euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Fermin jaiaren astean zapi gorriak non-nahi Euskal Herrian eta euskal diasporan ere bai (I)

2018/07/11

2018ko Sanferminak direla eta Rosarioko Nafar Etxeak eskainitako meza Milaka dira mundu osoan sanfermintzaleak. Baina haietako batzuk bakarrik daukate aukera Iruñera bertaratzeko uztaileko lehenengo astean jaia barrutik bizitzeko. Diasporako kideen artean, beste askok euren herriko euskal edo nafar etxean ospatzen saiatzen dira, zazpi gorria eskuan, bihotza Nafarroara begira.

Gehiago irakurri...


Boisen euskal diseinuko bitxi, apaingarri eta osagaiak egiten dituen Ahizpak enpresa, 'Uztaileko Artista' Elkoko Museoan

2018/07/11

Boisen egoitza duen Ahizpak diseinu & arte enpresa 'Uztaileko Artista' hautatu du Elkoko Northeastern Nevada Museum-ek Bitxiak, apaingarriak eta etxerako edo soinean eramateko diseinuzko objektu eta gutiziak asmatu eta gauzatzen dituzten bi ahizpek sortu zuten Boisen (Idaho) Ahizpak enpresa. Maite Iribarren-Gorrindo and Izar Bicandi Nevadan jaiotako euskal diasporako bi ahizpa dira, Estatu Batuetako Mendabaldeko euskal komunitateen gerizpean haziak eta euren euskaltasun horretatik egiten diote ekarria diseinuaren munduari. Uztail ...

Gehiago irakurri...


2018ko Argentinako Euskal Astea: Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak jaialdiaren logoa ezagutarazi du

2018/07/11

2018ko Mar del Platako Euskal Aste Nazionaleko irudia Argentinako Euskal Aste Nazionaleko irudiak bi ospakizunen esanahia adierazi behar zuten: Euskal Astearen ikur behar zuen izan eta, aldi berean, elkarretaratzearen antolatzaile den Denak Bat Euskal Etxearen 75. urteurrena ere behar zuen islatu. Diseinuak, arauen arabera, euskal kultura eta nortasuna iraunaraztearen baloreak ere jaso behar zituen. Aurkeztutako lanen artean –guztira ...

Gehiago irakurri...


Plaka bat desestali dute duela 80 urte gerrako euskal haurren babesleku izan zen etxe batean Gales-ko Newport-en

2018/07/11

Plaka desestaltze ekitaldia Newport-eko Caerleon-en eta plakaren detailea (argazkiak  South Wales Argus) Newport hiri galestarrak plaka bat desestali zuen joan den astelehenean duela 81 urte bertara gerra bonbardeketen izukeriatik ihesean iritsi ziren euskal haurren oroiz. 56 haur ailegatu ziren orduan Euskal Herritik eta Pendragon House izeneko etxean geratu ziren hasiera batean, izan ere aurrerantzean elkartasun pasadizo haren oroigarri izango den plaka duen etxean, Newport-eko Caerleon auzoan. ...

Gehiago irakurri...


200 unibertsitatetik gora bildu dira Deustuan Goi-Hezkuntzako Erakunde Jesuiten Mundu-Batzarreko partaide

2018/07/10

Hirugarren eguna du gaur Deustuko Unibertsitatean, Goi-Hezkuntzako Erakunde Jesuiten Mundu-Batzarrak. "Transforming Our World Together" (Mundua elkarrekin eraldatuz) 300dik gora errektore eta buruzagi, munduko 200dik gorako unibertsitate, college eta goi-hezkuntzako erakunde jesuitetatik etorriak, Bilbo eta Euskal Herria hautatu dute elkargune. Izan ere, biharko saioa Loiolako Santutegian egingo da eta bertan sinatuko dute International Association of Jesuit Universities (IAJU) erakundearen sorrera ofiziala.

Gehiago irakurri...


Ez ahantzi, abuztuaren 2a da azken eguna euskal etxeek 2018ko deialdirako eskabideak aurkez ditzaten

2018/07/10

Euskal etxe eta federazioentzako dirulaguntza deialdia abian da joan den astetik eta epeak, beraz, aurrera doaz. Gogoratu Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak deitu eta Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak ebazten duen deialdiaren xedea, euskal etxe eta federazioen jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuetan laguntzea dela, eta eskabideak abuztaren 2a aurkez daitezkeela.

Gehiago irakurri...


Txileko Santiagoko Unibertsitate Katolikoak euskara ikastaro bat eskainiko du, hiru hilabetekoa, orori zabalduta

2018/07/10

Ikastaroa zabaltze afixa Txileko Pontificia Universidad Católica-ko Letra Fakultateak euskara klaseei irekiko dizkie ateak aurten lehen aldiz. Kurtsoa irailean hasiko da eta hiru hilabetetan hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek, Europako Hizkuntzen Markoaren A1.1 maila, alegia.

Gehiago irakurri...


"Haztearren, gogoeta" izeneko gazteentzako Tailerrera gonbidatzen du FEVAk, uztailaren 28an Necochean

2018/07/10

FEVAk joan den martxoan Olavarrian antolatutako euskal etxeen topaketa Euskal etxeetako gazte jendeari zuzendutako ekintza Ana Idigorasen ardurapean egingo da eta programa honi jarraituko dio: goizeko 10etan, parte-hartzaileen harrera eta FEVAko agintarien agurra. 10:30etan, tailerraren hasiera; 13etan, bazkaria; 15etatik 18etara, tailerraren jarraipena; 18etatik 18:30etara, atsedenaldia; 18:30etatik 20etara, tailerraren amaiera eta ondorio irakurketa.

Gehiago irakurri...


Diasporako Euskaldunak: Sanfermin giroko artikulua argitaratu dute Nafarroan Esther Ciganda estatubatuarraz, "pilotari eta korrikari"

2018/07/10

"Bere praka motzek soilik salatzen zuten 'giri' gisa. Estatu Batuetara migratutako nafarren alaba, Far Westeko baserritarren azentuaz mintzo du euskara. haurra zela ezagutu zituen Iruñeko Sanferminak,entzierroa korritu zuen eta Euskal Pilota Mundu-Txapelketetan parte hartu zuen". Noticias de Navarra egunkariak Sanfermin giroko artikulua argitaratu du astelehen honetan, Dani Burgui-k sinatua, Esther Ciganda euskal amerikarraz. Washington estatuko Moses Lake herrian jaioa, oso pertsona ezaguna da AEBetako euskal diasporaren munuan.

Gehiago irakurri...


"Migrazioa eta Mugikortasuna kanpoan den euskal komunitatean" aztergai ostegun-ostiral honetan EHUko Uda Ikastaroetan

2018/07/09

Kanpoan den euskal komunitate osora nola hurreratu --komunitate historikora zein egungo diaspora berrira-- eta alor honetan mugitu eta politikak garatzeko osagai, baldintza, jakingarri eta ekarpenak aipatu, landu eta mahaigaineratuko ditu ikastaro honek, Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko lankidetza eragin eta elkarren aurrerabidea bultzatzeko bideak arakatuz, tartean euskal gazte atzerriratuei ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia