euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires-Bilbo: Hasiberrientzako Tango ikastaro berri bat eskainiko du Marina Alcalde bilbotarrak Bilbon, urrian hasita

2018/08/14

Marina Alcalde eta Diego Quispe (argazkia Federico Paleo) Buenos Airesen dabil egun hauetan Marina Alcalde bilbotarra, TangoBA izeneko jaialdian parte hartzen. Eta hemendik ere luzatzen die tangoa gustatu bai baina orain arte dantzatzera ausartu ez direnei, Bilbon bertan hasiberrientzat antolatzen dituen tango ikastaroetan parte hartzeko gonbitea. Izan ere, berak ibilbide hori jarraitu zuen eta "Bilbo berean" jaioa izanik tangoa izan ...

Gehiago irakurri...


Bi urte baino ez dira falta EHaren eta Diasporaren bilgarri den Iparragirreren bigarren mendeurrenerako

2018/08/13

"Eman ta zabal zazu munduan frutua", Iparragirrek idatzitako hitzak euskaldun ororen biltzaile izan dira ereserkia 1853an Madrilen estreinatu zenetik Atzo igandea 198 urte bete ziren Euskal Herriari eta bere Diasporari hobekien kantatu zion euskalduna jaio zela. Jose Maria Iparragirre Balerdi 1820ko abuztuaren 12an jaio zen Gipuzkoako Urretxun, eta bertako kanposantuan dago ehortzia, zazpi oinarri dituen trihuarri baten tankera duen hilarrian. 2020an, beraz, Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena beteko da. Eta aukera ezin hobea izan daiteke Euskal ...

Gehiago irakurri...


‘Liberoamerica’ argitaletxe gazteak laguntza eskatzen du euskarazko olerkiak ere dakartzan liburu bat argitaratzeko

2018/08/13

Liberoamerica argitaletxearen proiektu berria Cecilia Resiale eta Lucia Bima argentinarrek eta Dario Zalgade kanariarrak sortu zuten iaz ‘Liberoamérica’ izeneko argitaletxe “horizontal eta autogestionatuta”. Ekimenaren lehenengo argitalpena Argentinan eta Uruguain argitaratu da eta ‘80 poetas contemporáneas’ izenpean laurogei bat poesia feminista bildu ditu. Liburuak oso harrera ona izan du ...

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek Diasporaren Eguna ospatuko du, irailaren 8an, Donostiako Unanue Hotelean egingo duen ekitaldi batekin

2018/08/10

Diasporaren Eguneko lehenengo elkarretaratze hau Donostiako Unanue hotelean izango da, 'Diasporaren hotel'ean Aukera guztiak onak dira gure diasporaren aldarrikapena egiteko --are gehiago besta giroan egiten badira-- eta EuskalKultura.com-ek ere bat egingo du mundu osoan irailaren 8an ospatzeko asmo dagoen Diasporaren Egunarekin. Horretarako, dei bat zabalduko du datozen egunetan, besta elkarretaratze baterako Donostiako Unanue Diasporaren Hotelean. Bertara gonbidatzen ditu Diasporako kideak edo munduko euskaldunengandik ...

Gehiago irakurri...


Zozketa berria: EuskalKultura.com-ek proiektagailu bat zozketatuko du behar duten munduko euskal etxeen artean

2018/08/09

EuskalKultura.com-ek, behar duten euskal etxeen artean zozketatuko duen proiektagailua

EuskalKultura.com-ek aukera izan du kalitate oneko bideo eta irudi proiektagailu bat eskuratzeko eta zozketan ipiniko du munduko euskal etxeen artean. Operazioak bi fase izango ditu: lehenengoan, proiektagailu beharrean dauden euskal etxeek euren hautagaitzak bidaliko dizkigute. Bigarrenean, irakurleek, hautagai izan nahi izan duten euskal etxeetako bati botoa emango diote, email bakoitza, zenbaki bat. Ondoko zozketan euren emaila ateraten bada, euren izenean emango zaio proiektagailua euskal etxeari.

Gehiago irakurri...


Astelehenean hasiko dira St Pierre eta Miquelongo euskal festak: abuztuaren 13tik 19ra St Pierreko frontoian

2018/08/09

Sat Pierre eta Miquelongo euskal festako aurreko edizio bateko irudia (arg. Patrick Boez) Datorren astelehenean hasiko dira Ipar Ameriketan, St Pierre eta Miquelongo urteroko euskal festak. Aurten abuztuaren 13tik 19ra luzatuko den ohiko euskal elkarretaraze hau astebetez luzatuko da, astelehenetik igandera eta EuskalKultura.com-ek aurreratu bezala, bertan dira dagoeneko, Euskal Herritik etorriak, 'Hiruak' taldea osatzen duten Jean-Louis Bergara, Battite Garat eta Beñat ...

Gehiago irakurri...


Diasporaren Eguna dela eta, literatur-argazki lehiaketa jarri du martxan Viedma eta Patagonesko Euskal Etxeak

2018/08/09

‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu historia’ lehiaketa

‘Immigrante euskaldunak-Kontadazu historia’ izeneko lehiaketa konbinatua –argazkiak eta idazlanak eskatzen direlako– antolatu du Viedma eta Patagones eskualdeko Aberri Etxeak irailaren 8an ospatuko den Diasporaren Egunarekin bat egiteko. Materiala bidaltzeko epea abuztuaren 31ean bukatuko da eta epaimahaiak bi irabazle eta hiru aipamen berezi hautatuko ditu.

Gehiago irakurri...


Abuztu honetan 'Diasporaren Hotela' zabalduko dute Donostian, historia, natura eta diaspora ezaugarri

2018/08/08

Unanue Hotelak munduko euskal etxe eta komunitateak izango ditu ardatz: bere hormek Diasporako euskaldunen historia kontatuko dute hainbat argazki, apaingarri eta objektu tarteko. Azken ikutuak amaitutakoan barne eta kanpoko irudiak ekarriko ditugu hona Abuztu honetan zabaltzekoa da Donostian Heredad de Unanue Hotela. Donostiako Añorga auzoko baserri eremu batean dago, berdez, baratzez eta muinoz inguratuta, Unanue-Zar baserri historikoaren eraikinean. Bere 11 gelek keinu argi bat egingo diote Euskal Diasporari eta hoteleko apaindura eta dekorazio elementuetako asko munduko euskal etxe eta komunitateei buruzkoak izango dira. Lan horretan kolaboratzaile ...

Gehiago irakurri...


Venezuelan, Caraboboko Eusko Etxeak webgunea estreinatu du, "elkargune eta biltoki berri izan dadin"

2018/08/08

Caraboboko Eusko Etxe venezuelarraren webgune berrituaren azala Caraboboko Eusko Etxeak webgune berria egin eta estreinatu du. Hauxe adierazi dute azalpen eta helburu gisa: "Venezuela oso une latza ari da pasatzen, eta horrek gutariko asko herrialdean ez egotea eragin du. Bestalde, hemen segitzen dugunoi, segurtasun gabeziak eta inflazio maila altuak irteerak murrizten dizkigu. Ondorioz Eusko Etxean antolatzen ditugun ekitaldiek oso partaidetza eskasa lortzen dute. Eta ...

Gehiago irakurri...


Larunbatean hasiko da Uruguaiko Floridan bertako I Euskal Astea; abuztuaren 31era arte luzatuko den egitaraua izango du

2018/08/08

Floridako Vasconia taldeko lagunak Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururen bisita jaso dute aurten

Bertako Vasconia Taldeak antolaturik, Floridako I. Euskal Asteak hiru proposamen nagusi izango ditu: abuztuaren 11an, larunbata, pilota erakustaldia eskainiko da herriko Centro Democratico klubean. Igandean, eguerditik aurrera, Gastronomia Azoka muntatuko dute Vasconia Taldeko lagunek Esnegileen Elkartean. Abuztuaren 16an, azkenik, Euskal Baserrien Argazki Erakusketa inauguratuko dute herriko Kultur Gunean. Erakusketa hilabetearen azken egunera arte egongo da bisitagai.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia