euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hauteskundeak Homedaleko (EAB) Txoko Ona Euskal Etxean: bildutakoen esker oneko gomuta Fred Egurrolari

2019/02/18

Homedaleko (Idaho, AEB) Txoko Ona euskal etxearen egoitza Bere Zuzendaritza Batzordea berritu du Idahoko Homedale-n, bertako Txoko Ona Euskal Etxeak. Euskal elkartetik adierazi digutenez, bilera urtarrilaren 27an egin zuten eta bertan erabakitakoaren arabera, Marc Asumendi, Clay Haylett, John Lejardi eta Jim Ryska hautatu zituzten batzordekide, eta Lisa Cowger ordezko gisa. Zuzendaritzakoek, John Lejardi hautatu zuten ondoren lehendakari eta Lori Aguirre ...

Gehiago irakurri...


Juanes kantari kolonbiarrak Laurak Bat-en entsaiatu du Buenos Airesko Colon antzokian aurkeztu aurretik

2019/02/18

Iaz orrialde hauetan Serrat-en aipatu genuen kasuan bezala, oraingoan nazioarteko beste kantari bat ari izan da Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko areto nagusian entsaiatzen hiriburuko Colon Antzokian kontzertua eman aurretik. Juanes kantari kolonbiarra --Antioquiako Medellinen jaioa, Juan Esteban Aristizabal du izena, eta euskaraz ere grabatu izan du kantarik, Kepa Junkeraren (besarkada, ...

Gehiago irakurri...


Uruguaiko Salto herriak Pascual Harriagueren 2. mendeurrena ospatuko du apirilaren 13an, ‘Ardo Festa’ batekin

2019/02/15

Ardo Festa, Salton Saltoko Euskaldunen Taldea sustatzaile nagusi, ‘Harriague Astea’ antolatzen ari dira Uruguaiko saltotarrak. Hazparnen jaioa, Harriague, bere izeneko upeltegiaren sortzailea izan zen Salton eta Tannat motako mahats-mota Uruguaiko ikur bihurtu zuen. Pascual Harriagueren omenezko ekitaldiak apirilaren 8tik 14ra izango dira, hainbat proposamen barne, tartean, kultur eta kirol arlokoak, ...

Gehiago irakurri...


Kultura eta bestelako ekitaldiak Macachinen martxoaren 2 eta 3an, bertako Euzko Alkartasunaren 60 urteak ospatzeko

2019/02/15

Macachingo 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxearen 60. urteurrena Otsailaren 28an da berez 'Euzko Alkartasuna' euskal etxe pampatarraren fundazio eguna eta euskaldunek ospakizuna asteburura pasatzea erabaki dute, martxoko lehenengo asteburura, eta kultura programa zabal batekin ospatzea. Larunbat-igandeko ekitalditan, mota askotako proposamenak eskainiko zaizkie Macachinera bertaratu nahi duten lagunei, tartean sukaldaritza standak, gastronomia klaseak eta ...

Gehiago irakurri...


Egan, EHko pilotariak, jatekoa, kantua, bertsoak... asteburu honetan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko bestan

2019/02/15

San Frantziskoko Gure Euskal Etxea edo 'Basque Cultural Center'ek bere 37. urteurren besta ospatuko du (arg. EuskalKultura.com) Otsailero San Frantzisko aldeko euskaldunek bertako Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-en urteurren besta ospatzen dute --aurtengoan 37. edizioa du-- gaur egun Ipar Kalifornian euskal biltoki erreferentea bilakatua den eraikin hau 1982an sortu eta inauguratu izana gailenduz; sortu ere, nola sortu zen ere ongi gogoratuz, bertako euskaldunek Euskal Herriko hainbat herrik hain berea duten ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz egin dira Salt Lake City-n NABOko neguko bilkura eta hiriko Basque Dinner Dance euskal festa

2019/02/15

NABOko diruzain Mayie (Berterretche) Petracek hizlari, 2019 otsaileko bilkuran Salt Lake Cityn (arg. EuskalKultura.com) Ohiko arrakasta handiz egin dute joan den larunbatean Salt Lake Cityn 2019ko Basque Dinner Dance ekitaldia. Utah-ko Euskal Etxea antolatzaile, urteroko hitzordu honen helburu behinena urteko aurrekontuari zati handi bat ekartzea da, eta ber denboran euskal dantza eta kultur molde batzuk erakustea Utah-ko publiko ez-euskaldunari. "274 pertsona bildu zaizkigu aurten afaltzera," ...

Gehiago irakurri...


Diana Lachiondo amerikar euskaldunak zin egin du Boisen, Idahoko Ada Konderriko Batzordekide hautetsi gisa

2019/02/15

Diana Lachiondo jura su cargo, con su padre, Dave Lachiondo sosteniendo el ejemplar sobre el que jura Urtarrila, urrian egindako hauteskundeetan hautatu dituzten karguen zin-egite eta kargu-hartze hilabetea da Estatu Batuetan. Duela egun batzuk, Aitor Narvaizaren irudia ekarri genuen, Nevadako Elko konderriko sheriff berri gisa zin-egin eta kargua hartzen. Gaurkoan, Diana Lachiondoren zin-egite irudia ekarri dugu. Gogoratu Diana Idahoko Ada Konderriko 'County Commisioner' edo konderriko gobernuko kide gisa ...

Gehiago irakurri...


Gauak, liburuak eta opariak zozketatuz, ekitaldia larunbat honetan San Frantziskon Donostiako Unanue Hotela aurkezteko

2019/02/14

Donostiako Heredad de Unanue 'Diasporako Hotela'ren kanpoaldeko ikuspegia, jatorria XV-XVI. mendean duena (arg. EuskalKultura.com) Ekitaldia egingo da larunbat honetan arratsaldeko 3retan San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (Basque Cultural Center) Donostiako Heredad de Unanue Hotela aurkezteko. Ostatua XV-XVI. mendeko baserri batean zabaldu zen joan den irailean eta euskal diasporari lotua agertzen da, dekorazioan eta planteamenduetan, Donostian eta Euskal Herrian Diaspora ezagutaraztea eta Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko ...

Gehiago irakurri...


Carolina Ardohain ‘Pampita’ modelo ospetsuak Macachingo Euzko Alkartasuna Hotelean lo egin eta liburuan sinatu zuen

2019/02/14

Carolina Ardohain ‘Pampita’ Macachingo Euzko Alkartasuna Hotelean Macachin herritik 30 kilometrora dagoen Doblas herrixkan konpromiso familiar bat zeukalako iritsi zen modeloa Macachinera, eta Euzko Alkartasuna Hotelean eman zuen gaua Carolina Ardohainek. Egonaldia laburra izan arren, modelo famatuak denbora gorde zuen hala eskatu ziotenekin argazkiak ateratzeko eta hoteleko bisita liburuan sinatzeko.

Gehiago irakurri...


Boiseko euskaldunak aste honetan kaleratu dira makilak eskuetan Santa Agedako koplak kantatzeko (ikus bideoa)

2019/02/14

Boiseko euskaldunak aste honetan kaleratu dira makilak eskuetan Santa Agedako koplak kantatuz (ikus bideoa) Boiseko euskaldunek joan den astelehenean ospatu zuten Agate Deuna edo Santa Ageda hiriko Basque Block-en. Ekitaldiak ia hogeita hamar pertsona bildu zituen, makilak eskuetan kantari. Taldea Euskal Museotik atera zen eta 'Leku Ona' jatetxera joan zen lehenik, trikitixaren aireak lagun. Ondoren Euskal Etxera sartu eta han ere kantatu zituzten koplak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia