euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Viedmako alkateak Imanol Basterra errezibitu du gaztea Euskal Herrira EuskarAbenturan parte hartzera abiatu aurretik

2018/06/27

Harrera ekitaldiko une bat, Imanol eta bere arreba Rocio eskuinean, alkatea erdian (argazkia Instagram Jose Foulkes) Viedmako alkate edo intendente José Foulkes-ek Imanol Basterra errezibitu du aste honetan Udaletxean, gazte viedmatarra Euskal Herrira EuskarAbentura ekimenean parte hartzera abiatu aurretik. Gogoan izan, ehundik gora euskal gaztek hartuko duela parte datorren igandean, uztailaren 1ean, hasita , Euskal Herri osoa hilabetez oinez zeharkatuko duen ibilbide honetan. Tarte horretan, gazteek, herririk herri ...

Gehiago irakurri...


Euskararen aste bat hasiko da uztailaren 1ean Leeuwarden-en 2018 Europako Kultur Hiriburuan, Holandako Frisian

2018/06/27

Xabi Paya eta Joxan Goikoetxea arituko dira Leeuwarden datorren igandetik aurrera euskara eta euskal kulturari eskainitako astean

Holandako Frisian kokaturik dagoen Leeuwarden hirian euskararen inguruko astea egingo da 2018ko Europako kultur hiriburua dela eta antolatu duten jarduera programa zabalaren baitan. Afuk (frisiera eta frisiar kultura sustatzen dituen erakundea), Euskaltzaleen Topagunea eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko elkarlanari esker uztailaren 1etik 8ra euskara izango da protagonista Language Pavilionen (Hizkuntzen Pabilioia). Egitasmoak Europako hizkuntza txikien aniztasuna erakutsi, hizkuntza horien arteko harremanak estutu eta hizkuntza aniztasunaz kontzientzia hartzea ditu helburu.

Gehiago irakurri...


Joko arratsaldepasa batekin egin zuen bat Coronel Pringlesko Eusko Bitzar Euskal Etxeak Argentinako Banderaren Egunarekin

2018/06/27

Eusko Biltzar Euskal Etxeak antolatutako mahai jokoen txapelketaren irabazleak Herrialde identifikatzem duen bandera urdin argi eta zuriaren sortzailea izan zen Manuel Belgranoren heriotzaren eguna gogoratzen du urtero Argentinak ekainaren 20an. Jaia egun publikoa denez, mota askotako ekintzak antolatzen dira auzo, herri eta hirietan herrialdean zehar efemeridea ospatzeko; Buenos Aires probintzia hegoaldeko Eusko Biltzar Euskal Etxearen kasuan, 'Joko arratsaldepasa' ...

Gehiago irakurri...


Concordiako 'Gazte Lurra' dantzariek ezohiko argazki ikusgarri produkzio bateko protagonista (ikus albuma)

2018/06/27

'Gazte Lurra' dantza taldeko nesken argazki produkzioan Concordiako Magdala Arte Tailerreko ikasleek gonbidaturik, sorginen eta sorginkeriaren inguruko argazki produkzio batean hartu dute parte Concordiako Ibaiko Izarra-ko dantza taldeko dantzariek, Entre Rios probintzia argentinarrean. Jardunaldia Liquidambar Parkean egin zen eta ‘Akelarre’ dantzatzeko jantzi ohi dituzten soinekoak jantzi zituzten neskek, emaitzak ikusgarriak eta azpimarragarriak ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzak Jorge Fernandez Quintelaren izendapena onartu du Euskadiren Estatu Batuetarako ordezkari berri

2018/06/26

Urkullu eta emaztea NYen Marian Elorza (Kanpo Harreman idazkaria) eta Ander Caballerorekin (orain arteko ordezkaria AEBetan) (arg. EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak Jorge Fernandez Quintelaren izendapena onartu du gaur goizeko bere bileran Euskadiren Estatu Batuetarako ordezkari berria izateko, oraintsu arte kargu hori bete duen Ander Caballero Bartureni txanda hartzeko, beraz.

Gehiago irakurri...


San Juan suak negu gorrian: Hego Amerikako euskal etxeek harrera egin diote neguko solstizioari

2018/06/26

2018ko San Juan gaua Necochean

Gero eta gehiago dira Hego Amerikako euskal diasporan sanjuanak ospatzen dituzten euskal etxeak. Hotza gorabehera, edo agian hotza dela eta, –gogoratu ekainaren 21ean Ekuadorraren alde honetan hasia dena negua dela–, suak dira ekitaldietako protagonista nagusiak. Gaurko artikuluan, su eta festa horietako batzuen adibide batzuk: Buenos Aires, Bahia Blanca, Chivilcoy, Las Flores, Mar del Plata, Montevideo, Necochea eta Viedma-Patagones hirietan egindako ospakizunen argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Udalak plater oroigarri bat eman dio Guillermo Larregui Euskal Etxeari bere 29. urteurrenean

2018/06/26

Euskal Etxeko lehendakaria den Bernardo Indaburu saria jasotzen Joan den astezkenean izan zen. Jai eguna aprobetxatuz –Banderaren Eguna da Argentinan ekainaren 20a– bere 29. urteurrena ospatu zuen Guillermo Larregui Euskal Etxeak, 160 gonbidatu lagun. Bazkaria animatzeko ardura dantzariena izan zen aurten ere, eta ondo baino hobeto bete zuten eginbeharra. Helduek euren koreografia kutunetako batzuk taularatu zituzten, tartean ‘Sorgin Dantza’. ...

Gehiago irakurri...


Arrakasta ederra izan da New London-eko lehenengo Basque Fest euskal festa

2018/06/25

Musika eta animazioa parte garrantzitsua izan ziren joan den larunbatean New London-eko Euskal Festan Hiri huntan egiten zen lehenengo euskal festa zen, eta ederki pasatua da, joanden larunbatean. Eguna hastean aroa ez zen sobera lagun izan, baina orenek aitzina egin ahala euriaren irriskua urruntzen joan zen eta euskal festa azkartu zen New London-eko erdigunean, Parade Plazan, Baleen monumentua den lekuaren ondoan.

Gehiago irakurri...


Argentinako pilotariak buru, bost domina lortuta 2018ko Hego Amerikako Jokoetan; Txile bigarren lekuan laurekin

2018/06/25

Esku pilota modalitatearen finalean, Boliviako Milton Cayoja Apaza eta Argentinako Nicolas Alberto Comas. Irabazlea boliviarra izan zen (argazkia, Jokoen weborria)

Hego Amerikako Jokoen 2018ko edizioa Bolivian jokatu da, Cochabamba hirian. Lehiaketaren XI. edizio honetan, hamalau herrialdetako ordezkariak aritu dira 35 kirol diziplinatan. Pilotan maila ona erakutsi dute kirolariek, guztiak Argentina, Bolivia, Peru, Txile eta Uruguaiko ordezkari.

Gehiago irakurri...


‘Handia’ren proiekzio arrakastatsua Tres Arroyos-eko Hiru Errekan eta bertako San Fermin jaien iragarpena

2018/06/25

Pelikula ikusi ondoren, askaria partekatu zuten Hiru Erreka-ko lagunek Euskal kultura, historia eta hizkuntza zabaltzeko aukera paregabea ematen du euskal zineak eta ideia hori aplikatuz ‘Handia’ luzemetraia baliatu du Tres Arroyoseko Euskal Etxeak joan den asteazkenean. Hogeita hamar bat lagun bildu ziren Hiru Errekako egoitzan Aitor Arregi eta Jon Garañoren filma ikusi eta anfitrioiek eskaini zuten askariaz gozatzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia