2019/10/01

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean parte hartu behar duten ordezkaritzak, gonbidatu eta partaideak hein handi batean hemen direla edo heltzen, eta gaur, egunean zehar akreditazioak lortzen hasiko direla Batzarraren egoitzan, Eusko Jaurlaritzaren EHAA Buletin Ofizialak argitara eman berria du astelehen honetako zenbakian Euskal Etxeentzako 2019ko dirulaguntzen Ebazpena. Hauek dira bi ...
Gehiago irakurri...
2019/10/01

Entre Rios probintziako UADER Unibertsitate Autonomoko agintariek eta Ibai Txori Euskal Etxeko Carlos Izaguirre lehendakariak, Concepcion del Uruguay hirian bildurik, hitzarmena sinatu zuten irailaren 23an euskararen alde elkarrekin lan egiteko. Izan ere, Esparru.akordioa da bi elkarteek sinatu dutena, Euskal Herriko hizkuntza Unibertsitatean sar ahal izan dadin, “gure hirian ikasi ahal izateko, beste hainbat ...
Gehiago irakurri...
2019/10/01

Argentinan Euskal Herriaren ordezkaritza eroateko era asko daude. Buenos Aires probintziako Lagun Onak-ek bere komunitatearengana iristeko bi bide polit hautatu ditu. Batetik, elkartasun proiektuak garatuz ‘Ayudanos a crecer’ izeneko Jantokia babesten. Bertan, behar handietan bizi diren ehun bat neska-mutil elkartzen dira egunero oinarrizko otorduak egiteko. Euskal Etxeak jostailu ...
Gehiago irakurri...
2019/09/30

Ekitaldi polita joan den ostiralean Donostiako Heredad de Unanue Hotelean egin zutena, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarraren bezperetan Renoko (Nevada, AEB) euskal erreferentearen bizitza eta euskal lekukotasuna bilduz. Ekitaldiak Diasporaren gaian interesatutako lagun koadrila polita bildu zuen, hogeita bost bat lagun, saioa egin zen aretoaren kapazidadea bera. Caminok Buffalo (Wyoming), ...
Gehiago irakurri...
2019/09/30

‘Otros Cines’ zinemaldiaren baitan saritu zuten irailaren 20an ‘Cine en la Casona’ Elkarteak eta ‘Juguetes Perdidos’ Kooperatibak Javier Tisera “hiriko kulturaren alde egindako lana eta herriarekin daukan engaiamenduagatik”. Idazle eta kazetaria ez ezik, Euskal Etxeko sukaldarien taldeko bultzatzaile nagusia ere bada Tisera eta bere ardurapean egiten dira ‘Buenos ...
Gehiago irakurri...
2019/09/30
Pirineo bi aldeetako 200dik euskal emigrante baino gehiago hil ziren 1842an 'Leopoldina Rosa' ontzia Uruguaiko kostaldetik gertu hondoratu zenean. Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoak erakusketa zabaldu berria du euskal emigrazioko pasarte askorentzat ezezagun hura gurera ekartzeko. Erakusketa berean, leku berezia hartu du baita ere seguruenik euskal emigrante ezagunena izan den Jose Mari Iparragirrek, Gernikako Arbolaren egilearen jaiotzaren Bigarren Mendeurrena (1820an jaio zen Urretxun) datorren urtean gogoratuko baitute sorterrian ekitaldi egitaratu potolo batekin.
Gehiago irakurri...
2019/09/27

Joan den astelehenean programaren berri eman genizuen. Eta hasiak dira iristen Euskal Herrira Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrak nazioarte osotik bilduko dituen lehenengo partaideak. Ohiko saioez gain, ordea, Jaurlaritzako Kanpo Harremanaterako Idazkaritza Nagusiaren baitango Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak beste aurkezpen eta agerpen berezi batzuk prestatu ditu datorren asterako, ...
Gehiago irakurri...
2019/09/27

Irailaren 8an Bizkaiko hiriburuan zeuden, aurreko abuztuaren 22an Argentinatik ateratako 24 bidaiariak. Leku argentinar askotako lagunek osatutakok taldeak Bizkaian hasi zuen ibilbidea eta hogei egunatan Euskal Herri osoa bisitatzeko aukera izan zuen, beti ere talde-bidaia pertsonalizatuetan eskarmentu handia duen Mariana Domine euskal-arrecifestarrak lagunduta. Marianak EuskalKultura.eus-i esan dionez, ...
Gehiago irakurri...
2019/09/26

FEVA antolatzaile duen ekitaldia joan den larunbatean, irailaren 21ean --udaberriko lehenengo egunean-- egin zen Euskal Echea Eskolako instalazioetan. Deialdiak ohi duen arrakasta lortu zuen eta Euskal Echea eskoletako ikasleez gaien, partaide izan zituen Arrecifes, Cañuelas, Chacabuco, Chascomus, Jose C. Paz, La Plata, Buenos Aires (Laurak Bat), Lomas de Zamora, Maipu, Olavarria, ...
Gehiago irakurri...
2019/09/26

Hiriko Gure Txokoa Euskal Etxeak eta Cordobako Unibertsitate Katolikoko abesbatzak antolatzen duten 'Cordoba Loiolari kantari' Abesbatzen Topaketaren 29. edizioak hiru koral bildu ditu aurten bertako Jesusen Lagundiaren elizara: Melina Ceballos zuzendari duen Cordobako Unibertsitate Katolikoko abesbatza, Dario Ferrero zuzendari duen Cordobako Unibertsitate Nazionaleko Medikuntza ...
Gehiago irakurri...