euskal diaspora eta kultura
2019/02/21
Zinez nahigabetuta dakartzuet Alan Kingen heriotzaren berri. Alan Roy King (1954-2019) Ingalaterran jaio zen eta oraino gazte zelarik hurbildu zitzaion euskarari, euskaltzaletu, euskaldundu eta euskal hizkuntzalaritzaren munduan baneratu arte, berezko izena irabaziz nazioartean alor horretan. University of Nevada Press-ek 1994an argitaratu zion The Basque Language: A Practical Introduction, eta ...2019/02/21
EuskalKultura.com-ek eta Donostiako Heredad de Unanue Hotelak bi gauko egonaldi bat oparituko dute zozketa honetan parte hartzen dutenen artean, bi pertsonarentzako gela bikoitzean, gosaria barne, horretarako egin behar den gauza bakarra email bat bidaltzea dela, martxoaren lehenaren aurretik. Gogoratu Heredad de Unanue Hotela Donostian dagoela, jatorria 15-16. mendean duen Unanue-Zar baserriaren eraikin ...2019/02/21
Argentinan bizi eta lan egiten duten berrogei gizataldeko ordezkari Frantzisko Aita Santua bisitatu zuten atzo Vatikanon, Argentinako Giza Eskubide eta Aniztasun Kulturaleko idazkari Claudio Avruj-ek antolatutako elkarretaratze batean. Bisitan “Argentina, Mosaico de Identidades” (Argentina, identitate bilgune) izeneko adierazpena eman zioten Aita Santuari, besteak beste migranteen, ...2019/02/21
Orodreth (Boris Bringas) bilbotarrak hamar urteko esperientzia dauka Beatbox-en. 2008tik aurrera hainbat erakustaldi, beatbox tailer eta lehiaketa ezberdinetan hartu du parte Euskal Herrian eta Espainian zehar. Txapelketa batzuk ere irabazi ditu, tartean Euskal Herriko beatbox Txapelketaren 2018ko edizioa. Orain eta Diasporako lagunekin bere artea konpartitzeko, Txile eta Argentina bisitatuko ditu eta ...2019/02/20
Maider Oleaga Euskal Herriko zuzendariak ‘Muga deitzen da pausoa’ bere dokumentala aurkeztuko du larunbat honetan Argentinako hiriburuan. Dokumentala Donostian filmatu zuen Oleagak, euskaraz (Buenos Airesen azpitituluekin proiektatuko da) eta bi emakumeren arteko topaketa berezi bat kontatzen du: bata bizirik dago eta zinemagilea da; besteak Elvira Zipitria Irastorza du izena eta 1982 urtean zendu ...2019/02/20
Aimara urtebete baino ez zuela iritsi zen Euskal Herrira Kolonbiatik, guraso eta anaiarekin. Donostiara urte t'erdi zeukala iritsi zen lehenengoz, eta hemen ikusi zuen aurrenekoz itsasoa. Bertan ezartzen, Gurutze Gorria izan zuten laguntzaile eta honek, baliatzen jakin duten ate bat zabaldu zien, haurrek Errenteriako Koldo Mitxelena Ikastolan ikasteko aukera izan baitzuten. "Dena euskaraz ...2019/02/19
'Jarduneko Musikarien I. Topaketa' otsailaren 16an egin zen, Mar del Platako Denak Bat-en, FEVA antolatzaile. Parte hartutako musikariak Bahia Blanca, Tres Arroyos, San Nicolas, Buenos Aires (Euskaltzaleak eta Laurak Bat), Villa Maria, Maipu eta Necocheako euskal etxeetatik heldu ziren Mar del Platako, eta bertako jotzaileak lagun, egun osoko jarduna bururatu zuten, Buenos Airesko Laurak ...2019/02/19
Kalean da dagoeneko Jazoera aldizkariaren zenbaki berri bat, 95.a. Caracaseko Eusko Etxetik Pedro Javier Arriaga Aguirre editore, zenbaki berriak zenbait artikulu eskaintzen ditu Euskal Herrriko eta Venezuelako lehengo eta oraingo errealitatea aipagai duten albiste eta iruzkinekin. Arriagak berak editorialean gogoratzen duenez, "2019 honek esangura berezia dauka euskal venezuelatarrontzat, 80 urte ...2019/02/19
Otsailean bagaude ere --uda petoa Hego Hemisferioan-- Hego Amerikako euskal etxe batzuk hasiak dira jadanik euren urteko plangintza iragartzen. Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea euskal etxeak euskara eskoletan apuntatzera deitzen du. Bi maila eskainiko ditu aurten elkarteak. Hasiera maila, astelehenetan izango da, arratsaldeko 3:30etatik 6:30etara. Maila aurreratuak, berriz, ...2019/02/18
Bi urte daramatza Guadalupe Gartziak Aquitaniako hiriburuan euskal dantza ikastaroak ematen. Berria ez litzateke bitxia izango jakingo ez bagenu Guadalupe argentinarra dela. Izan ere 23 urteko gaztea –23 urte ditu– Buenos Aires hirian jaioa, eta Nekazaritza Zientziak ikastera mugitu zen Frantziara. Berak argitzen duenez, “Buenos Airesen ikasi nuen euskal dantzak eta euskal kultura ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus