euskal diaspora eta kultura
2018/07/02
“Esne Gozoki”a du izena Euzko Txokoak salgai daukan esne gozoak. Berez, ‘Matxin Burdin’ Liburutegiaren proiektua da eta Etxeko erreferente den Maria Fernanda Astigarragak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, "Carnevali izena duen Magdalena herriko esnegileak markarik gabe egiten du esne gozo hau eta gero, erosten duen erakunde bakoitzak nahi duen izena jartzen dio. Gure ...2018/07/02
Bere lehenengo CDa aurkeztu zuen atzo Montrealgo Club Balattou-n Montrealen Sasi Ardiak taldeak eta aurkezpen horretako bigarren urrats gisa, emanaldia eskainiko du gaur Quebec hirian, le Murhy pub-ean, arratsaldeko lauetatik zazpietara. Hirugarren emanaldi bat bihar asteartea, uztailaren 3an izango da, Tadoussac aterpetxean 21:30etan.2018/06/29
Kongresu argentinarreko 7. Euskal Kultura Jardunaldiak irailaren 3tik 13ra izango dira aurten, Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea (UVBA, Universidad Vasca de Buenos Aires) elkarteak antolaturik. Hamar egunez euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekitaldi egingo dira Kongresuko Liburutegian, besteak beste zine emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak, batzuk aipatzearren.2018/06/29
Bigarren irudi bidezko kronika duzu hau, irakurle, joan den asteburuko larunbatean, ekainaren 23an, New England Basque Club euskal etxeak antolatuta 'Baleen hiria' legez ezagutua den honetan egindako Basque Fest edo Euskal Festari buruzkoa. Beste hainbeste argazki hautatu dizkizugu, bertan jazo zena eta bertan bizi izan zena islatu nahirik, beti ere jakinik gauza batzuek islatzea ez dela gauza erraza, bertan ...2018/06/29
Datozen iruzkin eta argazki sortan, Estatu Batuetan, New England eskualdean, Connecticut estatuko New London hirian ekainaren 23an egindako Basque Fest edo Euskal Festaren kronika grafikoa islatu nahi izan dugu. New England Basque Club euskal etxea antolatzaile izan zuen elkarretaratze honek oihartzun garrantzitsua lortu zuen eta euskal jatorriko publiko amerikarra eta publiko amerikar ez-euskalduna ere ...2018/06/29
Apustu gisa planteatu zioten euren buruari New England Euskal Etxeko kideek New Londonen ekainaren 23an egin duten Basque Fest edo Euskal Jaialdia gauzatzearena, izan ere arrakastaz gauzatzearena, jauzi gisa, geroari sendo begiratzeko. Eta lortu dute. Jauzia eman eta zutik eta orekatu geratu dira. 2018ko Basque Fest hau lehena izan da, eta hiriko alkatearekin tratua egina dute segida emateko. 2019rako badute eskarmentua. Eta 2020an, lehenengoz ostatatuko dute AEB Ekialdean NABOren Biltzar Nagusi bat. Geroari begietara begiratzen diote zalantzarik gabe.
2018/06/29
Ez da lehenengo aldia eta aurten ere Limako Maratoian ikusle edo partaide izan direnek, aukera izan dute ikurrina karrera egiten ikusteko, maratoigileetako batzuek eramana. Korrikalariak Euskal Etxeko euskara irakaslea den Xabi Gil nafarra eta bere bikote Ania Ayuque peruarra izan dira, Euskal Etxeko kideak biak. Lau ordu behar izan zituzten Xabik eta Aniak 42 kilometroak egiteko eta nahiz eta oso gogorra izan oso ...2018/06/28
2016an bururatu zitzaien Azulgo Gure Txokoa-ko euskara ikasleei etxeko patxarana egitea. Eta egin ez ezik, ekoizpen prozesua bideo polit batean filmatu zuten 2016ko Euskararen Nazioarteko Egunean aurkezteko. Ekimena hain arrakastatsua suertatu zenez, errepikatzea erabaki zuten. Baina euskal etxetik azpimarratu digutenez, garrantzitsuena honetan guztian emaitza likidoa baino, prozesu honek euskara taldeari ...2018/06/28
Emakumeen eta nesken eskubideen erabilera osoa eta genero parekotasuna bultzatzen dituen ‘Ekitatea’ ekimena Jose C. Paz hirian dago, Buenos Aires probintzian. Paula Basaldua soziologoa da proiektuaren arduraduna eta berak oso argi azaltzen ditu erakundearen helburuak: nesken eta emakumeen eskubideak babestea, emakumeen eskaera sozialei buruzko ezagutza eta ikerketak sustatzea, eta eremu publikoan ...2018/06/28
Aho bete hortz geratu zen Nafarroako publikoa iazko azaroan, Pilar Lopez Virgili argentinarra entzun zuenean. 16 urteko jotaria Nafarroako Jota Eskolako irakasle eta zuzendaria den Jose Carlos Jimenezen eskutik iritsi zen Rosariotik Iruñera eta bertan eskolako beste ikasleekin batera abestu zuen hainbat agertokitan, bi astetan zehar.PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus