euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Paul Laxalt hil da 96 urterekin: Nevadako gobernadore, AEBetako senadore eta Alderdi Errepublikarreko presidente izan zen

2018/08/07

Paul Laxalt (arg. Las Vegas Review-Journal) Paul Laxalt atzo hil da Estatu Batuetan 96 urte zituela. Euskal artzain baten seme, mundu politikoan goien heldu den euskal-amerikarra zen, bere ibilbide luzean, besteak beste, Nevadako gobernadore, Estatu Batuetako senadore eta AEBetako Alderdi Errepublikarreko presidente izan baitzen. Ronald Reagan-en lagun mina, bera izan zen Reagan Estatu Batuetako presidentetzara eraman zuen kanpainako buru. Aita ...

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak bere 60. urteurreneko argazki lehiaketan parte hartzera gonbidatzen du

2018/08/07

Argazki lehiaketa bultzatzeko afixa

Hirurogei urte beteko ditu 2019an Brasilgo Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak eta beste ekimen batzuen artean, 60. urteurreneko egutegia kaleratu nahi du. Egutegia osatuko duten hamabi argazkiak aukeratzeko, lehiaketa bat antolatu du. Edonork parte har dezake eta lanak bidaltzeko epea zabalik da dagoeneko eta urriaren 10ean bukatuko da. Zorion aurreatuak Eusko Alkartasunari eta hona lehiaketaren zehaztasun batzuk.

Gehiago irakurri...


Txapela, topikoetatik at: euskaldunekin lotzen da, baina non ta noiz sortu zen misterioa da oraindik

2018/08/06

Artilezkoa, arina eta erosoa. Artzain lanetan aritzeko. Gerran borrokatzeko. Kalean ibiltzeko. Euskal Herrian sustraituta dugu txapela, baina ez da hemen sortua. Zumalakarregi Museoak haritik tira egin du «Txapela… noiztik?» erakusketarekin. Bereziki karlistadek sustraitze horretan izan zuten papera aztertu dute, irudi ederrez. Oihane Larretxea de la Granjak sinatzen du artikulua Gaur8n.

Gehiago irakurri...


Luis Alberto Echegaray-k Euskal Herria bisitatu du bere enpresaren logo ikurrinduna autoaren lau aldeetan

2018/08/06

Echegaraytarrak Euskal Herrian gidatu duten autoaren alboan, enpresaren logo ikurrinduna agerian (arg. EuskalKultura.com) Izan ere, enpresari euskal-argentinar ekimentsu hau zinez harro dago bere nafar aurrekariez eta hori nabarian uzten du, bere izena daraman enpresa argentinarrak ikurrina baitauka bere logoko ardatz gisa eta harro aldarrikatzen du munduan berak ekoizten dituen makinak saltzera ateratzen denean bereak Argentinan euskal sormen eta abileziak batek egindako ekoizpenak direla, han-hemenka ikurrina eta bandera ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires Hiriak Laurak Bat-en hasiko du ostegun honetan gizataldeak gailentzen dituen bisita gidatu sorta

2018/08/06

Laurak Bat Euskal Etxean hasiko dira Bueno Airesko Kultura Ministerioak antolatu dituen gizatalde elkarteekiko bisita gidatuak (argazkia EuskalKultura.com) Buenos Aires Hiriko Kultura Ministerioak ibilbide sorta bat antolatu du bere baitan bizi diren gizataldeak protagonista izango dituena. Ibilbide gidatuok datorren ostegun honetan, abuztuaren 9an, hasiko dira, goizeko 11etan, Laurak Bat Euskal Etxera egingo duten bisitarekin. Ondoren etorriko dira beste zenbait elkartetara egingo diren ibilaldiak, hala nola, Casal de Catalunya, Centro Asturiano, Iparraldeko ...

Gehiago irakurri...


Uxue Alberdi, bertsolari eta idazlea: "Euskaraz eta emakume euskaldun baten ikuspegitik idazten dut"

2018/08/06

Uxue Alberdi Estibaritz bertsolari, idazle eta kazetari elgoibartarra Uxue Alberdi Estibaritz elgoibartarra da, 1984an jaioa. Kazetaritzan graduatua, idazle eta bertsolaria da: Kurdistanen izan zen orain urte batzuk eta bertako bertsolariekin, 'denhbej' izeneko inprobisatzaile kurduekin aritu zen funtzio eta festa erraldoi batean, milioi bat jende partaide, kontatzen dute AbfNews nazioarteko berri agentzia kurdukoek. Agentzi honexek elkarrizketa argitaratu du ...

Gehiago irakurri...


Bruselako Euskal Etxeak argazki lehiaketa antolatu du: lan irabazleak Pelgrims Etxean erakutsiko dira

2018/08/03

Lan irabazleen erakusketa Bruselako Pelgrims Etxean (irudian) egingo da abenduan Bruselako Euskal Etxeak (BEE) argazki lehiaketa bat antolatu du guztiei zabalik, zale zein profesional, sarien artean Hondarribiko Parador hotelean gau bat dagoela eta bost irabazleen lanak Bruselako Pilgrims Etxean abenduan egingo den erakusketa batean ikusgai ipiniko direla. Izan ere, abenduan Euskal Aste bat antolatuko du BEEk eta haren parte zabalduko du erakusketa hau. Lehiaketa Euskal Etxeak ...

Gehiago irakurri...


Ingelesez argitaratu dira Karmele Jaio eta Miren Agur Meaberen liburu bana: Her Mother's Hands eta A Glass Eye

2018/08/03

Orain ingelesez argitara emandako bi izenburuak: Karmele Jaioren Her Mother's Hands eta Miren Agur Meaberen A Glass Eye Joan den astean bertan jarri dira salgai Erresuma Batuan Karmele Jaioren Amaren eskuak (Her Mother’s Hands ingelesez) eta Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat (A Glass Eye ingelesez) eleberriak. Parthian argitaletxe independentearen eskutik plazaratu dira lanok. Galesen egoitza duen argitaletxe honek Galeseko eta Europako ahots berriei arreta berezia jartzen die.

Gehiago irakurri...


Flor Torrente aktore argentinarra ‘durangar-argentinar’ baten azalean jarri da Igor Legarretaren “Cuando dejes de quererme” filmean

2018/08/03

Flor Torrente eta Eduardo Blanco "Cuando dejes de quererme" pelikulan Argentina eta Euskal Herriaren arteko hainbat lotura agertzen dira Igor Legarretaren lehenengo lana den ‘Cuando dejes de quereme’ filman, Legarretaren luzemetraiak Laura izeneko pertsonaia baten istorioa kontatzen du: aitak abandonatu duelakoan, Euskal Herritik Argentinara joana da Laura umetan, eta Buenos Airesen bizi da, aitaordearekin.

Gehiago irakurri...


Jean Louis Bergara eta bere musikariek Saint Pierre eta Miquelon eta Ternuako bazterrak alaituko dituzte abuztu honetan

2018/08/02

Ezker-eskuin: Beñat Chaubadindeguy, Jean Louis Bergara eta Battite Garat Saint Pierre eta Miquelonen eta Ternuako Placentian izango dira abuztu honetan Uda bizian --eta beroan-- gaude Euskal Herrian eta, hemengo herrietan ezezik, Diasporakoetan ere gori-gori dira euskal festak. Saint Pierre eta Miquelonen, gutxi falta da urtero abuztu erdialdean egiten dituzten Euskal Bestetarako. Aurten abuztuaren 13tik 19ra izango dira eta bertan euskal erritmo eta aireak ezartzera berehala abiatuko dira Euskal Herritik Jean-Louis Bergara soinujotzailea eta bere lagun ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia