlingo Freie Unibertsitatean bultzatzen duen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak 'Euskal Aste' bat antolatu aste honetan --apirilaren 9tik 13ra-- barne dituela besteak beste hitzaldiak, mintegiak, filmak eta literatur ekitaldiak. Gogora dezagun  Etxepareren Alemaniako sareak lau irakurletza eta katedra bat baitaratzen dituela, hala nola, irakurletzak Konstanz, Lepizig, Berlingo Freie eta Frankfurteko Goethe unibertsitateetan, eta Eduardo Chillida katedra, azken honetan.

Gehiago irakurri...


"Gernikako bonbardaketa" erakusketa munduko Euskal Etxeetara eta Euskadiren Ordezkaritzetara helarazi nahi dute

2018/04/10

Gernikako irudia bonbardaketaren ondotik

Eusko Jaurlaritzak eta Gernikako Bakearen Museoa Fundazioak hitzarmena sinatuko dute “Gernikako bonbardaketa” erakusketa kanpoan zabaltzeko, bereziki Euskal Etxeetan eta Euskadiren Ordezkaritzetan. Ekimenak Euskal Diaspora hartu du gehienbat gogoan eta gauzatu ahal izateko Eusko Jaurlaritzak lankidetza eskatuko die munduko euskal etxeei eta euskal etxeen federazioei.

Gehiago irakurri...


‘Lur noble bateko ahotsa’ du izena Neuquengo Comahueko Euskal Etxeak sortu duen irratsaio berriak

2018/04/10

‘Lur noble bateko ahotsa’ Comahueko Euskal Etxeare irratsaioa

Saioa astean behin emititzen da, Neuquen probintzia argentinarreko Capital izeneko FM irratian. Larunbatero, ordu 2etatik 3retara, euskal kulturarekin eta Euskal Etxearekin lotura duten hainbat gai jorratzen dituzte programaren aurkezleek, tartean, literatura, zinea eta Euskal Herriko ospakizun nagusiak. Beste proiektu batzuk ere joango da abiatzen apiriletik aurrera Comahueko Euskal Etxea, hala nola euskara eta euskal dantza tailerrak, eta euskal literaturari buruzko mintegia.

Gehiago irakurri...


Apirilaren 14an zin egingo du Trujilloko Euskal Etxeko lehenengo Batzordeak, elkartearen ekimenak ofizialki abiatuz

2018/04/09

Euskal etxe berriko lehendakari Leonel Berrocal elkartearen aurrebeko ekitaldi publikoan

Udaletxeko Areto Nagusian larunbatean egingo den ekitaldian, hiri perutar honetan sortu berria den Trujilloko Euskal Etxearen lehenengo Zuzendaritza Batzordeak egingo du zin. Elkarteko lehendakariorde Wilfredo Lizarzaburuk hitzaldia emango du Euskal Etxearen historia, aurrekari eta helburuez eta lehendakari Leonel Berrocal-ek aurkezpen hitzaldi nagusia. Senidetasun bazkariaren ondotik, bildutakoek La Libertad-eko Urratseko Zaldi Hazleen Elkarteko Urratseko Zaldien erakustaldia ikusiko dute.

Gehiago irakurri...


Deia EHko gazteei: Hemen da ‘Anima Zaitez! 2018’, anima zaitez eta etorri Argentinara euskal kultura zabaltzera!

2018/04/09

2017ko 'Anima Zaitez' programako partaideak

Gonbitea Euskal Herriko 18 eta 30 urte arteko gazte euskaldunei dago zuzenduta. Gazteek euren bidaia ordainduko dute Argentinako Villa Maria-raino eta egonaldia, ostatua eta otorduak, bertako euskal etxeak hartuko ditu bere gain. ‘Anima Zaitez!’ Villa Mariako (Cordoba probintzian) Euzko Etxeak antolatzen du eta aurtengo edizioa uztailaren 7tik 22ra izango da. Bi astetan zehar euskal gazteek euskal musika, dantzak, euskara, sukaldaritza eta beste gai batzuei buruzko tailerrak eskainiko dituzte. Izena emateko epea maiatzaren 9an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia