euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Euzko Etxeko dantzariek San Sebastian Martxa jo eta dantzatuko dute Alta Graciako elkarretaratzean

2019/01/24

Villa Mariako Euzko Etxeko dantzariak, Argentinako Cordoba probintzian Villa Mariako Euzko Etxeko dantzariek San Sebastian Martxa jo eta dantzatuko dute datorren astean Alta Graciako Gizataldeen Urteroko Elkarretaratzean. 32. ediziora heldu den Alta Graciako hitzordua --aurten otsailaren 2tik 10era-- Argentina osoko gizatalde jaialdi garrantzitsuenetako bat da eta euskaldunak urteak daramatzate bertan partaide, inguruko euskal etxe eta dantzarien engaiamenduari esker, Alta Gracian ...

Gehiago irakurri...


Itziar Ituñorekin solasean, Diaspora hizpide, 'Paperezko Etxea'ren hirugarren denboraldiaren atarian

2019/01/23

Itziar Ituño: ezkerreko argazkian, Raquel Murillo inspektorearen azalean; eskubikoan, Basaurin, Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek 'Ni una menos' mugimenduarekin atxikitzeko egin zuen nikiaz jantzita

Badaki gure diasporari ‘Zortzigarren probintzia’ deitzen zaiola eta hobeto ezagutu nahi luke. Erraz jar daiteke munduan euskara ikasle direnen larruan, bera ere heldua zela euskaldundu baitzen. Jakitun da Euskal Herrian Diasporaz dagoen ezagutza txikiaz eta argi ikusten du zein garrantzitsua izan daitekeen etorkizunerako bien arteko zubiak eraikitzea. ‘Paperezko etxea’ren 3. denboraldia grabatzen hasia, bertan Murillo inspektorearen papera egiten duen Itziar Ituñok bere amets bat aitortzen die EuskalKultura.com-eko irakurleei: “Izugarrizko ilusioa emango lidake Hego Amerikako euskal etxeak ezagutu eta euskal jairen batean ‘Dangiliske’ taldearekin jo edo euskaraz zerbait antzezteak…”

Gehiago irakurri...


'Ate irekiak' eguna datorren igandean Donostiako Unanue Hotelean, auzokoak eta interesatuak oro gonbidaturik

2019/01/22

Heredad de Unanue Hotelaren egoitza da Unanue-Zar baserria, Donostiako Añorga auzoan Unanue-Zar baserria erakutsi eta eraikinaren eta bertan egoitza duen hotelaren historia eta ixtorio kontatuko dituen 'Ate irekiak' izena hartu duen eguerdipasa proposamena luzatu du Donostiako Heredad de Unanue hotelak datorren iganderako, bereziki Añorga eta Errekalde inguruko lagunei zuzendua, baina finean baserri eta hotela barrutik ezagutu nahi duten guztiei zabalik. Añorga Kirol eta ...

Gehiago irakurri...


Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatu du Bruselako Euskal Etxeak: hainbat abantaila 25 euroren truke

2019/01/22

Txalaparta abesbatza Bruselako Euskal Etxeak sustatzen duen kultura eta aisialdi proposamenetako bat da Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatu du Bruselako Euskal Etxeak. Bazkide egiteagatik hainbat abantaila eskaintzen ditu soilik 25 euroren truke, bazkidetza normalari dagokionez. Hiriburu europarraeko euskal etxeari lagundu eta sostengua emateaz gain, bazkide berriek ongi-etorri opari bat jasoko dute eta beherapenak elkarteak antolatzen dituen zenbait ekintzetan, besteak beste euskara klaseetan ...

Gehiago irakurri...


Graciana Goicoechandia: "Zirraragarria izan zen Unanuen mintzatzea eta Goikoetxaundia baserria bisitatzea Lizartzan"

2019/01/22

Graciana Goicoechandia Unanue Hoteleko hitzaldiaren aurretik, Lizartzatik etorritako Goikoetxaundiatarrekin hizketan Graciana Goicoechandia abendu erdialdean itzuli zen Argentinara, Las Flores bere sorterrira, ostera azkarra egin ondoren itsasoaren alde honetara. 51 urteko euskal argentinar erreferente hau Europara etorria zen, Algeciras-era, Irakasleen I. Batzar Europarrean parte hartzera, abenduaren 6tik 8ra eta batzarra bukatu orduko BlaBlaCarra, trena eta autobusak bata bestearen segidan hartu eta 9an, igandea, eguna ...

Gehiago irakurri...


Munduko hainbat euskal etxek bat egin dute, edo egingo dute datorren asteburuan, San Sebastian Danborradarekin

2019/01/21

Mexiko Hiriko Euskal Etxeko danborrada (arg. EE) Gaur urtarrilaren 21a da, jai-eguna Donostian. Joan den gauean Banderaren Jaitsiera egin da eta azkeneko danbor-hotsak entzun dira. 2019ko sansebastianak joan dira... ustez, edo Donostian eta Azpeitian bederen. Urtero bezala, munduan hainbat euskal etxek bat egin baitute festa sansebastiandarrarekin. Euskal etxe horietan, gehienek egunean bertan, urtarrilaren 20an ospatu dute festa eta danborrada, baina batzuetan, ...

Gehiago irakurri...


Kultura-Ondarearen Legeak euskal kultura osorik hartuko du "EAEkoa, Nafarroa eta Iparraldekoa eta Diasporakoa barne"

2019/01/21

Jasone Agirre legebiltzarkidea Legebiltzarreko mahaiko kideekin eta Urkullurekin pasa den Euskal Astean, Argentinako Mar del Platan Halaxe adierazi du EH Bilduk plazaratu duen ohar baten bidez. Alderdi abertzaleak, egun Eusko Legebiltzarrean tramitazioan den Lege hau hizpide, azaldu du akordio batera heldu dela Jaurlaritzarekin, "euskal kultura bere osotasunean hartu eta babesteko, EAEko muga administratiboetatik harago". "Geure taldea akordio batera heldu da Jaurlaritzarekin Kultura-Ondarearen ...

Gehiago irakurri...


Joseba Gotzonek bere 2019 bira iragarri du Europan eta Ameriketan barrrena: zeure euskal etxera gonbidatu nahi?

2019/01/18

Joseba Gotzonen kontzertua joan den urrian, Argentinako Paraná-n, bertako Urrundik Euskal Etxearen eskutik Portugaleteko kantariak 35 urteko diskografia beteko du aurten eta karia horretara '35' izeneko bira egingo du Europan eta Ameriketan barrena. Joseba Gotzonek bere burua eskaintzen die euskal etxeei eta bestelako elkarteei kantatzera bertaratzeko. Oraingoz Euskal Herrian eta Katalunian itxi ditu kontzertuak, baina iragarria du dagoeneko Kuba, Txile, Argentina eta Uruguai bederen bisitatuko dituela, nahiz eta ...

Gehiago irakurri...


Segitzen du Argentinako Chacabucon 'Euskara Munduan' egitasmoko Hego Ameriketako Udako Barnetegiak

2019/01/18

2019ko Udako Barnetegia Chacabuco herriko Guillermo Larregui Euskal Etxean ari da egiten joan den asteburutik (arg. Valeria Garcia Oyarzabal) Bere azken egunetan sartua da Buenos Aires probintzia argentinarreko Chacabuco herrian 'Euskara Munduan' formakuntza programako 2019ko lehenengo barnetegia, hemen Udako Barnetegia deitzen zaiona (neguan bigarren bat egiten baita, uztail aldean). Hego Ameriketako euskara ikasle/irakasleak biltzen dituen proposamen hau FEVA, Etxepare Euskal Institutua eta Chacabuco bertako 'Guillermo Larregui' Euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskara ikasi eta euskal kultura lantzeko aukera berriak Mexikon Etxepareren UNAMeko Irakurletzaren eskutik

2019/01/17

Urte berriarekin batera, euskara klaseak astearte eta ostegunetan emango dira UNAMeko (Universidad Nacional Autónoma de México) Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren eskutik, Haizea Gorroño elizondo irakasle eta Etxepare Euskal Institutua eta ENALLT (Escuela Nacional de Lenguas, Lingüística y Traducción) antolatzaile, bi mailetan, CEPE (Centro de Enseñanza para ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia