euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urkullu lehendakariarekin bildu da Euskadin bisitan den Kolonbiako ordezkaritza, Caldaseko gobernadorea buru

2018/11/27

Ordezkaritza kolonbiarrarekin Lehendakaritzan Gasteizen Iñigo Urkullu lehendakariak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzarekin batera, Lehendakaritzan errezibitu du azaroaren 29raino Euskadin, euskal errealitatea ezagutzearren bisitan den ordezkaritza kolonbiarra. Euskadiren Txile, Peru eta Kolonbiarako ordezkari Rafael Kutz gidari, bederatzi pertsona ospetsuk osatzen dute Learning Tour programaren laugarren edizioko parte ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako gazteek bat egin dute Medanos-ko I. Eskolarekin, herriko Gizataldeen Jaian euskal dantzak aurkezteko

2018/11/27

Bahia Blancako Euskal Etxeko dantzariak Medanoseko Gizataldeen Jaian Buenos Aires probintzian eta Bahia Blanca hiritik 50 kilometrora dagoen Medanos herriak bere Gizataldeen Jaialdiaren XXII. edizioa ospatu zuen azaroaren 24an. Jaia, beste herri askotan ez bezala, herriko eskola batek antolatzen du eta eskolak berak luzatu zion gonbitea aurten bigarren aldiz Union Vasca-ko dantza taldeari dantza eta musika ikuskizunean parte hartzeko. Euskal Etxeko gazteek dantzen errepertorioko ...

Gehiago irakurri...


Santiagoko Colectividad Vasca de Chile EEak Abesbatzen Topaketa batekin hasiko du etzi bere 2018 Euskal Astea

2018/11/26

Colectividad Vasca de Chile (Txileko Euskal Gizataldea) Euskal Etxeak datorren asteazkenetik igandera bitartean garatuko du bere 2018 Euskal Astea, elkartearen egoitza den Las Condesko Estadio Españolen instalazioetan. Programak abesbatzen topaketa bat baitaratzen du, asteazkenean, hitzaldi bat ostiralean "Margot Duhalde Sotomayorren bizitza, Txileko lehenengo guda pilotoa" izenburupean, eta ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz egin dute Uruguain euskal etxeetako zuzendari eta zuzendarigaiei begirako lehenengo udalekua

2018/11/26

Euskal etxeetako zuzendari eta zuzendarigaiei begirako Uruguaiko lehenengo Udalekua FIVU antolazaile, proposamen berriaren helburua euskal etxeetako zuzendari eta zuzendari izan daitezkeenei formakuntza ematea izan da, euskal kulturaz eta Euskadiko gaur egungo egoeraz, Eusko Jaurlaritzarekin harremantzeko jarraipideez eta partaideek eurek eskatutako beste zenbait gaiez. Lehenengo saio honetan honako izenburupeko tailerrak eman dira: “Euskal Herriari buruzko ...

Gehiago irakurri...


Itziar Ituño eta mundu mailako arrakasta lortu duen 'La casa de papel': boikotetik Emmy saria irabaztera

2018/11/23

Raquel Murillo inspektorearen papera egiten du Itziar Ituño aktore euskaldunak 'La casa de papel' telesail espainiarrean Sekulako arrakasta eta mundu mailako oihartzuna bereganatu ditu 'La casa de papel' (Paperezko etxea) telesail espainiarrak eta bertako protagonistetako bat da Itziar Ituño aktore euskalduna. Itziarren Instagramek milioi bat jarraitzaile dauzka gaur egun, eta datu hori bakarrik aski adierazgarria da konturatzeko zer nolako neurriko fenomenoa bilakatu den mundu osoko telebista eta pantailetan ...

Gehiago irakurri...


Omenaldia Goicoechea-Quillehauquy familiari, Argentinako Tres Arroyosera iritsi zireneko mendeurrenean (ikus bideoa)

2018/11/23

Goicoechea Quillehauquy familiari egindako omenaldia Omenaldia Euskal Herrian jaiotako Francisco Goicoechea eta Catalina Quillehauquy senar-emazteei eta euren ondorengoei egin zien Buenos Aires probintziako Tres Arroyos hiriak. Arrazoia, 2018an ehun urte bete direla bikoteak Euskal Herria utzi eta  Argentinara iritsi zenetik. Zeremonia hiriko Euskal Plazan egin zen eta banderak igo ondoren, plaka oroigarri bat desestali zuen familiak euskal ...

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxeak ezohiko ikuskizuna eskaini zuen hiriko Gizataldeen Jaialdian Donostiako danborradarekin

2018/11/23

Euzko Etxeako kideak Gizataldeen Jaialdian Musikaz, kolorez eta zaporez bete zen Villa Mariako anfiteatroa joan den larunbatean, azaroaren 17an, hiriko Gizataldeen Festaren karietara. Hamar kolektibitatetik gora hartu zuten parte Udalak antolatutako jaialdian, tartean, perutarrak, boliviarrak, kubatarrak, espainiarrak, balearrak, italiarrak, indiatarrak, sirio-libanoarrak eta euskaldunak. Euzko Etxeari dagokionez, bi alorrekoa izan zen bere eskaintza: ...

Gehiago irakurri...


Handia filmak abiaraziko du bihar Txekiako Brno hirian bertako Masaryk Unibertsitateko urteroko Euskal Astea

2018/11/22

Masaryk Unibertsitatea, Txekiako Brno-n Urtero sasoi honetan bezala, Euskararen Eguna gertu eta aurten Euskaraldiarekin ere bat eginez, bihar hasiko du bere 2018ko Euskal Astea Brno-ko Masaryk Unibertsitateak, Etxepare Institutuaren Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren eskutik, Denis Almandoz Irigoyen irakurle. Azaroaren 23tik 29ra garatuko da aurten Euskal Astea, eta zinema, historia eta literatura, poesia, txalaparta kontzertua, eta ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Denak Bat saritua, Marcos Paz hiriko euskal etxearen lagun etortzeagatik bertako Immigrantearen Jaian

2018/11/22

Marcos Pazeko Immigrantearen Jaian, desfilea eta euskal taberna Buenos Aires probintziako Marcos Paz herriko Immigrantearen Jaia bere 19. ediziora iritsi da aurten eta azaroaren 16tik 18ra ospatu zuten marcospaztarrek; omenaldiak, musika eta dantza ikuskizunak, desfilea eta sukaldaritza tipikoa batu zituen bertako jaialdiak. Urtero bezala, hiriko Zuhaitzaren Herria Euskal Etxeak hartu zuen bere gain Euskal Herriaren odezkari eta erakusle izateko ardura; baina ez zuen ...

Gehiago irakurri...


Baskos de la Confluencia EEaren proposamen gastronomikoak publikoa harrapatu zuen Neuquengo Gizataldeen Azokan

2018/11/22

Euskal standa Neuquengo Kolektibitateen Azokan Azaroaren 9tik 11ra luzatu da aurten Neuquen probintziako Gizataldeen Azoka, hogei nazio eta kultura partaide. Baskos de la Confluencia izenpean iaz bertan sortutako Euskal Etxeak bi stand muntatu zituen ekitaldian --aurten lehen aldiz-- eta hamabost laguneko lan taldea osatu zuen hiru egunetan zehar standak gobernatu eta bisitariei informazioa eta arreta emateko. Bi standetako lehenak Euskal Herriari eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia