euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Enara, Euskal Diasporaren inkesta 2019: parte hartu eta lagundu gure Diasporaren ezaugarriak ezagut ditzagun!

2019/06/28

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen 7. Mundu-Batzarreko kartela Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra egingo da aurtengo urrian Bilbon, eta bilkura garrantzitsu horri begira, inkesta bat sustatu du Eusko Jaurlaritzak, geure diasporakideak ezagutu nahian, inportantea baita Diasporari buruzko edozein politika onartu eta garatzeko edota hartutako neurriak ebaluatzeko, jakitea nolakoak diren gure diasporakideak, zeintzuk diren gure ...

Gehiago irakurri...


La Plata: 8. Topaketaren balantze bikaina eta geroari begira erronka berriak finkatu dituzte Kolektibitate-Liburutegiek

2019/06/28

Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketa Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketa La Platako Euzko Etxean egin zen joan den larunbatean, ekainaren 22an, Argentinako Liburuzain Graduatuen Elkartearen eta Informazioaren Elkarte Argentinarraren babespean. Egunean zehar, hamar bat adituk aurkeztu zituzten euren ikerketak bertan ordezkaritza zeukaten kolektibitate euskaldunaren, galegoaren, txekiar, alemaniar hiztun (alemaniar, ...

Gehiago irakurri...


Necochea eta Chaveseko bikoteek irabazi dute Necochean Emakumeen I. Pilota Paleta Topaketa probintziala

2019/06/27

Necocheako I. Pilota Paleta Emakumezkoen Topaketa probintziala Ekainaren 15ean egin da Euzko Etxeko trinketean Necocheako I. Pilota Paleta Topaketa probintziala, euskal elkartea bera eta Buenos Aires probintziako Pilota Federazioa antolatzaile. Proposamena arrakastatsua izan da oso eta Tandil, Rauch, Gonzales Chaves, Juarez, Dorrego, Buenos Aires eta Necocheako pilotariak izan ditu partaide, bi kategoriatan: zortzi bikotek, pilota gogorra kategorian eta zazpik ...

Gehiago irakurri...


Euskal kulturarekiko engaiamendua berritu du San Miguelgo Askatasunaren Bidea elkarteak bere 10. urteurrenean

2019/06/27

Askatasunaren Bideak 10. urteurrena Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea Taldeak bere 10. urteurrena ospatu du joan den ostiralean, ekainaren 21ean, elkarteak garatzen dituen ekintzen egoitza den Domingo Faustino Sarmiento Udal Herri-Liburutegian eginiko ekitaldi batean. Aretoa bereziki apaindu zuten ospakizunerako, ikurrina eta Nafarroako bandera, “euskal eskubideen eta askatasunaren ikurra diren” ...

Gehiago irakurri...


San Juan su eta festak joan den asteburuan hasi eta datorren igandera arte luzatuko dira Diasporan; gaur, Saladillon

2019/06/26

San Juan Gau ospakizuna Argentina hegoaldean, Comodoro Rivadaviako Euskal Echea elkartea antolatzaile Joan den asteburuan hasita, munduan zehar ari da euskal komunitatea San Juan Eguna ospatzen. Jaia berez ekainaren 24aren bezperan bada ere, ospakizun eguna aurreratu edo atzeratu egiten dute hainbat euskal etxek, kasu batzuetan eguraldiak laguntzen ez duelako –gogora dezagun Hego Amerikan negua dela garai honetan hasten dena ekainean, ez eta uda, hego hemisferioan legez–,  eta beste ...

Gehiago irakurri...


Joseba Gotzonek Txileko Santiagon amaitu du Argentina eta Txilen barrena egin duen kontzertu bira

2019/06/25

Joseba Gotzonek ekainaren 8an Colectividad Vasca de Chile EEaren eskutik eman zuen bere azken kontzertua Santiagon (arg. EEspañol) Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak ekainaren 8an Txileko Santiagon emandako kontzertu batekin amaitu du Argentina eta Txileko zenbait lekutan maiatz azken-ekain hastapenean egin duen kontzertu bira. Kantariak Argentinan hasi zuen itzulia, San Lorenzo de Almagroko zelaian egindako ekitaldi batean kantatuz, ondoren maiatzaren 30ean La Platako UNLP unibertsitatean emanaldi bat eskaintzeko. Bertatik, jauzia eman ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires hiriko Gizataldeetako Gazteen I. Kongresua inauguratu dute Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan

2019/06/25

Gizataldeetako Gazteen I. Kongresua Gizataldeetako Gazteen lehenengo Kongresua joan den larunbat-igandean, ekainaren 22an eta 23an egin da, Buenos Aires Hiriko Gobernua antolatzaile. Ekitaldiak hiriburuan bizi diren kolektibitateetako 18 eta 35 urte arteko 140 bat gazte bildu zituen Laurak Bat-en instalazioetan, “integrazio eta bizikidetza giroan, gure aniztasun kulturalaren transmisioa berma ditzaketen tresna berriak sortzeko” ...

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearen 30. urteurrena 'Probintziaren Interesekoa' izendatu dute

2019/06/25

Guillermo Larregui Euskal Etxearen 30. urteurrena Hiru hamarkada daramatza Guillermo Larregui Euskal Etxeak euskal kultura hirian zein eskualdean zabaltzen. Karia horretara, urteurren berezi hau, 'Probintziaren Interesekoa' izendatu du Buenos Aires probintziako Legislaturak, Mauricio Barrientos diputatuak bultzatutako proposamen bati esker. Probintzia mailako errekonozimendu honekin batera, azpimarratzekoa da hiriko alkate Victor Aiola ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko deia egiten die munduko euskal etxeei

2019/06/24

Deia egin du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatu de hitzorduaren xehetasunak aldez aurretik helarazteko Iaz ospatu zen lehenengo aldiz eta argi geratu zen bazegoela gogoa eta egarria euskal diasporaren munduan, nazioartean barrena barreiaturiko euskaldunen eguna ospatu eta Diasporaren izaera bera eta bere partaidetza eta ekarria Euskal Herriari aldarrikatzeko. Iritziak han-hemenka ideia-bilketa publiko batean eskatu ostean, Jaurlaritzak erabaki zuen ospatzeko eguna irailaren 8a izango zela, eta hala egin zen ...

Gehiago irakurri...


Viña-Valparaisoko Eusko Etxeak datozen ekintzak iragarri ditu, ostegun honetako Euskal Kantuen Gaua barne

2019/06/24

Ostegun honetako ekintzaren afixa Ekainaren 14an Viña del Mar-en zendu zen aita Kepa Bilbao Lacari agur hunkigarria eman ondoren, datozen asteetan eskainiko dituen ekintzen berri zabaldu du Viña del Mar-Valparaisoaldeko euskal gizataldea biltzen duen Eusko Etxeak. Datorren ostegunean, ekainaren 27an, Euskal Kantuen Gaua egingo dute Valparaisoko La Pará Kultural kultur gunean. Topaketan Euskal Herriko euskarazko eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia