euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinara doa aste honetan Uxue Barkos nafar gobernuburua, geldialdiak Buenos Airesen eta Rosarion

2018/12/03

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak Argentina bisitatuko du, herritar eta erakunde nafar-argentinarrekin bilduz Abenduaren 4tik 10era bisitatuko du ofizialki Uxue Barkosek Argentina. Bi helburu nagusi ditu Argentinara egiten duen lehenengo bisita honek: bertako agente ekonomiko eta enpresalekin biltzea, batez ere energia berriztagarrien alorrean "Nafarroa aitzindaria baita esparru honetan eta ekintza komertzial ugari garatu baititu Argentinan, bertan lan egiten ari diren nafar enpresak lagun” eta ...

Gehiago irakurri...


Gaur, abenduaren 3a da, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE): Diaspora joan den astean hasi zen ospatzen

2018/12/03

Sydney-ko Gure Txokoren ospakizuna Ospakizunen epizentroa Europako Euskal Herria bada ere, Euskararen Nazioarteko Eguna oihartzun handia lortu izan duen proposamena izan da haste-hastetik Diasporan, esan nahi baita munduko euskal herrietan ere. Aurten, gainera, osagai polita du Euskaraldiaren amaiera eta gailur bezala. Urtero ENErekin bat egiten duten munduko euskal etxeek Euskaraldia ere sostengatu dute aurten, eta askok ...

Gehiago irakurri...


Zenbait jarduera antolatu dituzte Idahon ENE eta Euskaraldia kari, eta gutun irekia Boisetik Todor Azurtzak

2018/12/03

Estatu Batuetan, Idahoko hiriburua den Boisen ez dira oraingo honetan ere Euskal Herrian euskara eta euskal kulturaren alde egindako deietatik kanpo geratu eta bat egin dute, zenbait jarduerarekin, Euskararen Eguna eta Euskaraldiarekin, urtean zehar arlo eta koordenada horietan daramaten ibilbide jarraituaz gain. Ostiralean, eta ENE eta Euskaraldia gogoan, 'Handia' filma eman zuen Nere Lete buru duen BSU ...

Gehiago irakurri...


Ekitaldi eta hitzordu egitarau berezia aste honetan Berlinen, Euskaraldiarekin eta Euskararen Egunarekin bat eginez

2018/11/30

Ekitaldi eta hitzordu egitarau berezia antolatu dute Berlinen aste honetan zehar eta datorren astelehean bururatuz --izan ere orduan, abenduaren 3an, ospatzen baita urtero mundu osoan ENE edo Euskararen Nazioarteko Eguna-- gure hizkuntzaren gorazarreko egun berezi horren ospakizunarekin eta Euskaraldiarekin bat eginez, tartean antolatzaile eta lankide Etxepare Institutua eta Euskal Etxea, Unibertsitatea ...

Gehiago irakurri...


Paranako Urrundik-eko dantzariek “gau magiko” batean hartu zuten parte hiriko Kolektibitateen Jaian

2018/11/30

Urrundik Euskal Etxea Paranako Gizataldeen Jaialdian Paranako Gizataldeen Jaialdiaren 29. edizioa azaroaren 17 eta 18an egin da, Entre Rios probintziako hiriburuko Gizataldeen Elkarteak antolaturik. Hiriko Portu Berrian izan da egoitza gisa aukeratutako lekua eta eszenatoki nagusia Parana ibaiaren parean muntatu zen. Bertan taularatu zuten Urrundik-eko gazteek Euskal Herriko dantza selekzioa, tartean 'San Migel' eta 'Uztai Handiak'.

Gehiago irakurri...


Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko Biltzar Nagusiak orain arteko zuzendaritza berretsi du, Estefania Martino buru

2018/11/30

Townsvillera bidaia jarraitu aurretik, William Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra izan berria da Sydneyko Gure Txokon, solaskide bertako zuzendariekin Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak bere Urteko Biltzar Nagusia egin berri du elkartearen egoitzan. Hizpide hartutako gaien artean, elkartea gobernatzeko karguen eta Zuzendaritza Batzordea berritzekoa ere zegoen, eta bildutakoek egungo lehendakariari eta Zuzendaritza Batzordeari konfidantza ematen jarraitzea erabaki dute. Segitzen dute, beraz, elkarteko buru Estefania Martino, lehendakari; eta Manu Martin, ...

Gehiago irakurri...


Diasporako euskara irakasle bik, zorion mezuak helarazi dizkiete Mintzanet saria jaso duten beren ‘bidelagunei’

2018/11/29

Mintzaneteko bidelagun saridunak eta bere bidelariak (argazkiak Mintzanet) Mintzanet plataformak –Interneten eta musutruk euskara ikasteko Maramara Taldeak sortutako plataformak– bere sariak banatu ditu, bosgarren urtez jarraian. 2018ko edizioko sarituak honakoak izan dira: Bidelagun (bidelariari laguntzeko prest dagoen euskalduna) onenaren saria, Ainara Maia irundarrarentzat izan da. Bidelari (euskara praktikatu nahi duen pertsona) onenaren saria, berriz, Peio Duzanek ...

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxea eta bertako Legaz elkartea ‘Fair Saturday’n partaide, "mundua kultura eta artea medio aldatzeko"

2018/11/28

‘Fair Saturday’ Limako Euskal Etxean Peruko hiriburuko Euskal Etxeak berriro ere egin du bat ‘Fair Saturday’ delako deialdiarekin –‘Fair Saturday’ izenarekin ezaguna den deialdia mundu osoan egiten da, azaroko azken larunbatean, "artearen eta kulturaren bidez mundua aldatzeko eguna" lelopean– eta aurtengo edizioan Laura Caceres Muñoz-en LCM Argazkilaritza Studioaren aldeko ...

Gehiago irakurri...


Nafarroako lehendakariorde Manu Ayerdi Estatu Batuetan da aste honetan, Michigan eta Alabama estatuetan

2018/11/28

Manu Ayerdi Mexikoko Puebla estatuko izen bereko hiriburura pasa den urrian bertara eginiko bisitan, Pueblako agintariekin solasean Garapen Ekonomikoko lehendakariorde Manu Ayerdi buru duen ordezkaritza instituzionalak Nafarroako automobilen arlorako baliagarriak izan daitezkeen harremanak sustatzearren bisitatuko ditu Michigan eta Alabama. Ayerdirekin batera doaz Izaskun Goñi Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia; Miguel Angel Adán Nafarroako Nazioarteko Planaren ordezkari komertziala; Javier ...

Gehiago irakurri...


Olavarriako Gure Etxe Maiteak bat egin du kultura eta gastronomia stand batekin hiriaren 150 urteurreneko jaiean

2018/11/28

Euskal standa Olavarria hiriaren 151. urteurrenean Olavarriako Udalak hiriaren --Buenos Aires probintzia erdigunean-- 151. urteurrena ospatzeko 60.000 pertsona bildu zituen jaialdia antolatu zuen, hiriko hainbat erakunde partaide eta komunitate osoa lagun. Festa azaroaren 24an egin zen bertako Helios Eseverri Parkean, bertan hiriko kolektibitateen eta beste hainbat erakunderen artean kultura eta sukaldaritza eskaintza oso zabala oparitu ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia