euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Peio Jorajuria, Herria kazetako idazleburua: «Oihartzunen arabera, Herria-k bere tokia badu euskal munduan»

2018/05/01

Peio Jojajuria

Herria astekarian 25 urtez ibili eta gero, erretiroa hartzeko unea iritsi zaio Peio Jorajuriari; Boli Kostan kooperazioan izandako egonaldiak mundua begiratzeko ikuspuntua aldatu zion. Honako elkarrizketa Ipar Euskal Herriko Hitzak plazaratu du kazetari lapurtarrak azken urtea duelarik astekaria koordinatzen, idazleburutza aurten bertan Menane Otxandabaratzen eskuetan uzteko.

Gehiago irakurri...


Estatu Batuek atea ixten die euskal pilotariei, herrialdean sartzeko bisak atzeratuz edo ukatuz

2018/04/30

Egoera gero eta konplikatuagoa ari da gertatzen EHko pilotarientzat AEBetako kantxetan jokatu ahal izateko

Amets amerikarra lausotua da pilotarientzat. Bertara migratu eta herrialdean sartu eta lan egiteko baimenei ezarritako mugak gero eta handiagoak dira eta Trump dagoenetik areagotu egin dira eta asko dira dagoeneko munduan zehar dauzkan kaltetuak, horien artean Euskal Herritik Floridako kantxetara jokatzera datozen pilotariak. Jaialaia AEBetako lurretan erotzen hasi eta gero, panorama gero eta ahulagoa erakusten du, hainbat faktore tarteko.

Gehiago irakurri...


Bonbardaketari buruzko hitzak lagun inauguratu dute Paranako Urrundik-en egoitzan Picassoren Guernica bat

2018/04/30

Paranako Urrundik elkarte eta 'Presencia Vasca' saioaren urteurren bazkaria

Koadroa Paranako euskal elkartearen egoitzako ‘Mikel Ezkerro’ aretoan egongo da aurrerantzean ikusgai, herri bizkaitarrean gertatutako sarraskia inoiz ahaz ez dadin. Gernikako Bonbardaketaren 81. urteurrena zeremonia hunkigarri batean oroitu zuen 18 urte bete berri duen Urrundik Euskal Etxeak.

Gehiago irakurri...


Uruguai eta Argentinako zenbait euskal etxe bisitatu eta Buenos Airesko BACen hartuko du parte Gorka Alvarez Aranburuk

2018/04/27

Gorka Alvarez Aranburu Bordeleko Euskal Etxera eginiko bidaia batean, alboetan David Mugica (Bordele EE) eta Sebastien Daguerre (Paris) dauzkala

Uruguai eta Argentinako zenbait euskal etxe bisitatu eta "Buenos Aires Celebra al País Vasco" (Buenos Airesek EH Ospagai) elkarretaratze handian hartuko du parte Gorka Alvarez Aranburuk gaurtik aurrera eta maiatzaren lehenera arte Hego Ameriketara egingo duen bidaian. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria gaur iritsiko da Montevideora eta  FIVUk antolatutako ekitaldi batean hartuko du parte, ondoko egunetan Euskal Erria, Salto, Haize Hegoa eta Euskaro euskal etxeekin egoteko, Argentinara pasatu aurretik.

Gehiago irakurri...


Aberri Eguneko ekitaldiek segitzen dute Argentinan: asko dira euren deia apirilean zehar egindako euskal etxeak

2018/04/27

200 bat gonbidatu jaso zituen bere gain Gral. Rodriguezko Euskal Etxeak Aberri Eguneko ospakizunean

Aberri Egunaren oihartzuna oraindik ere ari zaigu iristen hainbat euskal etxetatik. Izan ere, data eta deialdi ofiziala apirilaren 1ean izan bazen ere, ohikoa da Argentinako (eta beste herrialde batzuetako) euskal erakundeetan euren ekitaldiak eurentzat hobea den eta bilgarriagoa zaien data batera pasatzea eta Pazko Igandearen ondoko asteburu edo egunetara pasatzea. Hala gertatu da astebururo hilabean zehar. Eta oraindik ere ekitaldi batzuk falta dira. Datorren asteburu honetan bertan, Jose C. Pazen eta Villa Marian egingo dira Aberri Eguneko ekitaldiak.

Gehiago irakurri...


Habanan Joseba Sarrionandiarekin: “Ohera zaitez liburu on batekin…” (aurrez aurreko elkarrizketa)

2018/04/26

Joseba Sarrionandiaren "Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako" liburutik ateratako irudia. Ez da Sarri bere irudien zale

Buenos Airesen EuskalKultura.com-eko erredakzio taldeko kide den Sabrina Otegik aukera izan du Joseba Sarrionandiarekin solasteko Habanan. Poeta, idazle eta entsegugile, azken hamarkadetan Euskal Herriak literatur eta kultur alorrean eman duen egile nagusienetako bat da Sarrionandia. Otegi, Argentinako Diasporan jaiotako euskalduna berau, bere ekarria euskal kulturari hiriburu argentinarretik egiten dion pertsona da, eta solaskide izan du --aldeak alde-- ekarria euskal kulturari Diasporatik baita ere, Kubako hiriburutik, egiten dion Sarrionandia. Euskal Herria eta bere diaspora izan dute hizpide. [Idazle bizkaitarrari eskerrak gurekin solasteagatik, jakin badakigu-eta ez dituela sobera maite elkarrizketak komunikabideekin]

Gehiago irakurri...


Hitzaldi bana emango dute EH Bilduko Jasone Agirrek eta Gure Esku Dago-k ‘Buenos Aires Celebra’ren bezperan

2018/04/25

Maiatzaren 5ean hitzaldi bana eskainiko dute Buenos Airesen Jasone Agirrek (EH Bildu) eta Angel Oiarbidek (Gure Esku Dago)

'Buenos Airesek EH ospagai' (BAC) kale-ospakizuna, maiatzaren 6an, Argentinako eta munduko euskal diasporaren datorren hitzordu handia da, aukera ederra Euskal Herriko eragileak bertaratu eta euskal argentinar diasporakideekin biltzeko. Honela, Iruñea eta Gasteizko gobernuetako ordezkariez gain, iragarria dute euren presentzia argentinar hiriburuan Jasone Agirre EH Bilduko Diasporarako idazkariak, eta Gure Esku Dago ekimeneko partaide eta ordezkari diren Angel Oiarbide eta Iñigo Urrutiak.

Gehiago irakurri...


Euskadik eta Kolonbiak esperientziak partekatuko dituzte bakearen, elkarbizitzaren eta giza eskubideen aldeko hezkuntzaren alorrean

2018/04/24

Kanpo Harremanetarako idazkari Marian Elorza, Urkullu lehendakaria eta Txile, Peru eta Kolonbiarako Euskadiren ordezkari Rafael Kutz

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur astearte goizeko bileran baimendu du hezkuntzaren, elkarbizitzaren eta giza eskubideen arloko esperientziak partekatzea sustatzeko Kolonbiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Asmoen Gutuna. Lehendakariak 2017ko maiatzean Kolonbiara egindako bidaia ofizialaren baitan izandako harremanen eta Kolonbiako Hezkuntza Ministerioaren Gatazka Ondorenerako Hezkuntza Planaren emaitza da ekintza.

Gehiago irakurri...


Bonbardaketaren 81. urteurrena: Buenos Airesko CCK Kultur Guneak jardunaldiak hasiko ditu bihar Agirre Lehendakariari buruz

2018/04/24

'Agirreren bidaia' zine zikloa CCK Kultur Gunean

Buenos Airesko Centro Cultural Kirchner (CCK) kultur guneak --Hego Amerikako handiena eta modernoena, Postetxe Zentraleko eraikin ohian-- Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko helburua izango duen ekitaldia baitaratuko du bihartik hasita apirilaren 25etik 27ra. Ekitaldiak Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbesteratzean sakontzen duen ‘Agirreren Bidaia’ zinea zikloa hartuko du ardatz, zenbait mahai ingururekin, Buenos Airesko euskal etxeetako ordezkariak partaide.

 

Gehiago irakurri...


Zabalik ‘Hator Hona'n izena emateko epea: deia EHko gazteei Argentinara etorri eta partaide izan daitezen

2018/04/23

Badator 2018ko 'Hator Hona'

Gonbitea 18 eta 30 urte arteko Euskal Herriko zazpi lurraldeetako gazteei dago zuzenduta. Necocheako Euzko Etxeak bultzatzen duen truke programa honen aurtengo edizioa uztailaren 13tik abuztuaren 3ra luzatuko da eta interesatuek maiatzaren 18ra arte bidal dezakete eskaera. Gazteek Necochearainoko bidaia ordaindu beharko dute eta Euskal Etxea gazteen alokairu eta otorduez arduratuko da. Haututakoek euskal kulturari lotutako tailerrak emango dituzte hiru astez euskal etxeko eta auzoko jendea partaide.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia