euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken orduak EuskalKultura.com-en proiektagailuaren zozketan zure euskal etxearen alde bozkatzeko

2018/09/28

Proiektagailu hau euren izena aurkeztu duten euskal etxeen artean zozketatu eta emaitzak datorren astelehenean emango ditugu argitara Gaur ostirala da azken eguna EuskalKultura.com-ek antolatutako zozketan parte hartu eta gustukoen duzun euskal etxeari proiektagailu bat zure izenean oparitu ahal izateko. Gogoratu parte hartzeko email bat behar duzula bidali info@euskalkultura.com helbidera, zozketako fase honetara pasatu diren euskal etxeen artean gustukoen duzunaren izena hatatuz. Zortea baduzu, hain baligarria izan daitekeen proiektagailua ...

Gehiago irakurri...


Euskal dantzak eta zuzeneko musika Haize Hegoa Euskal Etxearen eskutik Montevideoko Gizataldeen Azokan

2018/09/27

Haize Hegoa-ko kideak Montevideoko Gizataldeen Jaialdian Udaberria iristearekin batera –Hego Hemisferioan– aire zabaleko ekintzak antolatzeko denboraldia hasten da eta herri eta hiri askotan Gizataldeen Jaialdiak egiten dira. Irailaren 22an, Uruguaiko hiriburuko kolektibitateen eguna ospatu zen eta 25 gora elkarte bildu ziren hiriko Batlle Parkera. Euskal gizataldearen izenean, Montevideoko Haize Hegoak aurkeztu zuen standa Kultur eta ...

Gehiago irakurri...


'Euskal dantza: tradiziotik sorkuntzara': EHUk dantza tradizionaleko bere lehenengo titulua emango du

2018/09/27

EHUko ikastaro berria eskaintza egokia izan daiteke Diasporako hainbat dantza-zuzendari eta dantzarientzat Irakasleen artean dantza maisu, ikerlari eta koreografo trebatu eta ezagunak egongo dira, hala nola Jon Maya, Juan Antonio Urbeltz, Iñaki Irigoyen, Oier Araolaza, Iñaki Goirizelaia, Sabin Bikandi, Patxi Laborda, Claude Iruretagoyena eta Jon Gaminde, besteak beste. Prestakuntza edukiek euskal dantzen ibilbide teorikoa jasotzen dute, jatorrizko bertsiotik, tradizionaletik, egungo abangoardiako ...

Gehiago irakurri...


Adela Soto eta Cristina Juanena uruguaitarrek euren liburu ‘Reminiscencias Vascas’ aurkeztuko dute bihar Buenos Airesen

2018/09/27

‘Reminiscencias Vascas’ liburua Bost urtez jasotako hainbat testigantza bildu dituzte Maria Cristina Juanena Berazak eta Adela Soto Zudaire de Beriauk ‘Reminiscencias Vascas’ izenburutu duten liburuan. Lana joan den maiatzean argitaratu zuen Saltoko Euskaldunen Taldea Euskal Etxeak, helburu argi batekin: “XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran Uruguaiko Salto herrira iritsitako immigranteek izandako eragina ...

Gehiago irakurri...


Mar del Platako alkateak hiriko Euskal Etxeko buruak hartu ditu Euskal Astea bertan ospatzeko hilabete geratzen dela

2018/09/27

Ezker-eskuin, Euskal Etxeko lehendakari Asier Iriberri, Arroyo alkatea, Maria Luz Vicente eta Patxi Valencia (arg. Mar del Platako Udala) Hilabete baizik ez da geratzen Buenos Aires probintzia hegoaldeko Mar del Plata kostaldeko herrian 2018ko Euskal Argentinar Aste Nazionala hasteko, eta karia horretara,  ekitaldiko antolatzaile den bertako Denak Bat Euskal Etxeko ordezkaritza batek --elkarteko Asier Iriberri lehendakaria buru eta Maria Luz Vicente lehendakariordea eta Patxi Valencia batzordekidea partaide-- bisita egin dio ...

Gehiago irakurri...


Nevada Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak Euskal Ikasketa irakasle bat behar du

2018/09/26

Nevada Renoko Unibertsitateak (UNR) lan deialdi bat egin du William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroan Irakasle Laguntzaile (Assistant Professor) lanpostu bat eskainiz, 12 hilabeteko kontratu luzagarriaz, beranduen 2019ko uztailaren 1ean hasteko. Hautagaiek eskabideak bidaltzeko azken epea 2018ko azaroaren 2a da. Denboraren banaketa normal batean ikerlanari %60 eskainiko lioke, ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuko, Iruñeko Udaleko eta NUPeko ordezkaritza bat Txinako Gansu-n da aste honetan bisitari

2018/09/26

Nafarroako Aierdi eta Gansuko Xiaohu lehendakariordeak joan den ekainean bi eskualdeen arteko konpromisoa berritzen Iruñean

Hezkuntza, kultura eta enpresa arloko lankidetzak itxi eta urrian, Iruñean, Txinako eta Nafarroako enpresak bilduko dituen Nazioartekotze Eguna prestatuko du. Exekutiboaren aldetik, Garapen Ekonomikoko, Hezkuntzako eta Kultura, Kirola eta Gazteria Departamentuetako arduradunak joan dira, 2018. urterako Nafarroaren eta Gansuren artean sinatutako lankidetza-plan berrian jasotako proiektuak zehaztearren; plana maiatzean sinatu zuten Txinan, Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdik eta Gansuko He Wei gobernadoreordeak. Iruñeko Udalak Elkarte Lagunkoiaren Memoranduma sinatuko du Jiayuguango hiriarekin. Eta NUPek  bi herrialdeetako ikasleen mugikortasuna bultzatzeko urratsak emango ditu.

Gehiago irakurri...


Larraoiz Elektronika enpresa zarauztarrak 30 urte bete ditu eta bihar ospatuko du, eskaintza bat eginez Diasporako gazteei

2018/09/26

Larraioz Elektronika enpresaren egoitza den FACT (Francisco Aristeguieta Centro Tecnológico)

Buenos Airesen jaio zen Bittor Larraioz Aristeguieta, Gerra Zibilagatik jaioterria utzi behar izan zuen familia batean. 80. hamarkadan bidaiatu zuen lehen aldiz Euskal Herrira eta bertan geratzea erabaki zuen; eta elektronika arloan zuen eskarmentuak bultzaturik Larraioz Elektronikaren oinarria jarri zuen. Automatizazio, mekatronika eta robotika arloko enpresa sendoa denak 30 urte ospatuko ditu bihar. Ospatu ere, eskaintza interesgarria eginez ekimena ezaugarri izan dezaketen euskal diasporako gazteei.

Gehiago irakurri...


Concepción del Uruguayko Euskal Etxeak euskara eskolei eusten die: Maria Noel Balla irakasleak 267 kilometro egiten ditu horretarako

2018/09/25

Euskara klaseak Ibai Txori Euskal Etxean Euskal etxe gisa dituen helburuekin bat, Concepcion del Uruguay herri argentinarreko Ibai Txori Euskal Etxeak, Entre Rios probintzian, ahalegin handia egiten du urtero bere kultur eskaintzan euskara klaseak sartu ahal izateko. Izan ere, herrian ez dago euskara irakaslerik eta inguruko hiri edo probintzietakoak baliatu behar izaten dituzte, berrehundik kilometrotik gora ere eginez horretarako. Iaz Alejo ...

Gehiago irakurri...


Telmo Esnal, 'Dantza' filmeko zuzendaria: «Dantza era berri batean aurkeztu nahi dut filmean»

2018/09/25

Telmo Esnal zuzendari zarauztarra (arg. Juan Carlos Ruiz / Foku - Berria) Hitzik apenas duen film bat aurkeztu du Telmo Esnalek Donostiako Zinemaldian: 'Dantza'. Apustu estetiko handia egin du, eta proposamen berriak landu. Datozen lerroetara ekarri dugun elkarrizketa Maider Galardi F. Agirrek izan dute zuzendari zarauztarrarekin eta Berria egunkariak eman du argitara bere gaurko edizioan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia