euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com Euskalonski-ko Pello Reparaz-ekin solastu da; ETB1eko saioa New Yorketik aireratuko da gaur

2018/09/24

Pello Reparaz eta Kirmen Uribe idazle bizkaitarra Manhattan-en (argazkia EiTB) Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen eskutik munduko hainbat hiri ezagutzeko helburua du joan den irailaren 3an ETB1ek estreinatu zuen ‘Euskalonski’ saioak. Vendetta taldeko abeslaria den Pello Reparaz aurkezle, tokian tokiko euskaldunek –euskara ama hizkuntza dutenek eta baita heldutan ikasi duten bertakoek ere– euren hirietako leku adierazgarrienak erakutsiko dituzte eta ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna (eta VI): euskal etxe batzuk joan den asteburura arte luzatu dituzte ekitaldiak

2018/09/24

Euskal Diasporaren Eguna Chascomusen Azken ospakizunetako bat joan den larunbatean egin zuten Buenos Aires probintziako Chascomus hirian. Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak dantza erakustaldi bat antolatu zuen Brazzola Udal Antzokian eta dantzaldiaren ostean afaria Club de Bochas elkartean. Gogoratu berez Euskal Diasporaren Egunak (EDE) Irailaren 8a duela data ofiziala eta egun horretan eta hurrengoetan ospatutako jaien ...

Gehiago irakurri...


Ostirala azken epea EuskalKultura.com-en proiektagailuaren zozketan zure euskal etxearen alde bozkatzeko

2018/09/24

Zozketagai den proiektagailua. Oraindik bozkatu ez baduzu, bidali email bat eta lortu tresna baliagarri hau gustukoen duzun euskal etxearentzat Datorren ostirala, irailaren 28a, da azken eguna EuskalKultura.com-ek antolatutako zozketan parte hartu eta gustukoen duzun euskal etxeari proiektagailu bat zure izenean oparitzeko. Gogoratu parte hartzeko email bat behar duzula bidali info@euskalkultura.com helbidera, zozketako fase honetara pasatu diren euskal etxeen artean gustukoen duzunaren izena emanez. Zortea baduzu, hain baligarria izan daitekeen ...

Gehiago irakurri...


Lanus-ko Euskal Herria Institutuak datorren astean abiatuko ditu bere euskal ekintzak euskal dantza tailer bat emanez

2018/09/21

Escuola Euskal Herria Institutuko ikasgela berrien inaugurazioa Hilabete batzuk daramatza lanean, gazteei lanerako formakuntza ikastaroak ematen, baina euskal kulturari dagokionez, datorren astean, irailaren 29an abiatuko ditu euskal kulturarekin lotura duten aktibitateak Buenos Aires Handiko Lanuseko ‘Instituto Escuola Euskal Herria’ izeneko euskal etxe edo erakundeak. Euskal dantza tailer batekin estreinatuko eta lehenengo elkarretaratze hau Valeria Vallejoren ...

Gehiago irakurri...


"Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” Bruselan ikusgai irailaren 27ra arte

2018/09/20

Navarrorum erakusketa Iruñean estreinatu zenean "Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” izeneko erakusketa Bruselako Eskualdeetako Komitera ekarri du Nafarroako Gobernuak, Hizkuntzen Europako Eguna testuinguru. Erakusketa dokumental honek euskal hizkuntzak Antzinako Erromatik XIX. mendera arte izan duen agerpena jasotzen du eta irailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da hiriburu europarrean.

Gehiago irakurri...


Datorren astea azken epea Euskal Herriari buruzko argazkiak aurkezteko Bruselako Euskal Etxeak deitutako Lehiaketan

2018/09/20

Bi aste eskas geratzen dira Euskal Herriari buruzko argazki lehiaketan izena emateko, Bruselako Euskal Etxea antolatzaile eta Saint-Gillesko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren Bruselako Ordezkaritza lankide izan dituen ekimenean. Parte hartzeko asmoa baduzu, garaiz zaude, baina oroitu irailaren 30a dela lanak aurkezteko azken epea. Irabazleak bi pertsonarentzako gau bat jasoko du Hondarribiko Parador hotelean ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Aldaxka Kultur Biltzarra ‘Culturafest’ jaialdian partaide, euskal kulturaren ordezkari eta hedatzaile

2018/09/20

2018ko Culturafest Uruguaiko Universidad de la Reoublican Ekitaldia Uruguaiko Errepublikako Unibertsitateko Humanitate Fakultatean izan zen, bertako Atzerriko Hizkuntzen Zentroa antolatzaile. Bateko eta besteko hizkuntza eta kultura elkarri hurbiltzea helburu duen hotzordu honek kultura multzo bateko ordezkariak bildu zituen, tartean Montevideon euskara eta euskal kultura zabaltzen dituen elkarteetako bat den Aldaxka Kultur Biltzarra.

Gehiago irakurri...


Ikasturte hasiera: Mallorcako Artea Euskal Etxeak "Euskal Herria zeure eskura" jartzen du, eskola proposamen ugariaz

2018/09/19

Eskaintza eta proposamen polita egiten die Mallorcako Artea Euskal Etxeak bertako herritar euskaldun eta ez-euskaldunei Ikasturte berriari hasiera ematekotan da Mallorcako Artea Euskal Etxea eta bertako herritarrak, euskaldun ala ez, hurbildu eta eskaintzen dituen aukera ugarietan parte hartzera gonbidatuz egin du. "Euskal Herria al teu abast" (Euskal Herria zeure eskueran) esaldipean, besteak beste eskaintzen ditu euskara eskolak (zenbait maila, aurrez-aurrekoak zein remotoan), txalaparta eskolak (hasiberri eta ...

Gehiago irakurri...


Tolosako babarrunek lehenengo saria irabazi zuten ‘Los Sabores de Berisso’ gizatalde sukaldaritza txapelketan

2018/09/19

Euzko Etxeako lagunak Berriso Immigrantearen jaian Sukaldaritza txapelketa Buenos Aires probintziako Berisso herriaren Immigrantearen Festaren 41. edizioaren baitan egin zen, Renacimiento elkarte ukraniarra antolatzaile eta hamabi kolektibitate partaide. Euskal Herriko ordezkarien kasuan, Andoni eta Cesar Etcheverry, La Platako Euzko Etxeko sukaldari direnak, lehiatu ziren eta prestatu zuten menua, "Tolosako babarrunak - Alubias de ...

Gehiago irakurri...


Euskal Diasporaren Eguna (V): Munduko euskal etxeek euren onena erakutsi zieten euskal herritarrei

2018/09/18

Mexiko Hiriburuko Euskal Etxean ere ospatu zuten Euskal Diasporaren Eguna Lan handia eta garrantzitsua egiten dute Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal jatorrizko lagunek urtean zehar. Lan hori isilpean egiten da normalean eta kasu askotan itzalpean ere geratzen da edo inguru mugatu batean baino ez da ezagutzen. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak proposatutako ‘Irailaren 8a’ oso egun aproposa bihurtu zen lan horri bisibilitatea emateko. Izan ere, luzea baino luzeagoa da ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia