euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz debutatu du Saladillon bertako Euskal Abesbatzak, klarinete-jotzaile talde batekin, Jooyong Ahn zuzendari

2019/02/13

Kontzertua bukatuta, musikariek Itxaropen Euskal Etxean afaldu zuten Itxaropen Euskal Etxeko abesbatzak joan den ostiralean, otsailaren 15ean, eskaini zuen bere lehenengo kontzertua publiko aurrean, Udal Jauregiko lorategian eta Julieta Ugartemendiak koordinatzen duen ‘Elkarbizitze klarinetistiko’ izeneko trebakuntza programa barruan. Kontzertuan bi abesti kantatu zituen koruak euskaraz, Jooyong Ahn maisu korear-estatubatuarraren zuzendaritzapean: ...

Gehiago irakurri...


Saladilloko Euskal Etxeko abesbatzak emanaldia eskainiko du ostiral honetan 2019ko ‘Elkarbizitze klarinetistiko’ ikastaroan

2019/02/13

Saladilloko euskal abesbatzak tronpetista jotzaileekin abestuko du ‘Convivencia Clarinetística’ izena duen trebakuntza ikastaroa garatzen ari da egun hauetan Saladillon. Ikastaroa Julieta Ugartemendia adituaren esku dago, Alberto Brass eta Edgardo Palotta laguntzaile, Buenos Aires probintziako klarinete-jotzaile eta zuzendariei begira. Ugartemendiak azaldu duenez, aldi berean abesbatza bat ari da sortzen Itxaropen Euskal Etxearen baitan eta abeslariek ...

Gehiago irakurri...


Comahueko Euskal Etxea ‘Confluenciako Jaialdian’ lehenengo aldiz kultur stand batekin partaide

2019/02/13

2019ko Confluenciaren Jaialdia ‘Fiesta de la Confluencia’ izenarekin ezaguna den jaialdia Neuquen probintziako Confluencia eskualdeak antolatzen du urtero Neuquengo Paseo de la Costa pasealekuan, Argentinako izen handiko hainbat artista lagun. Musikari, kantari eta dantzariekin batera, eskualdea osatzen duten herrietako elkarte eta erakundeek ere erakusten dute euren lana hiru eguneko jaialdian.

Gehiago irakurri...


Karmele Jaio eta Edurne Alegria idazle gonbidatu dira ostegun honetan Bruselan hasiko den 50. Liburu Azokan

2019/02/12

Karmele Jaiok eta Edurne Alegriak ostegun honetan hartuko dute parte Bruselako 50. Liburu Azokan Bi idazleak Foire du Livre de Bruxellesren gonbitea jaso dute aurten 50. ediziora iritsiko den azoka honetan parte hartzeko eta biak elkarrekin arituko dira egitarau ofizialeko mahai-inguru batean, ekimeneko lehenengo egunean, 17:00etan Place de l'Europe izeneko gunean. Azoka, berez, otsailaren 14tik 17ra bitartean egingo da hiriburu europarrean, eta bi euskal idazleen partaidetza TraduQtiv ...

Gehiago irakurri...


Denak Bat EEak Udako Jaialdia egingo du larunbatean Mar del Platan; Beti Alaiko dantzariak Villa Victorian aritu ziren

2019/02/12

Beti Alai Dantza Taldea Villa Victoriako ‘Gizataldeen Gauean’ ‘Jaialdi’ izenpean antolatzen duen festan, euskal sukaldaritza, musika eta dantzak eskaintzen dizkie Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bertako biztanle eta turista ugariei . Ekintza irekia da eta aurten gonbidatu bereziak ere bilduko ditu: FEVAk antolatutako 'Jarduneko Musikarien I. Topaketa'n parte hartuko duten artistak. Jaialdia datoreen larunbatean, otsailaren 16an egingo da, ...

Gehiago irakurri...


Manu Bendala, andaluziarra, euskara irakaslea eta bertsolaria: «Hizkuntzara hurbildu beharra dago herria eta kultura ulertzeko»

2019/02/12

Gipuzkoan ikasi zuen euskara eta hiru urte dira Gasteizen AEKko irakasle dela Zadorra euskaltegian (arg. Blanca Sáenz del Castillo-DV)

Euskal Herrira iritsi bezain laster erabaki zuen Bendalak euskara ikasi behar zuela. Hizkuntza gehiago ikasteko asmoz, bertsogintza lantzea pentsatu zuen. Arabako Bertsolari Txapelketan arituko da kantuan. Ongi oroitzen du ikasi zuen lehendabiziko esaldia, «barkatu, andaluziarra naiz eta ikasten ari naiz». Bere asmoa gargardo bat nola eskatzen den ikastea zen, eta ezer asko gehiago. Eta begira noraino heldu den. Amaia Ramirez de Okariz Kortabarriak egin dio elkarrizketa Berrian.

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Aberri Eguna: Denak Bat Euskal Etxeak Dantzarien Topaketan parte hartzeko prezioak kaleratu ditu

2019/02/12

2019ko Dantzarien Topaketaren publizitatea Aberri Eguna ospatzeko Cañuelasko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Dantzarien Topaketa apirilaren 6an eta 7an izango da aurten, ohiko programarekin. Voucherren prezioa bakarra izango da aurten dantzari, zuzendari eta laguntzaileenzat eta $1.200 balioko ditu erromeria, ostatua (Smatan), eta igandeko gosari eta bazkaria barne. Larunbateko bazkariarekin, $200 gehiago izango dira ...

Gehiago irakurri...


Valentziara eta Bizkaira joan dira Diasporako Gutunen VI. Lehiaketako sariak: irakur hemen lan irabazleak

2019/02/11

Diasporako Gutunen Literatur Lehiaketako VI. edizioko sari banaketa, Valentziako Laurak Bat Euskal Etxean Valentziako Paternako Emilia Santano eta Bizkaiko Sodupeko Mari Ane Eguia izan dira 2019ko Diasporako Gutunen VI. Literatura Lehiaketako irabazleak, A eta B kategorietan hain zuzen, esan nahi baita euskara ikasle direnentzako (A) eta euskara normaltasunez erabiltzen duten euskaldunentzako (B) kategorietan. Orotara 25 lan original jaso dira, horietako lau Euskal Herritik, Argentinatik bost, Uruguaitik ...

Gehiago irakurri...


Ivan Preuss zuzendari argentinarrak euskara eta Mariri buruzko aipamenak sartu ditu bere lehenengo luzemetraian

2019/02/11

Borja Andia, 'Amanqay' amonaren paperean 'La Hermosa Fantasía de Propósito Final' (Azken xedearen fantasia ederra) dauka izenburu Ivan Preuss-en lehenengo luzemetraiak eta bere jaioterri Carmen de Patagones-en filmatu du. Ekoizletzatik jakinarazi dutenez, "Viedma eta Patagones eskualdean nabari daitekeen euskal marka eta bertako euskal ondarea ikusita", "elkarrizketak euskaraz eta Mari ...

Gehiago irakurri...


Donostiako Danborradaren burrunba Cordobako mendixketan hedatu zen ‘Todo el Mundo en Alta Gracia’ jaialdia tarteko

2019/02/08

Villa Mariako danbor jotzaileak 2019ko 'Todo el mundo en Alta Gracia' Jaialdian, Argentinako Alta Gracia hirian Euskal musika eta dantza ikuskizuna Cordoba probintzia beretik, baina Villa Maria hiritik Alta Graciara bidaiaturiko Euzko Etxeko dantzari eta jotzaileen esku egon zen. ‘Mundu guztia Alta Gracian' (‘Todo el Mundo en Alta Gracia’) izeneko jaialdiaren lehenengo egunean euskal ordezkariek desfile eta inaugurazio ekitaldian hartu zuten parte ikurrina eskuan eta euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia