euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko Argentinako Euskal Astea: giza sareak eta marketing digitala aztertuko ditu besteak beste Liburuzainen Topaketak

2018/10/03

Liburutegien Topaketa 2017ko Euskal Aste Nazionalean Euskal Liburutegien XIX. Topaketa Nazionala Mar del Platako Euskal Aste Nazionalaren baitan egingo da, azaroaren 3an, Denak Bat Euskal Etxeko ‘José de Ariztimuño’ liburutegian. Bileran parte hartzeko gonbitea euskal etxe bakoitzeko liburuzainei, liburutegiko arduradun edota erreferenteei dago zuzenduta eta liburutegi anfitrioiko Milagros Pandolfo liburuzainak eta ...

Gehiago irakurri...


Rodolfo Arruabarrena, “Athletic segitzen dut, bere tradizio eta estiloagatik eta Argentinako futbolarekin daukan kontaktuagatik”

2018/10/02

Vasco Arruabarrena, Boca Juniros Klubeko garaian

Ez da zaila asmatzea zergatik jendeak esaten dion ‘Vasco’ izen handiko Rodolfo Arruabarrena futbolariari. Argentinan jaioa, ezizenak, baina, abizenaren jatorria baino gehiago adierazten du. Izan ere, bere euskal jatorriarekiko lotura estua mantendu duen familia batean hazia da Rodolfo; eta aitaren aldetik Arruabarrena den bezala, amaren aldetik ere euskal abizenekoa da, Haristeguy. Gaur egun Qatarren entrenatzaile diharduen futbolari ospetsuarekin kontaktatatzeko aukera izan du EuskalKultura.com-ek eta egun daraman bizitzaz ez ezik, etorkizunean Euskal Herriko klub batekin lan egiteaz mintzatu zaigu 'Vasco'.

Gehiago irakurri...


220 pertsonarentzako bazkariak ireki zuen Buenos Aires probintzian Marcos Paz herriko 2018ko Euskal Astea

2018/10/02

2018ko Euskal Asteko bazkaria Marcos Pazen Irailaren 16tik 23ra garatu da aurten Marcos Paz herriko Zuhaitzaren Herria Euskal Etxeak antolatutako Euskal Astea. Jaialdia bertako Nekazaritza eskolan egindako bazkari handi batekin hasi zen eta 220 pertsona bildu zituen. Baina bazkaria lehenengo ekintza baino ez zen izan; astean zehar euskal kulturaren zenbait adierazpen erakutsi baizitzaien hurreratu nahi izan zutenei, tartean erakusketa bat Kultura ...

Gehiago irakurri...


Egoitza berria estreinatu du Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak aurrekoa txikia geratu zaiolako

2018/10/01

Ospakizunetan dabil Valentzian bertako Laurak Bat Euskal Etxea, 1950ean sortutako elkarteak egoitza berria inauguratu baitzuen joan den ostiralean. Aldaketa, gainera, onerako eta motibu pozgarriak direla-eta egiten dute: "aurreko lokala txikia geratu zitzaigulako". Egoitza berria hiriaren bihotzean dagoela aitortzen dute, eroso eta eskuragarri, eta bertara gonbidatzen dituzte hirian bizi diren ...

Gehiago irakurri...


Proiektagailuaren zozketa 2018: irabazleak Viviana de Arrizabalaga eta Valparaisoko Eusko Etxea izan dira

2018/10/01

EuskalKultura.com-ek zozketatu duen Epson markako proiektagailua EuskalKultura.com-ek zozketatzen zuen proiektagailauk badu jabea: Valparaisoko Eusko Etxea, Txilen, eta eskualde horretako Villa Alemana herritik idatzi duen Viviana de Arrizabalaga. Zorionak handi bat eurentzat. Eta gure errekonozimendua munduko hainbat bazterretatik zeuon euskal etxeen alde idatzi eta parte hartu duzuen guztiei. Egin duzuen ahalegin handiaren lekuko izan gara. Eskerrik asko zuei ere. 711 pertsonak ...

Gehiago irakurri...


2018ko Munduko Mus Txapelketaren amaieran ‘Iñaki Unamuno’ pasealekua inauguratu du Macachingo herriak (argazki eta bideoak)

2018/10/01

Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioa bukatu da joan den asteburuan eta anfitrioiek balantze ezin hobea egin dute. EuskalKultura.com-ek ostiraleko buletinean jakinarazi zuenez, bikote nafarrak, Gelbentzuko Timoteo Etxeberria eta Jaione Otxandorena sunbildarra partaide, irabazi du lehenengo saria. Jaione, gainera, Munduko Txapelketa bereganatu duen lehenengo emakumea izatearen ohorearekin ere geratu ...

Gehiago irakurri...


Venezuelarekiko elkartasunak bere txozna izango du igande honetan EAJ-PNVren Alderdi Egunean

2018/09/29

Venezuelarekiko elkartasunak bere txozna izango du igande honetan EAJ-PNVek urtero bezala Gasteizko Forondako landetan ospatuko duen Alderdi Egunean. Alderdi jeltzaleak presentzia dauka herrialde karibetarrean Venezuela Buru Batzarra medio eta aurtengoan "ekimen solidario bat bultzatzea erabaki du, Venezuela bizitzen ari den egoera larriaren aurrean". Ian ere txozna berezi batek ...

Gehiago irakurri...


Macachin, Argentina: Nafarroako bikoteak irabazi du bukatu berri den Munduko Mus Txapelketaren 41. Edizioa

2018/09/28

Munduko Mus Txapelketaren 41. Edizioko irabazleak Euskadi, Uruguai, Nafarroa, Frantzia, Mexiko, Kanada, Venezuela, Espainia, Txile, Estatu Batuak, Peru eta Argentina bertako muslariek hartu dute parte Macachin herri pampatarrean jokatu den Munduko Mus Txapelketan. Jaione Otxandorena eta Timoteo Echeverria Nafarroako ordezkariak izan dira irabazleak eta txapelketaren 41 urteetan, lehenengo aldiz emakume batek jantziko du irabazleen ...

Gehiago irakurri...


Euskal idazleak nazioarteko hainbat literatur hitzordutan izango dira datozen hilabeteetan, Brusela, Wroclaw, NY, Sofia, Perun...

2018/09/28

Kirmen Uribe Guadalajarako Liburu Azokaren aurreko edizio batean partaide. Aurten Juan Kruz Igerabide saritu berria joango da Euskara eta euskal literatura atzerrian ezagutzera eman eta euskal idazleei eta hauen lanei ikusgaitasuna emateko helburuarekin Etxepare Euskal Institutuak hainbat idazleren parte hartzea sustatu du nazioartean, urte amaiera bitartean, burutuko diren literatura ekitaldi garrantzitsuenetako batzuetan.

Gehiago irakurri...


Euskal erakustaldi bat egin du Valladoliden bertako Gure Txoko Euskal Etxeak, Azpeiti-Azkoitiko Sahatsako dantzariak lagun

2018/09/28

Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeak zenbait ekitaldi antolatu zituen joan den asteburuan, irailaren 22 eta 23an, "gure kulturaren zati bat onartu gintuen hiriaren aurrean aurkezteko", azaldu digu euskal elkarteko ordezkari Sonia Hernandez Albistegi eibartarrak. Parte harzera propio bidaiatu zuen Euskal Herritik Azpeiti-Azkoitiko Sahatsa taldeak, larunbat eguerdian iritsi, eta zuzenean Gure ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia