euskal diaspora eta kultura
2018/07/26
Euzko Etxeak sortutako ‘Anima Zaitez!’ truke programaren 3. edizioa uztailaren 6tik 22ra luzatu zen, Nerea Aretxabaleta Aramendi bizkaitarra, Beñat Aizpurua Vazquez gipuzkoarra, Oihane Ardanaz Garasa nafarra eta Gorka Etxeandia arabarra partaide. Bi asteetan Villa Marian euskal kultura zabaltzeko mota askotako ekintzak egin zituzten gazteek tartean, euskara, dantza, musika eta kirol tailerrak eta ...2018/07/26
Joan den astean bukatu zen Nevadako Renon NABO Ipar Ameriketako Euskal Elkarteen Federazioko Udaleku, ehun haur eta gaztetxo partaide, eta arrakastaz, bozkarioz eta tristuraz bukatu zen, urtero bezala, beti ere sentimentu kontrajarriak pizten baititu batetik zeure familia bi astetan ikusi gabe egon ondoren berriz ikusi eta gurasoak eta anai-arrebak berriro besarkatzeak, baina aldi berean Udaleku amaitu dela ...2018/07/26
2012tik du Irene Larrazak Etxepare Institutuarekin harreman estua, Institutuko komunikazio arduradun izatetik Kulturaren Sustapen eta Hedapenerako zuzendari izatera pasa zen, eta urtarrilaz geroztik erakundearen buru da. Urte erdi pasatxo egin ditu jada zuzendari karguan. Elkarrizketa honetan bere ibilbideaz eta Institutuaren erronkez jardun dugu.2018/07/26
Irungo familia euskaldun bat euskaran murgildu nahi duen au pair baten bila dabil, 2018-2019 ikasturterako, irailetik uztaileraino. Frantsesduna izan eta euskaraz moldatzea eskatzen da.2018/07/26
Buenos Aires probintziako Brandsen partiduan kokatuta eta Buenos Aires Hiritik 90 kilometrora, Altamirano herrixkak helmuga turistiko bihurtzeko asmoa du. Egiari zor, iragan aberats bat izan ondoren, azkeneko hamarkadetan itzaltzen joana zen herria da, eta orain bere etorkizunari "begietara begiratuta" eustearren hasia da borrokan. Horretarako kanpaina berezi bat abiatu du, lauburu gorri eta berdea ...2018/07/25
Estatu Batuetako Idaho estatuan, eskuz aldatu da Hailey herriko Hailey Hotela, kale nagusian kokatua eta Julio eta Maria (Aspitarte) Astorquiak euskal ostatu izan zedin eraikia 1934an Rialto Hotel izenarekin. Izan ere, adreilu gorrizko eraikina azken izen honekin dago AEBetako Leku Historikoen Erregistro Nazionalean, eta babestutako higiezina da, beraz. Ez da oraindik aditzera eman ...2018/07/25
Handiak, Altzoko Handiaren istorioak, Miamin hasiko du Estatu Batuetako ibilbidea, jatorrizko bertsioan ingelesezko azpidatziekin. 50 zinema jaialditatik igaro eta 28 sari, 10 Goya eta tartean Donostiako Zinemaldiko epaimahaikideen sari berezia ere irabazi eta gero, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma AEBko zinema areto komertzialetara iritsi da abuztuan, hiru bat aste barru, ...2018/07/25
Bertako Euskal Etxearen 75. urtebetetzea ari da ospatzen egun hauetan Mar del Platako euskal gizataldea. Asmo horrekin lagunentzako bazkaria egin zuten joan den igandean, uztailaren 22an, eta gaur, berriz, lau talderen arteko Pilota Txapelketa gauzatuko du.2018/07/25
Gastón Mendiolagoitiak hiru bidaia egin ditu Euskal Herrira eta apurka apurka bere zuhaitz genealogikoa osatzen joan da. Orozkon emozio handiz bisitatu du Mendiolagoititarren oinetxea. Mendiolagoitia argentinarrak 'Familia Liburua' (1787) gorde dute eta baita 'Hidalgia Zedula' ere (1749), euren arbaso Francisco Mendiolagoitiari 'infanzon'tasuna aitortzen diona. Deia egunkariak Susana Martinek sinatzen duen honako erreportajea argitaratu du.
2018/07/24
Deia egin die Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxe eta komunitateei, bakoitzak bere hiri eta herrialdean irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospa dezaten. Aurtengoa izango du lehenengo edizioa joan den abenduan Jaurlaritzako Aholku Batzordeak munduko euskaldunen artean ideia-lehiaketa bat egin ondoren data hau onetsi zuenetik. Ospakizuna sustatzeko, bideo bat plazaratu du exekutiboak zenbait hizkuntzatan, Marian Elorzak eta Gorka Alvarez Aranburuk aurkeztu berria dutenez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus