2019/10/10

Agurtu eta ikusi berria dugu Masami Murakami, joan den astean amaitu berria den Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean. Masami, ordea, geratzen ez den pertsona horietakoa da, eta bere kemena, bere ekimenaren tamainakoa da. Tokioko Athletic-eko Peñaren fundatzailea izateaz gain, Tokioko Euskal Etxeak Batzarrera bidalitako hiru ordezkarietako bat izan da, Yuichi Shimanuki eta Sho ...
Gehiago irakurri...
2019/10/10

Urtero euskaldunak partaide dituen Idahoko Sun Valley-ko "Trailing of the Sheep" jaialdi-egunak eta ekimena, Estatu Batuetako udazkeneko zazpi jaialdi onenetako bat hautatu du National Geographic aldizkari ospetsuak. "Trailing of the Sheep", ardien transhumantziari eskainitako jaialdi bat da Idahoko Sun Valley-Ketchum-Hailey aldean eta milaka jende biltzen ditu urtero ardien mundu eta ...
Gehiago irakurri...
2019/10/09

Jatorri askotako lanak jaso ditu Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeak bere 124. urteurrena ospatzeko antolatutako Literatur Lehiaketak. Hainbat herrialdetako idazleek hartu dute parte, tartean Argentinakoak baina baita ere Uruguai, Euskal Herria, Txile, Peru, Kolonbia, Espainia, Mexiko, Venezuela, Estatu Batuak, Ekuador eta Boliviakoek. Sariak, ordea, Argentinan eta Bizkaian geratu dira.
Gehiago irakurri...
2019/10/09

Nafarroako Gobernuak ematen duen ohorerik handiena da Nafarroako Urrezko Domina, eta 2019ko ediziorako hautagaiak aurkezteko epea heldu den asteko asteartea da, urriaren 15a. Edonork, pertsona fisiko zein elkarte, aurkez dezake hautagairik, norberarentzat edo norbera ordezkari den elkartearentzat eskatzen badu salbu. Pertsona edo elkarteen ibilbide adierazgarri eta emankordunak, Nafarroako ...
Gehiago irakurri...
2019/10/09

Buenos Aires probintzia argentinarreko Euzkal Etxeak (sic) 75 urte bete ditu eta bazkari batekin ospatu zuen. “Duela urte asko etortzen ez ziren lagunak hurbildu zitzaizkigun ospakizunera eta hori izan da jaiaren ezaugarri nagusia”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i egungo lehendakari Ana Maria Erausquin-ek. Etxeratutako lagunen artean, urteetan Euskal Etxeko sukaldean bolondres ...
Gehiago irakurri...
2019/10/08

Ostiralean, urriaren 4ean, Lehendakaritzan Urkullu lehendakaria buru Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Biltzarreko amaiera-ekitaldia egin ondoren, Eusko Legebiltzarrera abiatu ziren Mundu-Biltzarreko delegatu eta gonbidatuak, bertako legebiltzarburu Bakartxo Tejeria eta Legebiltzarreko Mahaiak antolatu harrera-ekitaldian parte hartu eta omenaldia egiteko Eusko Jaurlaritzaren eta munduko euskal etxeen ...
Gehiago irakurri...
2019/10/08

Urriaren 4an goizean Gasteizen hurrenez-hurren Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan eta Eusko Legebiltzarrean eginiko bi ekitaldik ezarri diete amaiera Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrareko saioei. Albiste honetara, Lehendakaritzako bideoa bildu dizuegu, bertan hitza hartu zutelarik Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk, ...
Gehiago irakurri...
2019/10/08

Zazpirak Bat Euskal Etxeak Dantzari Eguna ospatzeko prestatutako programak dozena erdi bat euskal etxetako kideak bildu zituen Rosariora, bertako dantzariek --Gaztedi Zutik taldea-- eta Danborrada Taldeak elkarrekin landutako ahaleginean. Deia iraileko azken astebururako egin zen --hilaren 28 eta 29rako, larunbat eta igandea-- eta muinean Danborrada Tailer bat eta urteroko San Migel egunerko erromeria-Dantzari ...
Gehiago irakurri...
2019/10/07

Aste honetan zehar, urriaren 7tik 11ra, burutuko da New Yorken Bernardo Atxaga Katedraren urteroko programa akademikoa City University of New York (CUNY) unibertsitatean. Aurtengoan, "bakegintza eta elkarbizitzari euskal kultura eta literatura lanek prozesu berritzaileen bidez eginiko ekarpenean" jarriko du arreta, eta Annabel Martínek, Dartmouth Collegeko irakasle eta Espainiako kultura ...
Gehiago irakurri...
2019/10/07

Bahia Blancako Euskal Etxeak adierazi berria du aurten azaroaren 2tik 10era garatuko den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egitaraua. Urtero ohi bezala, elkarretaratzea bi asteburuz luzatuko da luzatuko da, nahiz eta ekitaldi nagusiak bigarrenean izan. Horrek esan nahi du euskal etxeetako ordezkaritza gehienak eta oro har publikoa eta gonbidatuak hein handi batean bigarren asteko asteburua hurreratzen ...
Gehiago irakurri...