euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lehendakaria Argentina eta Txikera doa datorren astean eta partaide izango da Mar del Platako Euskal Aste Nazionalean

2018/10/23

Mar del Platako Euskal Etxeko kantxa Euskal Aste Nazionaleko ospakiunetarako prestatzen (arg. Denak Bat EE)

Urkulluk kargua hartu zuenetik Argentinara eta Hego Konora egiten duen lehenengo bidaia da. Urriaren 31etik azaroaren 6a bitartean luzatuko da eta aukera emango dio Lehendakariari bi herrialdeotako euskal gizataldeekin elkarrizketatzeko, baita Hego Amerika eta Karibekoekin ere, Mundu-Biltzar arteko euskal gizataldeen eskualde-bilkura egingo baita datorren ostiralean Mar del Platan, Urkulluk parte hartuko duen Argentinako Euskal Aste Nazionala 2018ko programarekin batera.

Gehiago irakurri...


Cnel. Moldes eta Villa Mercedesen mintzatu ostean, Agirre lehendakariaz arituko da bihar Cesar Arrondo Cordoban

2018/10/23

Cesar Arrondo irakasle eta idazlea San Luis probintziako Villa Mercedeseko Euskal Etxean Bihar asteazkena, urriaren 24a, ‘Eusko Jaurlaritzaren lehenengo Lehendakariaren bila’ izenburuko jardunaldian hartuko du parte Cesar Arrondok Cordoba hiriburuan. Bertako Gerora Elkartea antolatzaile duen programan hitzaldi batekin aurkeztuko du Arrondok Agirre lehendakariari buruzko dokumentala eta horren ostean debatea zuzenduko du. Mintzaldia arratsaldeko 6etan da, Cordobako Unibertsitate ...

Gehiago irakurri...


Azkenean eguraldia ere lagun egin zen Donostian Heredad de Unanue hotelaren irekiera ofiziala

2018/10/22

Euskal diaspora bereziki aintzakotzat hartuko du bere kultur programan Unanue hotel zabaldu berriak. Irudian, hoteleko koordinazio taldeko Arantxa Liceaga hizketan (arg, Pastain) Arrakasta biribila. Eguraldi iragarpena haizea eta euria bazen ere, azkenean eguraldia ere lagun burutu zen joan den ostegunean Donostian Heredad de Unanue hotelaren irekiera ofiziala. Gogoratu behar da Unanuek engaiamendu zuzena daukala euskal diasporarekin, zubilana egiteko, Donostiako eta Euskal Herriko jendeei Diaspora hurreratu eta erakusteko, eta Diasporako jendeei eta sortzaileei leku bat eskaintzeko ...

Gehiago irakurri...


Comahueko Euskal Etxea Centenarioko Liburu Azokan partaide herriaren 96. urteurreneko programa barruan

2018/10/22

Comahueko Euskal Etxeko kideak Centenarioko 2018ko Liburu Azokan Bi urte daramatza Neuquen hiriko Comahueko Euskal Etxeak euskal kultura zabaltzen, probintziako hiriburuan ez ezik, inguruko herrietan ere. Langintza horretan, Neuquendik 15 kilometrora dagoen Centenario herriko Udalak askotan gonbidatzen du Euskal Etxea euren ekitaldietan parte hartzera. Azken hitzordua Centenariok bere 96. Urteurrena ospatzeko antolatu zuen Liburu Azoka izan da, urriaren 12tik 14ra. Azoka, ...

Gehiago irakurri...


Oso giro oneko ekitaldi batean atzo inauguratu zen Donostian Heredad de Unanue, "Euskal Diasporaren Hotela"

2018/10/19

Heredad de Unanue Hoteleko fatxada nagusjko detailea Eguraldiak dezente errespetatu zuen, eta azkenean eguraldia ere lagun, atzo inauguratu zen ofizialki Donostian Heredad de Unanue hotela, "Diasporaren Hotela" ere deitzen hasia diren hotela, gure diasporak bertan daukan eta izango duen protagonismo berezia kari. EuskalKultura.com ere partaide duen hotel berria berez irail hondarrean hasi zen bezeroak errezibitzen, baina atzokoa izan zuen ...

Gehiago irakurri...


Paisaiak, musika eta artea izan ziren Etxe Alai-k hautatutako gaiak Pehuajó-ko Liburu Azokan Euskal Herria ordezkatzeko

2018/10/19

Pehuajoko Liburu Azokan Euskal Etxeak muntatu zuen standaren irudi batzuk Buenos Aires probintziako Pehuajó-ko ‘Martin Fierro’ Liburu Azoka bere 22. ediziora iritsi da aurten eta urtero bezala Etxe Alai Euskal Etxeak ‘baietz’ esan zion udalak luzatutako parte hartzeko gonbiteari. Elkarteko kideak euskal standa muntatu zuten azokako gunean urriaren 4, 5 eta 6an. Bertan, euskal kulturarekin lotura duten objektu, ikur. irudi eta liburuak jarri zituzten ...

Gehiago irakurri...


Bihar larunbata azken epea Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen 2019ko egutegiko argazkiak bozkatzeko

2018/10/19

Argazki lehiaketan parte hartzen ari den argazki bat Zenbait ekimen bultzatzen ari da Brasilgo Eusko Alkartasuna Euskal Etxea datorren urtean beteko den bere 60. urteurrena behar bezala ospatzeko. Ekimen horietako bat Euskal Etxearen 60. urteurreneko egutegia kaleratzea izango da, hamabi hilabeteetako bakoitza elkartearen historiari dagokion argazki esanguratsu batekin hornitzea delarik helburua. Argazkiok hautatzeko, lehiaketa antolatu zuen elkarteak eta ...

Gehiago irakurri...


Venado Tuerto, Argentina: “Euskal Astean bizi izandakoak zentzua ematen dio Euskal Etxea sortzeko proiektuari”

2018/10/18

Venado Tuertoko I. Euskal Astean Plazako dantzak Lehenengo pausoak ari da ematen Santa Fe probintziako Venado Tuerto-ko euskal gizataldea hiriko Euskal Etxea osatzeko bidean. Helburu horrekin, Euskal Astea antolatu eta egin berria zuen, urriaren 3tik 10era, Argentinako euskal etxeak bisitatzen ari diren Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun gazte nafarrak lagun. Ekitaldia oso arrakastatsua izan da, eta bultzada polita elkartearen etorkizunari ...

Gehiago irakurri...


Hiriburuko eta Llavallolgo Euskal Echea Institutuek euren ‘Euskal Jaiak’ arrakastatsu ospatu dituzte

2018/10/18

Neskek ere dantzatu zuten Kaixarranka Llavallolgo Euskal Jaian, aurten lehen aldiz Udaberria iristearekin batera euren ‘Euskal Jaiak’ ospatu ohi dituzte Euskal Echea Institutuko Buenos Aires hiriburuko eta Llavallol hiriko egoitzek. Deialdiek erantzun bikaina izaten dute eta ikasleek ez ezik, ikasleen senideek eta ikasle ohiek ere bat egiten dute irakasle eta agintariekin. Aurtengo hitzorduei dagokienez, irailaren 22an izan zen hiriburuko egoitzakoa eta urriaren 13an ...

Gehiago irakurri...


Argentinako Egiazutarren 2. Topaketak Melchor Eguiazu eta Ruperta Arenaza eibartarren 70 ondorengo batu zituen Santa Fen

2018/10/17

70 eguiazutar bildu ziren familiaren 2. Topaketan Elkarretaratzea joan den igandean, urriaren 14an izan zen, Santa Fe hirian, Eibarren jaioak ziren eta Argentinara immigrante etorri ziren Melchor Eguiazu Loyola eta Ruperta Arenaza senar-emazteen 70 ondorengo partaide. Ahaideak etorri ziren besteak beste Santa Fe probintziako Santa Fe eta Rafaela-tik; Entre Rios probintziako Parana eta Victoria-tik; Chacoko Resistencia-tik; Buenos Aireseko Dolores-tik; Cordobako Rio ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia