euskal diaspora eta kultura
2019/04/05
Europako Euskal Herrian gero eta gutxiago geratzen da Korrikaren 21. edizioa abiatzeko: lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Garestik, eta hamar egunez luzatuko da Gasteizen bukatzeko apirilaren 14an. Baina korrikalariak mundu osoan daude sakabanatuta eta Diasporak ere bizi-bizi parte hartzen du; izan ere Euskal Herrian baino pixkat lehenxeago. Atzo bertan aipatzen genuen Parisen joan den ...2019/04/05
Boliviako Estatu Plurinazionaleko Kontsulatuak gonbidaturik, Aberri Etxea Euskal Etxeko kideek euskal kolektibitatea ordezkatu zuten martxoaren 22an Itsasoaren Eguneko ospakizunean. Boliviako gizataldearentzat garrantzi handia duen egun horretan, Nestor Condori Coarite kontsulak azaldu zuen Itsasoaren Egunean gogora ekartzen dutela Ozeano Barearen gerran boliviarrek Calama herriaz egin zuten defentsa.2019/04/04
Arratsaldeko 5etan –Euskal Herriko ordutegian– abiatuko da gaur Nafarroako Garestik AEKek sustatzaile duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Hamar egunez, 200dik gora herritatik pasako da Korrika, apirilaren 14an Gasteizen bukatzeko. Bitartean, Diasporako euskal etxeak ere ari dira jo eta fuego kanpainarekin bat eginez. Munduko euskal etxeetako korrikalariek ere hainbat kilometro egingo ...2019/04/03
Florencia Alzugaray artista bisual argentinarraren Bicicletas en foco (Bizikletak fokuan) argazkilaritza eta artea lotzen dituen proiektua da. “Bizikleta da proiektuaren haria, batzuetan protagonista nagusia, beste batzuetan arrasto edo itzala. Nolanahi ere beti izan dut lagun munduan zehar egin ditudan bidaietan”, egilearen hitzetan. Proiektuak liburua eta erakusketa dauzka. Bicicletas en ...2019/04/03
THGBen (Tokiko Hiri eta Gobernuak Baturik) III. Kultura Gailurra egingo da apirilaren 3tik 5era, asteazkenetik ostiralera, Buenos Aires Hiriko Usina del Arte-n, bertaratuko diren munduko hiri eta tokiko gobernuen ordezkarien artean Bilboko Kultura zuzendari Iñaki Lopez de Aguileta eta 'Donostia Kultura' erakundeko Zuzendaritzari atxikitako teknikari Imanol Galdos daudela. Bi euskal ordezkariok ...2019/04/03
Eskualde txapelketa hau joan den astean jokatu da La Platan, martxoaren 27tik 30era, Argentina, Txile eta Uruguaiko hamasei bikote partaide. Txapeldunak euskal etxe anfitrioiko Rolando Biasco eta Jose Luis Macchi izan dira, garaikur nagusia etxean geratuz. Bigarren postua Buenos Aireseko Laurak Bat-eko Felipe Finger eta Felipe Finger aita-semeentzat izan da; eta hirugarrena Pedro Berrueta eta Juan Jose ...2019/03/28
Renoko klasikoetako bat izan zen 1929an sortu zutenetik eta azken hamarkadetan esnazuar (Baxenabarre) jatorriko Zubillaga familia izan zuen jabe eta kudeatzaile. Hainbat gorabehera izan ondoren eta egun jabe duen Dennis Banks-ek 2017ko uztailean erosirik itxita egon da, baina aste honetan jakin dugu Reno Gazette Journal egunkarian irakurrita, obrak egin ondoren, maiatzean berriro zabalduko dituela ateak ...2019/03/28
Ohiturari jarraituz, lau etapatan antolatu du aurten ere “Caio Elizondo” Mus Txapelketa Anaitasuna Euskal Etxeak. Etapa bakoitzeko irabazleak finalaurrekoetara pasatuko dira eta azken biek jokatuko dute finala. Txapelketako bikote irabazlea Maipuko Euskal Etxearen ordezkari izango da uztailean Macachin-en (La Pampa) jokatuko den 2019ko Txapelketa Nazionalean. Gogora dezagun Macachinen irabazle ...2019/03/28
Aurten duela bi mende jaio eta Salton jardun zuen Pascual Harriague hazpandarraren omenez antolatutako ‘Harriague Astea’ eta horren baitan bi aste barru gauzatuko den ‘Ardo Festa’ handizki ospatuko ditu Saltoko herriak, bertako 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea antolatzaile nagusi. Jaialdiaren programa aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Saltoko Euskaldunen ...2019/03/28
Marita Echave sukaldari cordobatarrak ‘Cocina Vasca Campesina’ bere liburua aurkeztu du Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxean. Berrogei bat lagunek hartu zuten parte klase moduko aurkezpenean eta ondotik etorri zen dastatzean. “Menua prestatzen zuen bitartean, errezetak ez ezik, Maritak euskaldunen istorioak, ohiturak eta kontaketa mitologiko batzuk konpartitu ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus