euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alejo Zuloaga lehen errektorearen omenezko oroitarri eta plaka desestali dituzte Caraboboko Unibertsitate venezuelarrean

2019/07/05

Ekitaldian parte hartutako buruzagi eta ordezkariak, plaka eta oroitarria bi aldeetan (arg. Tiempo Universitario) Venezuelan euskaldunen ondorengo jaiotako Alejo Zuloaga Eguzquiza Caraboboko Unibertsitateko lehenengo errektorearen (1892-1900) omenezko oroitarri eta plaka desestali zuten joan den asteazkenean unibertsitate horretako Errektoretzan, egungo errektore Jessy Divo de Romero eta Eusko Etxeko lehendakari Illargi Izcanga buru izan zituen ekitaldi batean. Eurekin batera, unibertsitateko buruzagiak, dekano, zuzendari eta ...

Gehiago irakurri...


Lan eskaintzak euskal jatetxetan Londresen: chef eta langileak behar Eneko, Lurra, Donostia eta Ametsa-n

2019/07/04

Lanpostu eskaintza dabil betetzeke Londresen euskal gastronomia eta jatetxeen arloan. Hiriko lau leku, Eneko Atxaren One Aldrych hotel barruko "Eneko Basque Kitchen and Bar", Lurra euskal erretegia, "Donostia" pintxo-taberna eta jatetxea eta Elena Arzak-en "Ametsa" jende beharrean dabiltza, tartean kudeatzaile lagun, sukaldari eta mahai-zerbitzariak, ezaugarri eta ...

Gehiago irakurri...


Macachin, Argentina: 13 bikote partaide Mus Txapelketa Nazionalean, Baionako mundu mailakorako txartel bila

2019/07/04

2019ko Argentinako Mus Txapelketa Nazionala La Plata, Junin, Laprida, Buenos Aires (Laurak Bat), Chascomus, Cañuelas, Chacabuco, Maipu, San Nicolas, Saladillo, Ayacucho eta Macachin bertako muslariak bilduko dira datorren asteburuan Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxean Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren 41. edizioa jokatzeko. Lehiaketako irabazleek urrian Euskal Herriko Baionan egingo den Mundu mailako Txapelketan parte ...

Gehiago irakurri...


Pariseko Euskal Etxea: Eric Itcia milafrangarrak hartu dio txanda Sebastien Daguerreri elkarteko lehendakari gisa

2019/07/03

Pariseko Euskal Etxea, Saint-Ouen 93400, 59 Avenue Gabriel Péri helbidean dago Frantses hiriburuan bizi den Eric Itcia milafrangarra (Lapurdi) da Pariseko Euskal Etxeko lehendakari berria, ekainaren 22ko Ezohiko Biltzar Nagusiak hala hautetsirik, azkeneko zortzi urteetan elkarteko buru izan den Sebastien Daguerreri txanda hartuz. Gogora dezagun martxoaren 23an egindako Ohiko Biltzar Nagusian utzi zuela bere kargua Sebastien Daguerrek, bildutakoen txalo zaparrada luze baten erdian, azken ...

Gehiago irakurri...


Iñaki Echeverria komikilari argentinarrak ‘ESMA’ eta ‘Lo que la noche sabe’ bere liburuak aurkeztuko ditu bihar Bilbon

2019/07/03

Iñaki Echeverriak ‘ESMA’ eta ‘Lo que la noche sabe’ liburuak aurkeztuko ditu Bilbon Bihar, uztailaren 4an, bere azkenetako bi liburu aurkeztuko ditu Iñaki Echeverria ilustratzaile eta umorista grafiko argentinarrak Bilboko Joker liburudendan. ESMA, Echeverriak Juan Carra idazlearekin batera sortutako nobela grafikoa da eta azkeneko diktadura argentinarreko (1976-1983) estatu-terrorismoko ikur bihurtu zen ESMA atxilotze zentro klandestinoa dauka ardatz, bertan ...

Gehiago irakurri...


Euskal zonbi, momia eta banpiroak, Iturrioz eta Padin zuzendarien Z motako trilogian, larunbatean Buenos Airesen

2019/07/03

Z Klaseko Zinea, Euskaltzaleak-en Katihotsak ekoiztetxearen saga eskainiko du larunbatean, estreinekoz Argentinan, Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak. Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendari dituen trilogia hau 2012ko Ataun Of The Dead filmarekin hasi zen. Bertan kontatzen da, aurreneko lehendakari ez-nazionalista Lehendakaritzara iristen denean hirugarren karlistadarako hazia sortuko dela eta bi zientifiko ...

Gehiago irakurri...


Ikasitakoarekin osatutako kultur emanaldi dotore batekin amaitu da San Frantziskon NABO Udaleku 2019

2019/07/02

NABO Udaleku 2019ko dantza errepika edo entsaioa San Frantziskoko Euskal Etxeko kantxan, (argazkia Udaleku-EuskalKultura.com) Lan ederra egin dute aurten ere NABO Udalekuan parte hartu duten ehundik gora neska-mutiko gazteek. Ekainaren 16tik 28ra garatu den 10-15 urteko gaztetxoentzako ekitaldiak bete-betean lortu ditu bere helburuak eta Estatu Batuetako hainbat hiri eta euskal etxetako gazteenek izugarri ongi pasatu dute, eta aldi berean Udalekuko euskal giroan egindako lagunekin harremana estutu, eta elkarren arteko lotura daukate ...

Gehiago irakurri...


2019ko Sanjuanak: Euskal etxeek zirikaturik, Argentinan eta Uruguain ere suek urteko "gau magikoena" argitu dute

2019/07/02

2019ko San Juan Eguna eta sorginen panpin erraldoiak Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxean Euskal etxeen eskutik sortzen den jai giroa dela edota suak berez daukan erakarmena tarteko, oso arrakastatsuak dira gure Diasporako zenbait tokitan San Juan eguneko ospakizunak. Hego Hemisferioan, gainera, osagai bereziarekin: gau "magikoena" ikaragarri hotza ere izaten denez, ondo baino hobeto hartzen dute parte hartzaileek suaren inguruan egotea, dantzan zein txokolate beroa ...

Gehiago irakurri...


2019ko Sanferminak Diasporan: gaur arratsaldean ekingo dio Rosarioko Nafar Etxeak bere ekintzen programari

2019/07/01

2019ko San Fermin jaia Rosarion Rosarioko Nafar Etxea, Santa Fe probintzia argentinarrean, oso erakunde aktiboa da, seguruenik aktiboena munduko nafar etxeetan. Mota askotako jarduerak garatzen ditu urtean zehar, tartean kulturalak, gastronomikoak eta olgetakoak. Baina zalantzarik gabe, Nafar Etxearen jarduera nagusi eta bereziena, Sanferminen ospakizuna da. Elkarteak oso programa aberatsa antolatzen du urtero Iruñeko santuaren ...

Gehiago irakurri...


Sanfermin giroa Diasporan ere lehertuko: hitzorduetako batzuk Argentina, Australia, Ingalaterra, Mexikon...

2019/07/01

2019ko sanferminak diasporan Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Iruñeko San Fermin festa nagusia hasteko eta Iruñean bezala, munduko euskal eta nafar kolektibitateak ere ari dira jaiak prestatzen. Larunbatean milaka eta milaka lagun bilduko dira nafar hiriburuan, eguerdian, 2019ko txupinazoaren lekuko eta partaide. Diasporan, ostera, ostiraletik aurrera iragarri dira ospakizun gehienak, mota askotako proposamenekin, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia