euskal diaspora eta kultura
2019/03/11
30 urte baino gehiago lokal berean egon ondoren, Peruko Euskal Etxeak lekuz aldatu behar izan zuen. “Beste lekuan alokatuak geunden, –azaldu digu Etxeko erreferente den Xabi Gilek– eta ez digute berritu; uste dut saldu behar dutela etxea. Hala ere, oso gertu dagoen beste etxe batera mugitu gara, auzo berean, eta bertan ari gara jadanik normaltasunez funtzionatzen”.2019/03/11
Otsail erdialdera bideo misteriotsuak hasi ziren agertzen Necocheako Euzko Etxeko sare sozialetan. Ustekabean buruhandi bat --bai, buruhandi bat-- harrapatu zuten Euskal Etxeko kamerek erakundeko isilpeko informazioan miatzen. Baina gertaera ez zen hor bukatu, adierazi digute sotto voce erakunde barrutik. Aste batzuk geroago bideo berri bat agertu zen, buruhandiaren adierazpen batzuekin… Baina zeri ...2019/03/08
Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur, martxoaren 8an, eta gizarteko sektore ugarik bat egiten dute emakumeen eskubideak aldarrikatzen dituzten kanpaina eta borrokekin. Euskal Etxeak ez daude joera honetatik kanpo eta nahi baino mantsoago bada ere gero eta gehiago dira genero gaien inguruko aktibitateak antolatzen dituzten zentroak. Gehienek gaur bertan egingo dituzte; beste batzuek martxoan ...2019/03/08
Diasporako jokalariak selekziora ekartzearen alde agertu da Javier Clemente Euskal Selekzioko entrenatzaile berria. Selekzioak Panamaren kontra jokatuko du bere hurrengo partida maiatzaren 29an, Rommel Fernández estadioan, bertan 20:00ak direla eta Euskal Herrian biharamuneko goizaldeko 3ak. Diasporako jokalariak selekzioratzeaz galdetuta, Clementek Euskaditik "kanpora atera behar izan zuten euskal ...2019/03/08
Datorren astean hasiota, Buenos Aires probintziako Pergaminoko Euskal Etxeak kutur eskaintza zabala prestatu du bere komunitateari luzatzeko. Dantzariak hiru taldetan antolatzen ditu, adinaren arabera: 2 eta 5 urte arteko txikiak, asteazkenetan bilduko dira, 17etatik 18etara; 6 urtetik gorakoek 18etatik 19:30etara. Bi taldeak martxoaren 13an hastekotan. ‘Goizeko Izarra’ taldeko dantzari ...2019/03/07
Etxepare Euskal Institutuak Euskara eta Euskal Kultura irakurleak behar ditu Katalunia, Italia eta Estatu Batuetako unibertsitatetan jarduteko 2019-2020 ikasturtean. Irakurle postuak lau dira: bat Bartzelonan, Universitat Autonoma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelonan (UB) aritzeko; beste bat Italian, Boloniako Alma Mater Studiorum eta ...2019/03/07
19 urte dituen Mikaela Goikoetxea Arizonatik propio etxeratuko da emanaldirako, Arizona State University-n ari baita Musika Hezkuntza eta Espainiera ikasle. Pare bat kantu kantatuko ditu “A Night at the Opera" ekitaldian Rock Springs-ko Broadway antzokian: Benito Lertxundiren "Loretxoa" eta Claude Debussyren "Nuit d'Etoiles". Rock Springs-en ...2019/03/07
Argentinako abesbatzetan oro har --euskaldun ala ez-- ospetsuenetako bat da, eta baita euskal diasporaren baiotan ere. 2019ko denboraldiaren hasiera honetan, ahots berriak gehitzeko audizioak egiten ari da Lagun Onak Korua korda guztietan. Kantariei eskarmentua eskatzen zaie. Proba egiteko saioak eta entseguak astelehenetan eta ostegunetan izaten dira, gaueko 8etatik 10etara, Laurak Bat Euskal ...2019/03/06
Lehenengo gonbidatuak ostiral iluntzean iristen hasi baziren ere, ospakizuneko ekintza nagusiak larunbat eguerdiostean hasi ziren La Pampa probintziako Macachingo Euskal Etxean. ‘60. Urteurreneko Pilota Txapelketa’n, Coronel Pringles, Bahia Blanca, General Pico, Macachin eta Coronel Dorrego hirietako pilotariek hartu zuten parte. Txapela, ordea, etxean geratu zen irabazleak Macachingo ...2019/03/06
"Elkarrekin egiten den irakurketak irakurtzen den testuen munduaren eta bestelako mundu eta bizipenak hurbiltzen dituelakoan", Euskal Mitologiari buruzko Irakurmen tailerra eskainiko du argentinar hiriburuan bertako Eusko Kultur Etxeak Luis María Etcheverry adituaren eskutik. Ordu eta erdiko zortzi klase izango dira, eta mitologiaren inguruko hainbat gai landuko dituzte ikasleek. ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus