euskal diaspora eta kultura
2019/04/08
"Hegazkinen erasoak Sebastian eta Trinidaden arteko ezkontza hondatu zuen 1937ko ekainean, baina azkenen ezkondu ziren". Argentinako euskal etxe eta euskal gizatalde giroetan pertsona arras ezaguna den Mikel Ezkerro (Rawson, 1938) hizlari, historialari eta euskal diasporaren zabaltzailea bere gurasoez eta Argentinan eta Euskadin pasatu zuen haurtzaroaz mintzatu zaio Iban Gorriti kazetariari, ...2019/04/05
Korrikaren lekukoak 21. edizio honetako lehenengo urratsak eman zituen atzo Garesko plazan, jendetza bat lagun eta sostengu zeukala. Datozen egunotan eta 14an Gasteiza iritsi aurretik, 2.500 kilometro egingo ditu, erraz esaten diren xifrak, baina egiaz duten neurria hartzeko eseri eta irudikatzeko saio handia eskatzen dutenak. Are gehiago, jakinik munduko hainbat lekutan izango duen --izaten ari ...2019/04/05
Euskal PEN Kluba, Garabide Elkartea, Erroa Argitaletxea eta Guatemalako Kakchiqel Unibertsitate Maiarekin batera, liburu bat ari da prestatzen munduko hainbat hizkuntza indigenetan idatzitako olerkiak bilduz, literatura emaitza hauek munduarentzat diren altxor garrantzitsua erakutsi eta agertarazteko, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatua izan den 2019 hau baliaturik.2019/04/05
Boisen euskara irakasle den Oihana Andionek bidali digu artikulua, NABOko Euskara koordinatzaile den Aitor Iñarraren bidez. Artikulua bere ikasleetako hiruk idatzia da, eta horietako bik Boisen egin eta ETBko Arte[faktua] saioak eman zuen bideoa aipatzen dute. Artikulua eta bideoa bildu ditugu hona. Boiseko Euskal Museoa egoitza duten klase hauetan Euskal Herriko prentsa eta euskarazko ekimen eta artikuluak aztertzen dituzte ikasleek. Zorionak, eta aurrera, geure irakurle ere bazaretela dakigun Boiseko lagunok!
2019/04/05
Igandean egin zuen, argentinarrek Malvinetako Gerraren urteurren berri bat gogoratuko baitute gaur asteartea, apirilaren 2an, eta karia horretara antolatutako programarekin bat eginez. EEtik adierazi digutenez, “proposamena Marcela 'Malvinera' Cruz eta Mirna Arantzazu Santillán-ek ekarri ziguten; Marcela Cruzek hiriko udaletxean ikertu eta aurkitu zuen zerrenda ofizialetan agertzen ziren baino ...2019/04/05
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxea izan zen aurkezpenaren egoitza eta bertan egin zuten txotx lehen aldiz ‘Txapela’ Sagardo berriaren egileek. Harrera-ekitaldian, Argentinan egindako euskal sagardo natural hau zuzenean kupeletik dastatzeko aukera izan zuten bildutakoek, Euskal Herriko sagardotegietan bezala. Produktua aurkezteko, hitz batzuk esateaz gain, bideo bat proiektatu zuen ...2019/04/05
Urte berezia da hau Tandilgo Euskal Etxearentzat, datorren azaroan 70 urte beteko dituelako. Karia horretara egitarau berezia antolatu du elkarteak hilabetero ezohiko proposamenak eskainiz. Programa hasia da dagoeneko eta bukatu berria den martxoko hitzorduak hitzaldi bat, mus txapelketa eta txistu eta pandero tailerra izan ziren. Udalak antolatutako Kolektibitateen Janari Azokan ere hartu dute parte Gure ...2019/04/05
Ehun urte baino gehiago dituen Tandilgo Euskal Etxeko frontoiak propio zabalduko dizkie ateak euskal kirol tradizional hau ikasi eta praktikatu nahi duten emakumeei. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez, astean bitan; ordutegia Tina Corbal irakaslearekin adostu behar da. Tina Corbal, bertatik 160 bat kilometrora dagoen De La Garma herrian jaioa bada ere, Tandilgo Gure Etxean ...2019/04/05
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldi programa hedatuaren barruan, urteko lehenengo ‘Emakumeak eta Ekitatea’ tailerra eskaini dio bere komunitateari Jose C. Paz-eko Toki Eder-ek joan den martxoaren 21ean. Proposamena euskal elkarteko kide den Paula Basaldua lizentziatuaren esku egon zen, helburutzat “denon artean gizarte berdintzale eta inklusiboa lortzeko ...2019/04/05
Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeko “Atahualpa Yupanqui” Herri Liburutegiak urteroko bere nazioarteko literatur lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du, aurten aldaketa batekin: gaia umorezko ipuin eta pasadizoak izango da.Testuak euskaraz edota gaztelaniaz aurkez daitezke eta hizkuntza bakoitzeko bost irabazle hautatuko dira. Sariak diplomak eta liburuak izango dira eta ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus