2019/07/26

Elkarretaratze esanguratsua ari da antolatzen Asunciongo Euskal Etxea uztailaren azken eguna, San Inazio egunerako. Programa abiatuz, Eduardo Nakayama historialariak Paraguaiko euskaldunak aipatuko ditu ‘Euskal jatorriko jendea Paraguain’ hitzaldian. Ondoren, euskal afaria egingo da honako menuarekin: bakailaoa, garbantzuak Bizkaiko erara eta babarrunak. Ekitaldirako euskal dantza ...
Gehiago irakurri...
2019/07/24

Bi domeinuak gureak izaten segituko dute, baina transizio baten ondoren .eus izango da gure ekimenaren interneteko egoitza eta domeinu nagusia, .com-era sartzen direnak bertara bideraturik. Transizioak apur bat gehiago hartuko du gure posta helbideekin, oraingoz .com-ekoek segituko baitute. Abisatuko dugu noiz gertatzen den posta helbideen migrazioa. Datozen egun eta asteetan jakinaren gainean izango ...
Gehiago irakurri...
2019/07/24

Pergaminoko Euskal Etxeak inguruko euskal etxeetako muslariak gonbidatzen ditu ‘Pancho Otermín’ izena paratu dion Mus Topaketan parte hartzeko. Ekitaldia abuztuaren 4an izango da, lagunartekoa da, eta parte hartzeak 100 peso balio ditu, bikoteko. Izena emateko epea uztailaren 30ean bukatuko da, eta lagunonakpergamino@yahoo.com.ar helbidean egin daiteke.
Gehiago irakurri...
2019/07/24

Irailaren 8an ospatuko da aurten bigarren edizioan Euskal Diasporaren Eguna eta munduan zehar barreiatuta dauden euskal etxeek aukera izango ospakizunarekin bat egiteko, bakoitzak berean ekintzak antolatuz. Viedma eta Carmen de Patagoneseko Aberri Etxearen kasuan, iazko esperientzia bikainak bultzatuta, literatur lehiaketa antolatu dute bigarrenez, “euskal etorkinek Euskal Herria uzteko izan ...
Gehiago irakurri...
2019/07/23

Hiriburu venezuelarreko Eusko Etxea gogor ari da bere bazkide eta lagunei aukera berriak ematen bertako ekitaldi eskaintza eta partaidetza goititu eta areagotzeko eta ahalegin horren barnean literatura solasaldi bat abiaraziko du datorren larunbatean, bereziki euskal obrak irakurri, eta biltzen diren literaturzaleekin elkarren artean mintzagai jartzeko. Proposamen berriko lehenengo hitzordua El Paraísoko ...
Gehiago irakurri...
2019/07/23

Joan den larunbat goizetik Argentina, Txile eta Uruguaiko hogei bat ikasle-irakasle dabiltza Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean Etxepare Euskal Institutuak koordinatzen duen Euskara Munduan programaren baitango Neguko Barnetegian partaide. Hurrengo ostiral-larunbatean, HABEko gradu azterketak egingo dira Laurak Bat-en bertan. Barnetegiko irakasle, Euskara Munduan-i esker trebatutako Gabriela Mendia, Irene Lopez ...
Gehiago irakurri...
2019/07/23

Buenos Airesen jaioa bada ere Durangon igaro zuen haurtzaroa Pedro Mario Arana Urionabarrenecheak, bertakoak baitzituen guraso eta aitona-amonak. Garai hartan bizi izandakoak eta gaur egun bizileku duen Cipolletiko ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxearekiko konpromisoak eginkizun polita burutzera eraman dute: ‘Txalaparta: cosas de vascos’ liburua idaztera. Izan ere euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/07/22

“Grand Bal de L’Europa” izenarekin ezaguna den jaialdia Frantziako Gennentines herrian egiten da urtero “Europako dantzen eta musikaren indarra, aberastasuna, aniztasuna eta erakarpena ezagutarazteko helburuarekin”. Aurtengo edizioa, jopan den asteburuan hasi eta abuztuaren 2ra arte luzatuko da, programa barruan Euskal Herriko dantzek tartea dutela, bai ikastaroetan bai ...
Gehiago irakurri...
2019/07/19

Diasporako euskaldunek presentzia eta partaidetza nabaria izango dute helduden igandean Elizondoko karriketan ospatuko den Baztandarren Biltzarrean. Partaide zuzen Kalifornia osoko 42 euskal dantzari eta 10 musikari bilduko dira besta eta kabalkadara, eta heiekin batera ehun bat senide, diaspora kaliforniarreko euskaldunen ordezkari, gehienbat honako euskal etxeetatik etorriak: San Frantzisko, Bakersfield, ...
Gehiago irakurri...
2019/07/19

Santiagoko Estadio Español erakundea eta bertako instalazio zabalak egoitza dituen Colectividad Vasca de Chile euskal etxeak azken urteotan urtero antolatzen duen Semana Vasca ekitaldia datorren asteartean, uztailaren 23an, hasiko da aurtengoan, eta igandera arte, 28ra arte, luzatuko. Abiatu ere "Euskal emakumeak" erakusketarekion abiatuko da eta igandean San Inazio mezarekin bukatuko, tartean ...
Gehiago irakurri...