euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Josu Martinez bilbotarrak "Jainkoak ez dit barkatzen" filma aurkeztuko du ostiralean Buenos Airesen eta segidan Patagonian

2019/05/14

‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala Argentinan ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentalak ahanzturan eroritako XX. mendeko pertsonaia bat du protagonista, euskal antifaxistentzat milaka arma erosi zituen eta Bigarren Mundu Gerran erresistentziaren alde eta bizitza arriskatuz, ehunka pertsona salbatu zituen Lezo Urreiztieta bizkaitarra. Josu Martinezen bosgarren dokumentala den hau Lezo Urreiztietak Martin Ugalde historialariarekin izandako ...

Gehiago irakurri...


25.000 bat lagun bildu ditu atzo 2019 BAC jaialdiak, Buenos Airesko Mayo Etorbidea Euskal Herri txiki bat bihurtuta

2019/05/13

2019ko BACen une batzuk (argazki Maru Maiztegui) ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdia hobea da urtetik urtera eta ez da zenbaki kontua bakarrik. Argentinako euskal etxeek inoiz baino engaiamendu handiagoa erakutsi dute aurten taula gainean, standetan eta kalean. Eta euskal etxeei buruz ari garenean, 'hurbilekoei' buruz ari gara, jaian parte hartzeko 200 edo 300 kilometro egiten ...

Gehiago irakurri...


Euskara eta euskal kultura irakasle bila ari da NABO, Estatu Batuetako unibertsitate eta euskal etxeetan aritzeko

2019/05/13

NABOren joan den otsaileko bilera Salt Lake Cityn (argazkia EuskalKultura.com) San Frantziskotik, NABOko euskara teknikari Aitor Iñarra zuzendu zaigu, Estatu Batuetan euskara eta euskal kultura irakasle bila dabiltzala iragartzeko. Izan ere, Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeen bilgarri den NABOk (North American Basque Organization) euskara irakasle aukerak ireki berri ditu, unibertsitate mailan eta euskal etxeetan ere euskara eta euskal kultura irakasteko aukerak ...

Gehiago irakurri...


Immigrazioaren Joko Olinpikoen XVIII. edizioa abiatu dute Montevideon, aurtengoan euskaldunen soka-tira ere barne

2019/05/13

Immigrazioaren Joko Olinpikoetan partaide diren herrialdeak euren banderekin, euskal ordezkariak ere tartean Immigrazioaren Joko Olinpikoak 1985etik Uruguaiko hiriburuan egiten den kirol lehiaketa bat da. Helburua, hiriko gizataldeen artean loturak estutzea eta elkarbizitza eta elkarren ezagutza bultzatzea. Gaur egun hamaika kolektibitate dira ekitaldiko antolatzaile, eta kirol eta jardueren artean daudem esaterako, futbola eta saskibaloia, baina baita ere xakea eta trukoa, batzuk aipatzearren. Aurten nobedade, ...

Gehiago irakurri...


BACen 9. edizioa hasteko orduak zenbatzen: irakur hemen jaialdiko egitarauaren azken bertsio eguneratua

2019/05/10

2019ko BAC ‘Buenos Aires Celebra-BAC’ izenarekin ezaguna den jaialdia, argentinar hiriburuak eta hiriburutarrek kanpoko kolektibitateen omenez ospatzen duten festa bat da. Euskal gizataldearen kasuan, ordea, Buenos Aireskoak ez ezik, herrialde osoko erakunde, talde eta lagunen bilgarri eta erakuslehio da Mayo Etorbidean, Argentinan bizirik den eta izan ere taupada bizia duen euskal munduaren irudi ...

Gehiago irakurri...


Mendozako Denak Bat-ek “elkartean euren marka utzi duten" lau kide omendu zituen Aberri Eguneko bazkarian

2019/05/10

Aberri Egunean omenaldi bat egin zien Euskal Etxeak hildako lau kideri "Hunkigarri baino hunkigarriagoa" izan da aurten Aberri Eguneko ospakizuna Mendozan. Izan ere, euskal etxearen egutegian hain markatua den egun honetan omenaldi berezi bat egin zien Euskal Etxeak duela gutxi hil diren eta eurak ere Elkartean marka berezia utzi duten lau pertsonari, Nerea Garate, Alicia Aguirre Markuleta, Vicente Lecea eta Martin Greño bazkideei. Aberri Eguneko ...

Gehiago irakurri...


Cristina Juliarena adituak ‘El Legado Vasco’ bere liburuaren aleak sinatuko ditu bihar Buenos Airesko Liburu Azokan

2019/05/09

Cristina Juliarenaren ‘El Legado Vasco’ liburuaren azala ‘El Legado Vasco. Apellidos y testimonios de vida en Brandsen’ (euskal legatua, abizenak eta bizitza-lekukotasunak Bradsen-en) liburuak Cristina Juliarena ikertzaileak Brandsen herriko euskal jatorriko 21 familiari egindako elkarrizketak biltzen ditu. Brandsen La Plata hiritik oso hurbil dago, ‘cuenca lechera’ (esne arroa) izenarekin ezaguna izan zen eskualdean. Izan ere, ...

Gehiago irakurri...


Programaren 15. urteurrenean Hator Hona-n parte hartu duten gazte guztiak gonbidatu ditu Euzko Etxeak Necocheara

2019/05/09

Hator Hona programaren 2019ko irudia Gonbitea 2004tik iaz arte Hator Honarekin Argentinara etorri diren Euskal Herriko 90 euskaldunei zuzendu die Necocheako Euzko Etxeak. Asmoa, 15 edizioetan zehar garatu diren tailerrei eustea da, baina proposamen eta ideia berriak emendatuz; esan nahi baita dantza, kirol, sukaldaritza eta euskara tailerrei, agian txikienei begirako ekimenak, musika eta dantza emanaldiak, Triki Poteoa edo sor daitezkeen beste ...

Gehiago irakurri...


Juan Rekarte hil da Euskadin: Venezuelan jaioa, euskaltzale engaiatua eta euskal musika ondarearen biltzaile nekaezina izan zen

2019/05/08

Juan Rekarte Uranga gaur asteazken goizaldean hil da Euskadin. "Gaur goizaldean gertatu den bere heriotzak ezustean harrapatu gaitu asko", aipatu digu EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarrik Juan Rekartez galdetu diogunean. "Ez nekien duela sei bat aste minbizia topatu ziotenik, oso ingurukoen artean gorde zuten". "Adiskide ona zen, goitik beherako euskaltzalea eta gure kulturarekin engaiatutako pertsona. Txingurri lana egin du euskal musika ...

Gehiago irakurri...


Euskara klaseak hasiko dituzte Misionesko Unibertsitatean, Euskal Etxearen eta ikastegiaren arteko akordioaren baitan

2019/05/08

Euskara klaseak Misionesko Unibertsitate Nazionalean Gramatika eta hizkuntza ez ezik, euskal kultura ere irakatsiko dute, beti ere ikasleek ahalik eta ezagutza zabalena izan dezaten euskal kulturaz. Bi talde sortuko dira, hasi berriena eta oinarrizko maila daukatenena. Irakaslea, Euskal Jatorri Euskal Etxeko kide Maria Silvia Soloaga izango da, hirian ikasle dauden Euskal Herriko bi euskaldun laguntzaile. Misionesko Unibertsitate Nazionalaren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia