euskal diaspora eta kultura
2019/06/18
Eusko-Brasildar Etxeak aspaldiko amets bat bete du Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Oscar Goitia buru duen elkarteak Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu nahi zuen lur brasildarrean, eta Sao Paulo iparraldean dagoen Basogintza Institutuaren Santutegian egin zuen. Goitiak azaldu digunez, Euskal Gizataldeen 2015eko Mundu Batzarrean eman ziguten kimua Gernikako agintariek eta jatorri ziurtagiria ...2019/06/18
23 urte bete ditu Toki Eder Euskal Etxeak eta ospakizuna ekainaren 9an ospatu zuen. Lagun ugari bildu ziren elkartearen egoitzara ohiko ‘urteurren paella' gozatzera. Bazkariko hitzetan, ekitaldietan erakundeak transmititzen dituen ‘euskal kulturaren balioak’ goraipatu zituzten anfitrioiek eta urtean zehar garatzen duten lan solidarioaz mintzatu zitzaizkien bildutakoei. Ohiturari ...2019/06/17
AEBetako euskal etxeetan euskal dantzak erakusten ibili da Jexux Larrea, Argia dantza taldeko dantza-maisua. Ia bi hilabetean ibili da Ameriketan zehar; San Frantzisko (Kalifornia), Ontario (Oregon), Boise (Idaho), Reno (Nevada), Salt Lake City (Utah), Buffalo (Wyoming) eta Elkoko (Nevada) euskaldun jatorriko amerikarrei ikastaroak eskaintzen. Jexux Larrearen AEBetako birak Dantza ...2019/06/17
Latinoamerikar eta japoniar fusioko sukaldaritzak ordezkaritza bizi eta koloretsu berezia dauka Euskal Herrian, hain zuzen ere Cesar Escudero eta Nacho Apeceche sukaldari argentinarrek Getxon eta Bilbo zuzentzen dituzten Dando la brasa jatetxeetan eskaintzen dutena. Escuderok eta Apecechek Buenos Airesen ezagutu zuten elkar eta itsasoaren alde honetara luzatu dute euren adiskidetasuna. Euren ...2019/06/17
Oso partaidetza handiko –botoa eman zezaketen 156 kideetatik 122k egin zuten– Urteroko Batzar Nagusian, Luis Carricaburu hautatu dute lehendakari berri Cordoba probintziako Villa Mariako Euzko Etxeko bazkideek. Erabat berezia izan den kanpaina baten ostean –gogora dezagun lehian ziren bi zerrenden arteko borroka herriko hedabideetara ere iritsi zela– Luis Carricaburu ...2019/06/14
Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada-Renoko Unibertsitateak (UNR) zabalik daukate 2019 urteko Jon Bilbao Visiting ikertzaile gonbidatua hautatzeko prozesua, euskal diaspora gai bati buruzko ikerketa proiektua University of Nevada, Reno-n hilabeteko ikerketa egonaldia eskaintzen duena, 2019ko abuztutik abendura arteko epean egin beharrekoa. Doktoregoa eta unibertsitate mailako irakasle edo ikertzailea ...2019/06/14
‘Pueblos Auténticos (Herri Jatorrak edo benetako herriak)’ izeneko festa Gral. Villegasko Udaleko Kultur Idazkariak astebururo partiduko herri ezberdinetan antolatzen duen jaialdi bat da. Ekintzaren egitarauaren barruan Cañada Seca izango da jaiaren egoitza ekainaren 30ean, eta bertara bilduko dira euskal gizataldeko lagunak sukaldaritza, dantza eta jantzi tipikoekin euskal kulturaren ...2019/06/13
Urtero bezala aurten ere mintzapraktika berezi bat antolatu dute Londresko Euskal Elkarteko ikasle eta lagunek euskara ikasturteari amaiera ipintzeko. Datorren asteko larunbatean izango da, ekainaren 22an, eta aurten berrikuntzak ere izango ditu. Biltzen den ikasle/irakasle/euskaltzale taldea Westminsterretik Greenwichera joango da ontziz eta Cutty Sark bisitatzeko aukera izango du. ...2019/06/13
San Ignacio elkarte sozial eta katolikoa den OSCASIk garrantzi handiko lan solidarioa egiten du Caracas hiriko auzo txiro eta handienetako bat den Petaren. Hala adierazi du Venezuelako euskal gizataldeko erreferente Pedro Javier Arriaga Aguirrek, azaldurik “diru-laguntza eta laguntza gizatiarra eskaintzen die(la) jesuiten elkarte horrek auzoko eskolumeei, eta horri esker oinarrizko ...2019/06/13
Euskal erakundeko ‘Eusko Indarra’ taldeak bere instituzioaren eta euskal gizatalde osoaren ordezkari jardun zuen Montevideon Alpenländerverein Klub Alpinistaren urtebetetze jaian. Alpeetatik etorritako aleman hiztunen ondorengoak biltzen dituen elkarteak 85. urteurrena ospatu zuen igandean eta opari gisa euskal dantza ikuskizun bat oparitu zion Haize Hegoak. ‘Ipar Haizea iauntzi’, ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus