euskal diaspora eta kultura
2018/06/23
Iritsi da New Londonen Basque Fest-en data. Zerua goibel, baina New Londonen larunbat goizeko lehenengo ordua denean ari gara idazten lerrook, eta badirudi oraindik aukera dagoela eguraldiak eguna apur bat errespeta dezan. Euria eginik ere, ekitaldiek aurrera egingo lukete, hiriko plaza nagusian ipinitako oihaldendapeak babestuta. Baina larunbateko gauzez astelehenean informatuko dugu. Gaurkoan, Basque Fest-en bezpera dugu aipagai. Hona ostiralean egindako trikipoteoko bideo eta argazkiak.
2018/06/22
National Geographic aldizkari estatubatuar ospetsuak artikulua argitaratu du gaur ostirala Picassok inspiraziogai hartu zuen Gernikako Bonbardaketari buruz, sarraskiko hainbat argazki eta infografia plazaratuz, Francoren aliatu ziren hegazki nazi eta faxistek 1937ko apirilaren 26an burutu zuten operazioaren xehetasun eta emaitzak aipatuta. Artikulua, National Geographic-en edizio espainiarrari dagokio eta ...2018/06/22
Venezuelako Euskal Etxeen Federazioa antolatzaile, herrialdeko euskal etxeetako kide eta ordezkariak deituak zeuden ekain honetako lehenengo asteburuan elkarrekin bildu eta gai komunak aztertzeko, eta senidetasun egun bat pasatzeko. Caraboboko Eusko Etxea bilera-leku, bildutakoek Eusko Jaurlaritzari aurkezteko plan bat eztabaidatu zuten, "gure herrialdeak bizi duen eta gure bazkideek pairatzen duten osasun eta asistentzia egoera larriaren aurrean", adierazi diote EuskalKultura.com-i euskal venezuelar federazioko iturriek.
2018/06/22
Pariseko Eskual Etxeak (PEE) liburutegi hornitua dauka eta bere ondareko parte dira 1.400 liburu euskaraz, 240 frantsesez, 300 espainolez eta bestelako 310: orotara 2.250 liburu euskaraz, Euskal Herriaz edo euskal gaiez. Anitz jendek ez daki liburu hauek nahi dituenak erabiltzeko gisan daudela eta xede horrekin bildu eta kudeatuak izanagatik, liburutegiak arras bisita gutxi dauzka. Eta domaia da, altxor baliosa ...2018/06/22
2016an sortutako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak mota askotako proposamenak eskaini dizkio bi urte hauetan Neuquen (Neuquen probintzia) eta Cipolletti (Río Negrokoa) hirietako euskal gizataldeari. Apiriletik aurrera, ordea, era formalago batean ari da, erakundeak Lege-Izaera lortu baitu. Estatus berriarekin Euskal Etxeari egin gitzakeen aktibitateen esparrua zabaldu zaio ...2018/06/22
‘Hipólito Yrigoyen. Primer centenario de la soberanía popular’ izenburuko bere liburua aurkeztu zuen ekainaren 15ean Cesar Arrondo irakasle euskal-argentinarrak Azulgo Gure Txokoaren egoitza berrian. Hogeita hamar bat lagun inguratu ziren aurkezpenera, tartean elkarteko Zuzendaritza Batzordeko kideak. Hiriko hedabideak ere bertaratu ziren euskal etxera hitzaldiaren berri eman eta ...2018/06/21
New England Basque Club euskal etxearen apustu handia da eta bolondres talde bat, elkarteko lehendakari Juan Mari Aramendi buru, gogor eta etengabe aritu da lanean azken hilabeteotan bihar arratsaldean modu informalean hasi, eta ofizialki larunbatean egun osoan izango den euskal festa berri hau erabateko arrakasta izan dadin. Ez da jateko, edateko eta musika eta girorik faltako. EHko sagardoa, ardoa, gastronomia, musika, kantu eta dantzak osagai izango dira. Eta kabalkada, herri kirolak...eta gehiago.
2018/06/21
‘Euskarabentura’ 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek Euskal Herrian barrena egingo duten espedizio bat da. Partaideak hautatzeko egindako deialdia diasporan ere egin zuten antolatzaileek eta izena eman zuten lagunen artean Imanol Basterra argentinarra aukeratu zuten Hego Amerikako euskal diasporaren ordezkari. Imanol Basterra Viedma eta Carmen de Patagonesko Euskal Etxeko dantzari eta goi mailako euskara ikaslea da. Zorionak, Ima!
2018/06/21
‘Amalur’ Euskal Jatetxea sukaldaritza proiektu bat baino gehiago izango da: euskal kulturaren adierazpen ugari ‘dastatu’ ahal izango dituzte Buenos Airesko Laurak Baten egoitzara bertaratzen diren bezeroek. Sukaldeko izarrak, ordea, arrainak eta itsaskiak izango dira. “Eta Buenos Airesko patata tortilarik onena ere eskainiko dugu” adierazi dio EuskalKultura.com-i ‘Amalur’ jatetxeko arduraduna den Shanti Aboitizek.
2018/06/21
Buenos Aires probintziako Jose C. Pazeko Euskal Etxeak urteko bere jai nagusia ospatu zuen ekainaren 10ean. Urteurren festan ohiko programa jarraitu zuten antolatzaileek: gonbidatuei ongi etorria emateko ‘Aurreskua’ dantzatu zuten ‘Gure Talde Alaia’ taldeko bi kidek. Eta ondotik ohiko paella erraldoiaz gozatu ahal izan zuten Euskal Etxeko egoitzan bildutako lagunek.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus