2019/07/10

‘Paisanos… de otras tierras’ izenburupean, musika eta dantza ikuskizunak etorkinen dantza eta musikarekiko harremana nahi zuen erakutsi: “Immigranteek gustuko dute abestea eta dantzatzea; hala zen euren jaioterrietan, eta baita itsasontzietan eta herrialde berrietan ere” zioen gonbiteak. Emanaldia ekainaren 29an izan zen, Marconi Antzokian, eta Itxaropen Euskal Etxeko ...
Gehiago irakurri...
2019/07/09

Ekimena Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinemaldiaren aurrekari iragarle izango da eta hiru saio izango ditu, datozen hiru ostiraletan, hurrenez hurren emanik Amama (2015), Asier Altuna zuzendari; Oreina (2018), Koldo Almandoz zuzendaria; eta Dantza (2019), Telmo Esnal zuzendari. Sarrera kitorik izango da eta emanaldiak Rioja Jauregia Museoa (Museo de Arte Decorativo Palacio Rioja) delakoan 3skainiko dira ...
Gehiago irakurri...
2019/07/09

“Bikaintasuna Euskal Ikasketetan” ikastaroa bihar hasiko da Donostiako Miramar Jauregian. EHUko Udako Ikastaroak eta Etxepare Euskal Institutua lankide, ikastaroaren helburua Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar duen irakurletza sareko euskara eta euskal kultura irakurleei formakuntza ematea da, ikastaroa interesa duen edonorentzat zabalik badago ere.
Gehiago irakurri...
2019/07/09

Joan den larunbat eguerdian lehertu ziren Iruñean San Fermin Jaiak eta munduan zehar gure diaspora ez da atzean geratu. Entzierro txikiak, txupinazoak, buruhandi eta erraldoiak, dantzaldiak, bazkariak, topa-egiteak... osagai hauek Diasporan ere antolatu diren ekitaldien parte izan dira,. Leku bakoitzean elementu hauetarik ahal dituztenak hartu dituzte eta hartuko dituzte datozen egunetan festarako, ...
Gehiago irakurri...
2019/07/08

Gaur hasi eta uztailaren 19ra arte, Anima Zaitez! truke programaren egoitza izango da Villa Mariako Euzko Etxea. Aurrekoetan bezala, 4. edizio honetan ere mota askotako tailerrak eskainiko dituzte horretarako Euskal Herritik propio etorritako gazte euskaldunek. Hiru neska dira, Irati Aranguren Arrizabalaga azpeitiarra, eta Gasteizko Sara Chaves Larrimbe eta Paula Gonzalez Miguel. Eurekin, esku ...
Gehiago irakurri...
2019/07/08

Federazioa antolatzaile eta Ekin Dantzari Taldeko zuzendari Aitor Alavaren arduradunapean, dantza formakuntza ekainaren 29an eta 30ean egin zen San Nicolasen. Azpimarratzeko, lortutako partaidetza arrakastatsua. Izan ere, euskal etxe askotako ordezkariak bertaratuta, tartean Cañuelas, Chacabuco, Buenos Aires (Ekin Kultur Taldea eta Euskal Echea Eskola), General Rodriguez, ...
Gehiago irakurri...
2019/07/05

Guztia prest da Nevada iparraldeko Elko herri estatubatuarrean bere urteroko Euskal festei ekiteko. Festen hastapena hiri erdiguneko Ormaza Way-n egingo da 18:00etan eta hortik aurrera festak lehertuko dira larunbat eta igandez, udal parkean, hiriko euskal jatetxeetan eta oro har Elkoko kaleetan. Bihar larunbata, kabalkadak hiriko kale nagusia zeharkatuko du, euskal eta amerikar osagaiek Elkon eta AEBetan izan ...
Gehiago irakurri...
2019/07/05

Distantzia ez da oztopo ezta aitzakia ere. Bihar –uztailaren 6an– hasiko dira San Fermin jaiak Euskal Herrian, eta festatik kanpo ez geratzeko, munduan zehar dauden nafar eta euskaldunek telebistaz edo Internetez segitu ahal izango dituzte entzierroak, eta baita bertatik bertara ere euren ospakizun propioetan ospatu, kasu batzuetan, Venezuelan bezala, Eusko Etxean, ospakizunak egiazko ...
Gehiago irakurri...
2019/07/05

Venezuelan euskaldunen ondorengo jaiotako Alejo Zuloaga Eguzquiza Caraboboko Unibertsitateko lehenengo errektorearen (1892-1900) omenezko oroitarri eta plaka desestali zuten joan den asteazkenean unibertsitate horretako Errektoretzan, egungo errektore Jessy Divo de Romero eta Eusko Etxeko lehendakari Illargi Izcanga buru izan zituen ekitaldi batean. Eurekin batera, unibertsitateko buruzagiak, dekano, zuzendari eta ...
Gehiago irakurri...
2019/07/04

Lanpostu eskaintza dabil betetzeke Londresen euskal gastronomia eta jatetxeen arloan. Hiriko lau leku, Eneko Atxaren One Aldrych hotel barruko "Eneko Basque Kitchen and Bar", Lurra euskal erretegia, "Donostia" pintxo-taberna eta jatetxea eta Elena Arzak-en "Ametsa" jende beharrean dabiltza, tartean kudeatzaile lagun, sukaldari eta mahai-zerbitzariak, ezaugarri eta ...
Gehiago irakurri...