euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Isabel Elizalde, Eva García eta Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko ordezkari San Frantziskoko klimaren gailurrean

2018/09/13

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari atzo San Frantziskoko gailurrean Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde, bere saileko Igurumen eta Lurralde Antolaketa zuzendari Eva Garcia eta Nafarroako Bruselako ordezkari Mikel Irujo Kalifornian dira aste honetan, klimari buruzko mundu gailurrean partaide. Asteazkenetik hasita, mundu osoko hainbat gobernadore, alkate, enpresari, elkarte, erakunde eta zientzilarirekin batera ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna (III): Jaurlaritzaren deiak arrakasta nabaria izan du Europako eta Amerikako euskal etxeetan

2018/09/12

Diasporaren Egunean, Buenos Aires hiriburuan Laurak Batek antolatutako ekitaldia Berezkoa daukate euskaldunek euren txokotik ateratzeko eta mundua esploratu eta ezagutzeko joera eta jakinmina. Bidaiari eta esploratzaile izatea betidaniko ezaugarri izan dute euskaldunek. Mundura jalgi eta, denborarekin, batzuk bertan geratu, eta eurak eta euren ondorengoek egun Euskal Diaspora bezala ezagutzen duguna osatu dute, zenbaitek Zortzigarren Probintzia deitzen duten Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna (II): Giro diasporazale alai eta sendikoia Unanue baserri/hoteleko elkarretaratze donostiarrean

2018/09/11

Donostiako Unanue baserriko elkarretaratzean bildutakoen talde-argazkia (arg. EuskalKultura.com) Donostian, berriz, eguerditik aurrerakoa zen EuskalKultura.com-ek Heredad de Unanue Hotelean ezarritako hitzordua. Konplikazio berezirik gabeko elkarretaratze ludiko xinple bat antolatu nahi izan zuten, gure diaspora gogoan eta bihotzean daukaten pertsonen arteko hitzordu bat, familia eta haur batzuk ere partaide, partaideetako askok elkar ezagutzen ez zutelarik hitzorduaren aurretik. Helburua alkartasun giroko ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna (I): Lehendakariak Euskadiren izaera migratzailea gogoratu eta Diasporaren ekarria goraipatu zuen

2018/09/11

Iñigo Urkullu lehendakaria Euskal Diasporaren Eguneko Gasteizko ekitaldi instituzionalean (arg. Irekia)

Gaurtik aurrera, Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi eta albisteak ekarriko ditugu aste honetan zehar, proposamen berri honek lortu duen oihartzun ederra ahalik eta hobekien islatzeko. Euskal Herritik hasteko, Gasteizko ekitaldiko eta Donostiako Heredad de Unanue hoteleko irudiak dakartzagu gaurkoan, bi artikulutan. Lehenengo edizio honek bidea markatuko du eta lortu dituen emaitzak ez dira batere hastapen txarra izan, oinarri honekin Diasporari merezi duen isla eta proiekzioa emateko Euskal Herriko euskaldunen artean eta munduan.

Gehiago irakurri...


Irailaren 12ra arte luzatu dugu euskal etxeek proiektagailuaren zozketan parte hartzeko epea: asteazkena azken eguna

2018/09/10

EuskalKultura.com-ek, gehien behar duten euskal etxeen artean zozketatuko duen proiektagailua.

Arauak aipatzen zituen artikuluetako batean egon zitekeen balizko ulertze-zalantza bat uxatzeko, EuskalKultura.com-ek datorren asteazkenera arte luzatu du indarrean daukan proiektagailuaren zozketan parte hartzeko epea. Gogoratu zozketak bi fase dauzkala eta lehenengoan --azken epe luzaezina asteazkena--, euskal etxe interesatuek euren izena behar dutela eman, gero bigarrenean hautatuak gertatu eta proiektagailua lortu ahal izateko. Oraindik garaiz zaude, beraz, zure elkartearen izena emateko.

Gehiago irakurri...


Concordiako Euskal Gizataldearen ordezkaria, Ana Laura Bidegain, Immigranteen Erregina Probintziala hautetsia

2018/09/10

Euskal ordezkaria Concordiako Erregin hautetsia, Ana Laura Bidegain (arg. Walter Sanchez) 2018ko Immigranteen Erregina hautatzeko ekitaldia egin zen joan den larunbatean Entre Rios probintziako Concordia hirian, bertako Gizataldeen XXV. Azokaren programaren baitan. Euskal komunitatekoek Euskal Diasporaren Eguna ospatu zuten egun osoan Azokaren barruan ipinitako standean eta eguna bukatzeko berri pozgarria bildu zuten, euren ordezkaria, Ana Laura Bidegain, koroatu baitzuten Immigrateen Erregina ...

Gehiago irakurri...


Zorionak, munduko euskaldunok!

2018/09/08

Euskal Diasporaren Eguna da gaur. Lehenengoz ospatuko da, hemendik aurrera urtero irailaren 8arekin bat Euskal Herrian eta mundu osoan ospatzeko bokazioz. Euskal etxeek aspaldi eskatzen zuten, eta oraingo Kanpoan diren Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak eman du pausoa. Gaur Gasteizko Lehendakaritzan egingo den ekitaldi ofizialean, Urkullu lehendariak Diasporako euskaldunek historian zehar euskaldunoi, euskal ...

Gehiago irakurri...


Mundu osoan hamaika euskal etxe batuko zaizkio larunbat honetan, lehenengo aldiz antolatu den Euskal Diasporaren Egunari

2018/09/07

Mundu osoko euskal etxe eta komunitateek erantzun zinez engaiatua eman diote Eusko Jaurlaritzak irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospatzeko proposamenari. Data, larunbat honetan ospatuko da lehenengo aldiz, gerora urteroko hitzordu legez ospatzeko asmotan. Berez, Juan Sebastian Elcano getariarra, munduari lehengo bira eman ondoren itzuli zeneko egunari dagokio data, eta Urkullu lehendakaria buru duen Euskal Gizataldeetako Aholku Batzordeak hartu zuen joan den abenduan, munduko euskal etxeek bertan dauzkaten hiru kideen aldeko botoez.

Gehiago irakurri...


Prest dago euskal anarkistei eta Espainiako Gerra Zibilari buruzko "La gesta traicionada” liburuaren edizio latinoamerikarra

2018/09/07

Liburuaren azala Alfredo Velasco Nuñezen "La gesta traicionada. Los anarquistas vascos y la guerra civil en Euskal Herria" liburuak Euskal Herriko anarkistek Espainiako Gerra Zibilean izan zuten paperean sakontzen du. Euskal Herriko DDT Argitaletxeak argitaratu zuen testuaren lehenengo edizioa eta orain Culmine Argitaletxe argentinarraren eskutik Hego Amerikako irakurleengana iritsiko da. Egilea, Alfredo ...

Gehiago irakurri...


Juan Pedro Arin San Martin da FIVUko lehendakari berria, txanda Enrique Poittevin Gilmet-i hartuta

2018/09/06

FIVUko lehendakari berri Juan Pedro Arin artxiboko irudi batean (arg. EuskalKultura.com) Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioak (FIVU) bere azken Ohiko Biltzar Nagusiaren berri helarazi digu. Abuztuaren 15ean burututako bileran federazioko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin ziren eta Enrique Poittevinek Juan Pedro Arini pasatu zion lehendakaritzaren lekukoa.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia