euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Martxoan kaleratuko du Iker Saitua historialariak bere lehen liburua, "Basque Immigrants and Nevada's sheep industry"

2019/01/08

Iker Saitua historialari getxoztarra eta bere lehenengo liburua, Nevadako euskal artzainak hizpide 2019ko martxoaren 20an plazaratuko du bere lehenengo liburua azken urteotan Estatu Batuetako euskaldunen historia jorratzen ari den Iker Saitua historialari getxoztarrak. "Basque Immigrants and Nevada's sheep industry, Geopolitics and the Making of an Agricultural Workforce, 1880-1954" (Euskal immigranteak eta Nevadako ardi industria, Geopolitika eta Nekazal Lan-Indar baten sorrera, 1880-1954) ...

Gehiago irakurri...


Foru Gobernuak deituta, Nafarroatik kanpo bizi diren ehun bat nafar bildu dira Iruñean I. Next Elkarretaratzean

2019/01/04

Ana Ollo kontseilaria eta Pello Pellejero zuzendaria Jardunaldian parte hartutako talde batekin Lehenengo Next Topaketa egin du Nafarroako Gobernuak joan den astean, Nafarroatik kanpo bizi diren ehun bat lagunen aurrean. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako nafar kontseilari Ana Ollok Nafarroatik kanpo bizi diren herritarrek dakarten aktiboa nabarmendu zuen bertan. Next Topaketa Ana Ollo buru duen nafar departamentuak bultzatzen du, kanpoan bizi diren nafarrekin komunikatzeko bideei ...

Gehiago irakurri...


Euskadiren AEBetako ordezkariak NBEn aurkeztu zuen 2030 Euskadi Basque Country Agenda

2019/01/04

Euskadiren AEBetako ordezkari Jorge Fernandez Quintela Nazio Batuen UNDESA ekitaldian partaide Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari Jorge Fernandez-ek Nazio Batuen Gai Sozial eta Ekonomikoen Saileko (UNDESA, United Nations Department of Economic and Social Affairs) Garapen Jasangarrirako Gobernuarteko Koordinazio eta Laguntza Bulegoak antolatutako ekitaldian parte hartu zuen New Yorken; eta Eusko Jaurlaritzak 2030 Euskadi Basque Country Agendaren garapenean eta inplementazioan ...

Gehiago irakurri...


Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak gustura 2018ko bere ekitaldien balantzea aurkezterakoan

2019/01/04

Juan de Garay Fundazioaren 2018ko erakunde-bazkaria Balcarce Jauregian eta errekonozimendu ematea Horacio Jaunarenari Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak amaitu berria den 2018ko urteko balantzea eman digu aditzera eta bertan bereziki azpimarra daiteke modu jarraitu eta asterokoan garatu duen bere Kultura Zikloko astearteroko hitzordua, Jorge Beramendiren eskutik hainbat pantailaratze, hitzaldi eta aurkezpen egin dituelarik, 31 saio orotara, barnean 8 proiekzio eta 23 hitzaldi, ekitaldi bakoitzaren ondotik afaria ...

Gehiago irakurri...


Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxeak 'Üda Batez' dantza ikuskizuna aurkeztuko du urtarrilaren 19an

2019/01/03

Ikuskizun ederrak ematera ohituta gaituzte Paueko Lagunt eta Maita-ko lagunek eta egun hauetan azken ikutuak ari dira ematen, hiriburu biarnesean aurkezteko 'Üda Batez' ikuskizuna, Fabio Lopez-en koreografiez eta Kompany Beritza ekoizle. Dantza tradizionala eta garaikide uztartzen dituen jaialdi hau urtarrilaren 19an, larunbata, eskainiko dute, Lagunt eta Maita eta Section Paloise Pelota lankide. ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastola irakasle bila dabil 3-5 urteko haurrekin aritzeko 2019-2020 ikasturtean: eskabide epea, urtarrilaren 31

2019/01/03

Boiseko Ikastolako haurrak Danborradarako prestatzen, artxiboko argazki batean Boiseko Ikastola irakasle bila dabil 3-5 urteko haurrekin aritzeko 2019-2020 ikasturtean. Hautagaiek euskaradunak behar dute izan eta unibertsitate-gradua edo antzekoa euki haur-hezkuntzan, lehen hezkuntzan edo antzekoan, eta bi urteko eskarmentua antzeko jarduera batean. Ingelesaren ezagutza ere eskatzen da, gurasoekin-eta komunikatu ahal izateko. Abuztuan hasiko litzateke. Interesatuek, gutuna beharko dute ...

Gehiago irakurri...


2018ak 'Eguzkia' utzi du La Platan: sarean eta doan irakur daitekeen Euzko Etxeko hiruhilabetekari zaharberritua

2019/01/02

La Platako Euzko Etxearen Eguzkia hiruhilabetekariko abenduko alea eta abenduko 1977ko gehigarria: sarean irakur eta jaitsi daitezke Bukatu berria den 2018an La Platako Euzko Etxeak bertako aldizkaria berreskuratu du, Eguzkia izenpean. Izan ere, Eguzkia, La Platako euskal elkarteak 1973tik 1977ra plazaratu zuen aldizkaria izan zen, orain berreskuratu eta berpiztu dena elkarteko agerkari eta hiruhilabetekari gisa, diseinu, kolore eta eduki gaurkotu eta eraberrituta. La Platako euskal gaiak eta orokorrean euskal kultura eta Euskal Herriko ...

Gehiago irakurri...


Aldaketa Txilen Santiagoko Euzko Etxean: Ignacio Bastarricak txanda hartu dio lehendakaritzan Jose Maria Narvarteri

2019/01/02

Jose Maria Narvarte Arregui; eta Luis Ignacio Bastarrica Molina, bere emazte Maria Angélica Carrasco Verarekin (arg. Berriketari-ren politesia) Hiriburu txiletarreko Euzko Etxeko lehendakaritzan hamabi urte pasexe eman ondoren, José María Narvarte Arreguik ez zela kargua berritzera aurkeztuko iragarri zuen, zuzendaritza ardura guztiak uzteko, "bazkideen desatseginez, jardunbide ona baitzeraman", adierazi digute euskal elkartetik. Euzko Etxeko Ohiko Batzar Nagusiak lehendakaria eta lau zuzendari kargu berritu ditu abenduan, ...

Gehiago irakurri...


Zergatik ez hasi 2019a Euskal Herrirako bidaia bat planifikatzen? Hona Argentinatik Euskal Herria bisitatzeko hiru aukera

2018/12/31

Bilbo, Bizkaia Euskal etxeek eskaini ohi dituzten zerbitzuei, arras erakargarria izan daitekeen berri bat gehitu diote elkarte batzuek azken urteotan. Izan ere, nekeza eta konplikatu edo estresgarria suerta dakieke batzuei bidaia oso bat beren kontura antolatzea. Argentinako euskal etxe batzuen baitan, urte batzuk badira Euskal Herrira joateko talde bidaiak hasi zirela antolatzen. Bidaiariei ostatua, ...

Gehiago irakurri...


Alazne Iruretagoyena euskaltzale eta buruzagi euskal-argentinar historikoa hil da La Pampa-ko Macachinen

2018/12/28

Alazne Iruretagoyena Peñagaricano Saminez jaso dugu berria, Argentinako Macachinen abenduaren 26ko arratsaldean hil dela, 83 urte zituela, Alazne Iruretagoyena, bere bizitza osoan euskara eta euskal kultura lagun, euskalduntasunaren eta bere erroekiko atxikimenduz sustatzaile eta ekile izan den zarauztarra; zarauztar petoa sortzez, eta bizitzak argentinaratu eta bertako euskalduna bilakatua, 67 urte baziren-eta Euskal Herria beste ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia